4. Sinfonia (Dvořák)

Wikipedia, Entziklopedia askea
4. Sinfonia (Dvořák)
Jatorria
Ezaugarriak
Tonoare minor
Bestelako lanak
MusikagileaAntonín Dvořák

IMSLP: Symphony_No.4,_Op.13_(Dvořák,_Antonín) Allmusic: mc0002366695 Edit the value on Wikidata

4. Sinfonia Re minorrean Op 13, Antonín Dvořák konposatzaile txekiarrak 1874an idatzi zuen sinfonia bat da. Honako lau mugimendu hauek osatzen dute:

  1. Allegro
  2. Andante sostenuto e molto cantabile
  3. Scherzo: Allegro feroce
  4. Finale: Allegro con brio

1863ko otsailean, Dvorak, Pragara joan zen Richard Wagnerrek bere zuzendaritzapean, bere operen zati batzuk eskaini zituen kontzertu batetara. Dvorak, musika berri hartaz erabat txundituta geratu zen, bereziki Tannhäuser operagatik. Oroitzapenak horrenbeste iraun zuen, hamaika urte beranduago bere laugarren sinfonia idazten ari zenean ere ez zitzaiola ahaztu. Opera hartatik, Erromes koroa hartu zuen, bere sinfoniako bigarren mugimendua honen inguruan dabilelarik, berari buruzko bariazio eran.

Hasiera batean, soilik scherzoa jo zen Smetanak 1874an eskainitako kontzertu batean. Lan osoa, 1892an estreinatu zen, konposatzailearen beraren zuzendaritzapean.


Aurrekoa
3. Sinfonia
Dvoraken sinfoniak
1874
Ondorengoa
5. Sinfonia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]