Giacomo Agostini
Giacomo Agostini | |
---|---|
(1968) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brescia, 1942ko ekainaren 16a (82 urte) |
Herrialdea | Italia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | María Ayuso (en) (1988 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | motoziklista, automobil-pilotua eta team manager (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Ago |
Giacomo Agostini (Brescia, Italia, 1942ko ekainaren 16a) italiar moto-gidaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamabost aldiz irabazi zuen eta maila batean baino gehiagotan Munduko Lastertasun Txapelketa. Txapelketa horretako sari nagusien errekorra du gainera, 122 irabazi baitzituen.
1961ean parte hartu zuen lehen aldiz norgehiagoka garrantzitsu batean. Lehendabizi, Morini taldearekin korritu zuen, eta, 1964an, Italiako 250 Zentimetro Kubikoko Txapelketa irabazi zuen. 1965etik 1973ra, MV Augusta markarekin korritu zuen, eta Yamahara pasa zen gero.
Munduko zortzi txapelketa irabazi zituen 500 cm3-ko motorrarekin; zazpi, gainera, elkarren jarraian (1966-1974 eta 1975), eta beste zazpi jarraian 350 cm3-koan (1968-1974). Irabazi zituen 122 sari garrantzitsuei dagokienez, 1965-1977 bitartean irabazi zituen (1970 izan zuen urterik onena 19rekin); 54 sari, 350 cm3-ko lehiaketetan eta 68 sari, 500 cm3-ko lehiaketetan irabazi zituen. Gainera, Tourist Trophy ospetsuaren 10 sari ere baditu garaipenen artean (1966-1972 bitartean irabaziak).
1977an lehiaketetatik erretiratu zenez geroztik, Yamaha taldearen zuzendaria izan zen, eta, 1992tik aurrera, Cagiva taldearena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giacomo Agostini |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.