Maiatzaren 29
Maiatzaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita bederatzigarren eguna da, 150garrena bisurteetan. 216 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2008 - Irizar enpresak Mondragon kooperatiba taldetik ateratzea erabaki zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1453 - Otomandarrek Konstantinopla hiria bereganatu zuten, Bizantziar Inperioari amaiera emanez.
- 1952 - Emakumeek Grezian bozkatzeko eskubidea lortu zuten.
- 1985 - Liverpool FCko hooliganek eragindako Heyselgo hondamenean 39 hildako izan ziren.
- 1990 - Boris Jeltsin Errusiako presidente aukeratu zuten.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1963 - Nicholas Ray estatubatuar zinema zuzendariaren 55 Days at Peking filma estreinatu zen.
- 2010 - 19 urtetako Lena Meyer-Landrut alemaniar abeslariak 2010eko Eurovision Abesti Txapelketa irabazi zuen.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1998 - Pedro Etxenikek Asturiasko printzearen zientzia saria jaso zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2016ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren finala: Irribarria aramarrak Urrutikoetxea zaratamoztarrari 22-13 irabazi zion.
- 2016: Alavés Euskal Herriko futbol taldeak Mendizorrotza estadioan Numanciari 2-0 irabazita Lehen Mailarako igoera lortu zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1953 - Edmund Hillary eta Tenzing Norgay xerpa Everestera igotzen lehenak izan ziren.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1421 - Karlos IV.a Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako erregegaia (h. 1461).
- 1874 - Jean-Maximin Palay, biarnes idazle eta hiztegigilea (h. 1965).
- 1887 - Fernando Asuero, donostiar medikua, asueroterapia polemikoaren sortzailea (h. 1942).
- 1890 - Juan Basurko, euskal idazlea (h. 1957).
- 1893 - Marga Andurain, lapurtar espioia eta abenturazalea (h. 1948).
- 1906 - Max Cosyns, belgikar zientzialari eta esploratzailea, euskal espeleologiaren aintzindarietako bat, Schaerbeeken (h. 1998).
- 1909 - Rufino Arrola, Andrakako Errementaria, bizkaitar trikitilaria (h. 1996).
- 1915 - Isaac Oceja, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, Escalanten (h. 2000).
- 1916 -
- Jose Manuel Estonba, euskal idazlea (h. 1982).
- Miren Maortua, bizkaitar idazlea eta irakaslea (h. 1971).
- 1922 - Jose Alberdi Elorza, Burruntxali, gipuzkoar eskultorea (h. 2008).
- 1935 - Xabier Añua, arabar saskibaloi entrenatzaile ohi eta abokatua.
- 1946 - Fernando Buesa, euskal herritar politikaria (h. 2000).
- 1961 - Iñaki Fernández Arnaiz, Glutamato Ye-Yé taldeko abeslaria.
- 1963 - Lucía Artazcoz Lazcano, gipuzkoar medikua, osasun arloko doktorea eta bertan ematen diren ezberdinkeria sozialen ikerlaria eta dibulgatzailea.
- 1965 - Maribel Salas, bizkaitar antzezlea.
- 1967 - Iñaki Otxoa de Olza, 12 zortzimilako igo zituen iruindar mendizale eta alpinista (h. 2008).
- 1975 -
- Maria Avizanda, nafar kazetaria eta telebista-aurkezlea.
- Denis Itxaso, PSE-EE alderdiko donostiar politikaria.
- 1983 -
- Jesús Castro, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- Ibai González, gipuzkoar futbolaria.
- 1992 -
- Manuela Lareo, arabar futbolaria.
- Marta Luna, nafar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 187 - Cao Pi, txinatar poeta eta enperadorea (h. 226).
- 1439 - Pio III.a, Aita santua (h. 1503).
- 1630 - Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (h. 1685).
- 1673 - Cornelius van Bynkershoek, herbeheretar aholkulari juridiko, epaile eta legelaria, Nazioarteko zuzenbideari ekarpen handiak egindakoa (h. 1743).
- 1683 - Antoine Pesne, frantziar margolaria (h. 1757).
- 1767 - Philippe Lebon, frantziar zientzialaria, zur-gasa lortzeko eta erabilera industrializatzeko ikerketa egin zuena (h. 1804).
- 1819 - Jurgi V.a Hannoverkoa, azken Hannoverko erregea (h. 1878).
- 1830 - Louise Michel, frantziar anarkista (h. 1905).
