4K bereizmen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bereizmen ezberdinen arteko alderaketa.

4K bereizmena edota 4K izendapenak hainbat formatu izendatzen ditu, ez baitio tamaina ala pantaila-bereizmen zehatz bati aipamen egiten, 4000 pixeletako bereizmen horizontala duten hainbat irudi tamainuei baizik. Beren itxura erlazioari dagokionez bi 4K bereizmen nagusi daude: alde batetik, 4K 4096x2160, zinema digital eta infografian nagusitzen ari den estandarra, 17:9 erlaziokoa, eta bestetik, 4K UHDV 3840x2160 (2160p), telebista digitalen industrian erabilia, 16:9 erlaziokoa.

4K teknologia gaur egungo telebistek eskeintzen dituzten irudien bereizmenaren hobekuntza bat da, eta Definizio Handia, HD edo High-Definition formatuaren bereizmena laukoizten du. Teknologia hau 3840x2160 pixelen kopurura iristeko gai da, eta Ultra HD izendapenaz ere ezaguna da. Formatu hau jada jendearentzat eskuragarria da eta erosgai dago, eta ez bakarrik hasiera batean bideojokoetan jolasteko bakarrik, bere salneurrien jaitsiera eta etxebizitzetan Internet sare arrunta zuntz optikoarengatik ordezkatuz baidoa.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]