2019ko Sri Lankako atentatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2019ko Sri Lankako atentatuak
terrorism in Sri Lanka Itzuli
St. Anthony's Shrine, Kochchikade.jpg
Kolonboko San Antonio eliza
Gertakaria
Data 2019ko apirilaren  21a
Kokapena Negombo, Batticaloa Itzuli eta Kolonbo
Koordenatuak 6° 56′ 00″ N, 79° 52′ 00″ E / 6.9333333333333°N,79.866666666667°E / 6.9333333333333; 79.866666666667Koordenatuak: 6° 56′ 00″ N, 79° 52′ 00″ E / 6.9333333333333°N,79.866666666667°E / 6.9333333333333; 79.866666666667
2019 Sri Lanka Bombings map.png
Helburua San Antonio eliza (Kochchikade), San Sebastian eliza (Negombo), Sion eliza (Batticaloa), Tropical Inn hotela, Shangri-La hotela, Cinnamon Grand Hotel eta Kingsbury hotela
Parte hartzailea(k) National Thowheeth Jama'ath Itzuli
Kalteak
Hilak 400
Zaurituak 500

2019ko Sri Lankako atentatuak lehergailu bidezko eraso koordinatu batzuk izan ziren, 2019ko apirilaren 21ean egindakoak, Pazko igandean, herrialde horretako hiru eliza kristau eta lau hotelen aurka. Hogei minututan sei atentatu egin zituzten, Kolonbon, Negombon eta Batticaloan. Handik bost ordura, beste bi atentatu egin zituzten hiriburuan. Ekintzaile suizidek egin zituzten eraso guztiak, lehergailuak zartaraziz. Erasoetan 253 pertsona inguru hil[1] eta 500etik gora zauritu ziren.[2][3]

Kolonbo hirian izan ziren atentatuetako lau, Cinnamon Grand, Kingsbury eta Shangri-La hoteletan eta San Antonio eliza katolikoan. Beste leherketa bat Negombon izan zen, San Sebastian eliza katolikoan; seigarrena, berriz, Batticaloako Sion eliza ebanjelikoan.[3] Ordu batzuk geroago, Dehiwalako zoologikotik 100 bat metrora dagoen Tropical Inn hotela eta Dematagodako bizitegi-gune bat izan ziren erasotuak.[4][5] Sri Lankako gobernuak NTJ (Jainko bakarraren Erakunde Nazionala) herrialdeko talde islamikoa egin zuen atentatuen erantzule, "nazioarteko sare" baten laguntzarekin. Apirilaren 23an, Estatu Islamikoak bere gain hartu zituen erasoak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]