- 1841 - Hugo Gylden, finlandiar-suediar astronomoa (h. 1896).
- 1860 - Isaac Albeniz, kataluniar konpositorea (h. 1909).
- 1880 - Oswald Spengler, alemaniar filosofoa (h. 1936).
- 1874 - Gilbert Keith Chesterton, britainiar idazlea (h. 1936).
- 1879 - Eric Marshall, britainiar zirujaua, kartografoa eta Antartikako esploratzailea (h. 1963).
- 1887 - Louis Leon Thurstone, estatubatuar psikologoa, psikometria arloan berritzailea (h. 1955).
- 1889 - Camilo Alonso Vega, espainiar militarra (h. 1971).
- 1892 - Alfonsina Storni, argentinar postmodernismoko poeta eta idazlea (h. 1938).
- 1894 - Josef von Sternberg, austriar-estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1960).
- 1903 - Bob Hope, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- 1906 - T. H. White, ingeles eleberrigilea (h. 1964).
- 1909 - Anna-Eva Bergman, norvegiar margolari espresionista abstraktua (h. 1987).
- 1911 - Samuel Herrick, estatubatuar astronomoa (h. 1974).
- 1914 - Tenzing Norgay, nepaldar alpinista eta xerpa, Edmund Hillaryrekin batera, Everestera iritsi zen lehen gizakia (h. 1986).
- 1915 - Karl Münchinger, alemaniar orkestra-zuzendaria (h. 1990).
- 1917 -
- Antònia Fontanillas Borràs, kataluniar militante anarkosindikalista eta borrokalari antifrankista (h. 2014).
- John Fitzgerald Kennedy, Ameriketako Estatu Batuetako 35. Presidentea (h. 1963).
- 1919 - Isabel de Ceballos-Escalera y Contreras, espainiar museo zuzendaria eta kontserbadorea (h. 1990).
- 1920 - John Harsanyi, estatubatuar ekonomialaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2000).
- 1922 - Iannis Xenakis, errumaniar-greziar musikagilea eta arkitektoa (h. 2001).
- 1923 - Bernard Clavel, frantziar idazlea (h. 2010).
- 1926 - Abdoulaye Wade, Senegalgo presidentea.
- 1929 - Peter Higgs, britainiar fisikaria, 2013ko Fisikako Nobel Saria.
- 1933 - William Yorzyk, estatubatuar igerilaria (h. 2020).
- 1935 - André Brink, hegoafrikar idazlea, afrikaans hizkuntzaz eta ingelesez idazten zuena (h. 2015).
- 1939 - Al Unser, estatubatuar auto-pilotua, Indianapolisko 500 milietan egindako balentriengatik ezaguna (h. 2021).
- 1940 - Taihō Kōki, japoniar sumolaria, gerra osteko sumolaririk garrantzitsuena kontsideratua (h. 2013).
- 1941 - Doug Scott, britainiar alpinista (h. 2020).
- 1943 - Ion Ciubuc, Moldaviako lehen ministroa (h. 2018).
- 1944 -
- Helmut Berger, austriar aktorea (h. 2023).
- Maurice Bishop, Grenadako lehen ministroa (h. 1983).
- 1945 -
- Gary Brooker, ingeles musikari, abeslari eta piano-jotzailea, Procol Harum taldeko sortzailea (h. 2022).
- Manuel Duarte, portugaldar futbolaria (h. 2022).
- 1947 -
- Noritaka Hidaka, japoniar futbolari ohia.
- Constantino Romero, espainiar telebista aurkezlea, irrati esataria eta bikoizketa aktorea (h. 2013).
- 1953 - Danny Elfman, estatubatuar zinema eta telebista musikagilea.
- 1955 - Carme Forcadell, Kataluniako Legebiltzarreko presidentea.
- 1956 - Albert Pobor, kroaziar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1957 -
- Ted Levine, estatubatuar aktorea.
- Mohsen Makhmalbaf, irandar zinema-zuzendaria.
- Jean-Christophe Yoccoz, frantziar matematikaria (h. 2016).
- 1958 - Annette Bening, estatubatuar aktorea.
- 1959 -
- Reimund Dietzen, alemaniar txirrindulari ohia.
- Rupert Everett, ingeles aktorea.
- 1960 - Lorena Borjas, mexikar-estatubatuar aktibista transgeneroa eta immigrante mexikarren eskubideen defendatzailea (h. 2020).
