28 kanala

Wikipedia, Entziklopedia askea

28 kanala da Tolosaldeko Telebista. Tolosaldea Garatzen garapen agentziak sortutakoa. Tolosaldean euskarazko toki telebistarik ez zela-eta, egitasmo hau bultzatu zuen. Beraz, 28 kanalak guztiz euskaraz egiten du lan. Telebista kate honen egoitza Tolosan dago, San Esteban auzoko 20. zenbakian hain zuzen ere.

2006. urtean sortu zen Tolosaldeko kate berria, edo behintzat 28 kanaleko emisioa. Lehen urrats horietan, Goierriko Telebistaren babesa izan zuen. Gaur egun ere bi kateak elkarlanean dihardute. Goierri Telebistako kideek alderdi teknikoa landu eta beharrezko baliabideak jarri zituzten Goierri Telebistakoek. Hala ere, 28 kanala Tolosaldeko jendeak egina da, Tolosaldean eta Tolosaldeako jendearentzat.

Aro Digital honetan 28 kanala ez da bidean bakarrik arituko, Goierri Telebistarekin duen elkarlanaz gain, Tokiko federazioaren (Euskarazko Toki Telebisten Elkartea) babesa du. Toki telebisten elkarte honetan dauden guztiak euren programak elkartrukatzen dituzte bakoitzaren programazioa handiagoa eta anitzagoa izan dadin.

28 kanaleko egitura juridikoa Tolosako Komunikabideak S.L. da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005eko urtarrila: Tolosaldea Garatzen garapen agentziak eskatzen dio Goiherriko Ikuskari SL-ri bideragarritasun plan bat Tolosalderako telebista bat martxan jartzeko.
  • Tolosaldeko 28 udalak ordezkatzen dituen organoak plana onartu ostean, 2005eko udara aurretik lehen inbertsio bat egin eta 28 kanala martxan jartzeko aurretiko lanak hasi ziren, horretarako pertsona bat kontratatuz.
  • 2006ko urtarrilean, 28 kanalak, ordura arte Goierri Telebistaren Ordiziko egoitzan egon zena, Tolosako egoitza eskuratu eta atondu zuen, inbertsioen 2. fasea beteaz.
  • 2006ko martxoan, uhin bidezko emisioan lehen frogak egiten dira.
  • 2006ko maiatzean inbertsioen 3. fasea egiten da. Emisiorako automatizazio sistema, beste editai gela bat, eta honetarako materialak eskuratzen dira.
  • 2006ko ekainean, San Juanetan, baliabide tekniko guztiekin %100ean, lehen emiso froga egin zen 15 egunez.
  • 2006ko irailean Tolosaldea komunikabideak SL enpresa sortzen da. Hasierako urratsak Goiherriko Ikuskari SLtik egiten dira.
  • 2006ko irailaren 19an, 28 kanala jendaurrean aurkeztu zen Tolosako Udaleko Pleno aretoan.
  • 2006ko urriaren 2an, Goierri Telebistarekin batera, programazioa hasi zuen.
  • 2007ko udaran 28 kanalak LTD-n emititzeko lizentzia lortu zuen.

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira 28 kanalak emititzen dituen saioak, saio bereziak, albisteak, erreportajeak eta kirolak alde batera utzita: Eltze bero, Ur eta Lur, 28 Klip, Ilunpean, Teknopolis, Didjeridu, Animaliak, Gertutik, Ikusten, Kirolari, Solaskide, Jazzmina, Triki Traka Tron, Ikusmira. Bestetik marrazki bizidun eskaintza handia du: Kalimero, Horry, Popeye, Bihurkorrak, Snorkak, Kazetari Ausartak, Scherlock Holmes, etab.

Programazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatutako saio horiek eta beste hainbat lau orduko programazioan banatzen dira, eta egunean hainbat aldiz errepikatzen da. 28 kanalean garrantzi handiena Tolosaldean gertatutako berriak dute, horiek, erreportaje eta saio desberdinetan biltzen dira. Saio garrantzitsuena "Tolosaldean Gaur" eguneroko albistegia da; bertan Tolosaldean gertatzen diren berri guztiak agertzen dira. Albistegi hau 9:30, 13:30, 17:30 eta 21:30etan emititzen da.

Harremanetarako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Telefonoa: 943 698935
  • E-posta: info@28kanala.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]