Edukira joan

Kolonbo

Koordenatuak: 6°55′36″N 79°51′38″E / 6.9267°N 79.8606°E / 6.9267; 79.8606
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolonbo
කොළඹ
كٗۻُمْبُ
කොළඹ
கொழும்பு
hiria
Administrazioa
Herrialdea Sri Lanka
ProbintziaMendebaldeko Probintzia
AlkateaEz dago
Izen ofizialaColombo
Jatorrizko izenaකොළඹ
كٗۻُمْبُ
Posta kodea00000–09999
Geografia
Koordenatuak6°55′36″N 79°51′38″E / 6.9267°N 79.8606°E / 6.9267; 79.8606
Map
Azalera37,31 km²
Altitudea22
Demografia
Biztanleria647.557 (2025)
Metropolia5.648.000
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia011
Ordu eremuaUTC+05:30
Hiri senidetuakBiratnagar, San Petersburgo, Shanghai, Leeds, Ulan Bator, Male eta Leeds (en) Itzuli
Hizkuntza ofizialaSinhala eta tamilera
www.cmc.lk

Kolonbo[1] (sinhalaz: කොළඹ, /ˈkoləmbə/; tamileraz: கொழும்பு) Sri Lankako hiririk handiena eta antzinako hiriburua da. Uharteko mendebaldeko kostaldean dago, Sri Jayawardenapura Kotte egungo hiriburuaren ondoan. 2001ean 647.100 biztanle zituen[2]. Hiru barrutiz, Kolonbo, Gampaha eta Kalutara, osaturiko eskualde metropolitarrak 5.648.000 biztanle eta 3.694,20 km² azalera ditu[3].

Portugaldarrek sortu zuten hiria 1507an eta bertan Colombo izeneko gotorlekua eraiki: hori dela eta, latin hizkuntza gehienetan horrela idazten da.

Herbeheretarrek 1656an konkistatu zuten eta hantxe izan ziren, 1796an britainiarrak iritsi arte. 1815ean, Sri Lankako hiriburu bihurtu zen.

Kolonbok hamabost barruti ditu: bakoitzak bere posta-kodea du.

Posta-kodea Barrutia
Kolonbo 1 Fort
Kolonbo 2 Slave Island eta Union Place
Kolonbo 3 Kollupitiya
Kolonbo 4 Bambalapitiya
Kolonbo 5 Havelock Town eta Kirilapone
Kolonbo 6 Wellawatte eta Pamankada
Kolonbo 7 Cinnamon Gardens
Kolonbo 8 Borella
Kolonbo 9 Dematagoda
Kolonbo 10 Maradana eta Panchikawatte
Kolonbo 11 Pettah
Kolonbo 12 Hultsdorf
Kolonbo 13 Kotahena eta Bloemendhal
Kolonbo 14 Grandpass
Kolonbo 15 Mutwal, Modera, Mattakkuliya eta Madampitiya

Aipagarriak dira, besteak beste, XVI. mendeko gotorleku zaharra, Pettah edo jatorrizko biztanleen auzoa, Santa Luzia katedrala, XVIII. mendeko Wolvendahl eliza eta tenplu budista eta hindu asko.

Grafitoa, tea, harribitxiak, kakaoa eta ikatza esportatzen dira bertako portutik. Industriak ez du garrantzi handirik: makina-lanabesa, janari industria, ehungintza, tabakogintza, ontzigintza. Sri Lankako administrazioaren hiriburua izanik, nazioko gune ekonomiko handiena da, dena dela.

    Datu klimatikoak (Kolonbo)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 35.2 35.6 36.0 35.2 32.8 33.5 32.2 32.2 32.2 33.6 34.0 34.2 36.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.9 31.2 31.7 31.8 31.1 30.4 30.0 30.0 30.2 30.0 30.1 30.3 30.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.6 26.9 27.7 28.2 28.3 27.9 27.6 27.6 27.5 27.0 26.7 26.6 27.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 22.3 22.6 23.7 24.6 25.5 25.5 25.2 25.1 24.8 24.0 23.2 22.8 24.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 16.4 18.9 17.7 21.2 20.7 21.4 21.4 21.6 21.2 21.0 18.6 18.1 16.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 58.2 72.7 128.0 245.6 392.4 184.9 121.9 119.5 245.4 365.4 414.4 175.3 2523.7
Prezipitazio egunak (≥ ) 5 5 9 14 16 16 12 11 15 17 15 10 145
Eguzki orduak 248.0 248.6 275.9 234.0 201.5 195.0 201.5 201.5 189.0 201.5 210.0 217.0 2623.5
Hezetasuna (%) 69 69 71 75 78 79 78 77 78 78 76 73 75
Iturria (1): World Meteorological Organization,[4] Hong Kong Observatory[5]
Iturria (2): NOAA[6]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrialdea Hiria Eskualdea Urtea
 Txina Shanghai Shanghai udalerria 2003
 Errusia San Petersburgo Ipar-mendebaldeko Barruti Federala 1997
 Erresuma Batua Leeds Ingalaterra

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2013-02-11).
  2. 2001eko uztailaren 17ko errolda (citypopulation.de)
  3. Sri Lankako errolda
  4. World Weather Information Service - Colombo. World Meteorological Organization (kontsulta data: November 6, 2012).
  5. Climatological Information for Colombo, Sri Lanka. Hong Kong Observatory (kontsulta data: November 6, 2012).
  6. COLOMBO Climate Normals 1961-1990. National Oceanic and Atmospheric Administration (kontsulta data: November 6, 2012).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Sri Lanka
Artikulu hau Sri Lankako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.