800-pound gorilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorilak beldurgarriak izan daitezke.

800-pound gorilla edo 800 lb gorilla (euskaraz: «800 librako gorila») batez ere estatubatuar ingelesean erabiltzen den esamoldea da. Bere helburuak besteen beharrez edo nahiez, gizarte-hitzarmenez edo legeaz arduratu gabe bete ditzakeen pertsona edo erakunde boteretsu bati egiten dio erreferentzia[1].

Izkirimiri batetik dator esamolde hau:

« —Non egiten du lo 800 librako gorila batek?

—Nahi duen lekuan.

»
[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «800-pound gorilla» Merriam Webster (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  2. (Ingelesez) Oswald, Dan. «Got an 800-pound gorilla? It might be time to confront him» HR Daily Advisor 2014-04-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.