- 1964 - Christina Rosenvinge, espainiar pop-rock kantautorea.
- 1965 - Emilio Sánchez Vicario, espainiar tenis-jokalari ohia.
- 1967 - Noel Gallagher, britainiar musikari eta abeslaria, Oasis taldeko gitarra-jotzaile eta bigarren abeslaria.
- 1972 - Laverne Cox, estatubatuar aktore, telebistako reality-etako izar, telebistako ekoizle eta LGBTen defendatzailea.
- 1973 - Alpay Özalan, turkiar futbolari ohia.
- 1974 - Stephen Larkham, australiar errugbilari ohi eta entrenatzailea.
- 1975 -
- Melanie Brown, ingeles abeslaria, aktorea eta idazlea, Spice Girls musika-boskoteko kideetako bat.
- David Burtka, estatubatuar aktore eta sukaldaria.
- 1976 - Egor Titov, errusiar futbolaria.
- 1977 - Masaharu Nishi, japoniar futbolari ohia.
- 1979 -
- Jéssica Albiach Satorres, kataluniar kazetari, aktibista eta politikaria.
- Juan Fernando Fonseca, kolonbiar abeslari, egile abeslari eta ekoizlea.
- Elena S. Sánchez, espainiar kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- 1983 - Tayyaba Zafar, pakistandar astronomo eta zientzia komunikatzailea.
- 1986 - Lara Álvarez, espainiar telebistako-kazetari eta aurkezlea.
- 1987 - Pearl Mackie, ingeles aktorea.
- 1988 - Carmen Martín, espainiar eskubaloi-jokalaria.
- 1989 - Aura Garrido, espainiar aktore eta aurkezlea.
- 1990 - Thibaut Pinot, frantziar txirrindularia.
- 1993 - Richard Carapaz, ekuadortar txirrindularia.
- 1994 - Dejan Todorović, serbiar saskibaloi jokalaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 931 - Semero Garzeitz, Iruñeko infante eta erregeordea.
- 1837 - Manuel Gurrea, nafar militarra (j. 1790).
- 1871 - Jose Matia, euskal enpresari eta filantropoa, Cádizen (j. 1806).
- 1886 - Damaso Etxeberria Iturralde, Bordelen jaiotako idazlea, Nafarroako Batzorde Karlistako kide eta Baztango alkatea (j. 1834).
- 1965 - Luis Chalbaud Errazkin, euskal herritar soziologo eta legegizona (j. 1873).
- 1980 - Manuel Ignacio Galíndez, bizkaitar futbolari eta arkitektoa, arkitektura arrazionalistaren aurrekaria (j. 1892).
- 1987 - Jean Delay, lapurtar psikiatra eta idazlea, Parisen (j. 1907).
- 2009 - Ramón Alberdi, gipuzkoar historialari eta apaiza (j. 1929).
- 2014 - Rafael Mendiluce, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1939).
- 2021 - Adolfo Eraso, nafar geologo, glaziologo eta hidrologoa, Plasencian (j. 1934).
- 2022 - Luis Mari Arantzabe, gipuzkoar esku huskako pilotaria (j. 1949).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1311 - Jakue II.a Mallorcakoa, Mallorcako erregea (j. 1243).
- 1379 - Henrike II.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (j. 1333).
- 1453 - Konstantino XI.a, azken bizantziar enperadorea (j. 1404).
- 1500 - Bartolomeu Dias, portugaldar itsasgizona.
- 1814 - Josefina de Beauharnais, Josefina Bonaparte, Frantziako enperadorea (j. 1763).
- 1829 - Humphry Davy, ingeles kimikari eta fisikaria (j. 1778).
- 1857 - Agustina Aragoikoa, Iberiar Penintsulako Gerran Zaragoza defendatu zuen heroia (j. 1786).
- 1867 - Friedrich Christian Diez, latin hizkuntzetan espezializatutako alemaniar hizkuntzalaria (j. 1794).
- 1892 - Mirzá Husseyn Alí i Nurí, Bahá'u'lláh, Bahaismoaren sortzaile pertsiarra (j. 1817).
- 1910 - Mili Alekseievitx Balakirev, errusiar musikagilea (j. 1837).
- 1911 - W. S. Gilbert, ingeles antzerkigile, libretista, olerkari eta ilustratzaile (j. 1836).
- 1927 - Georges Eekhoud, belgikar idazlea (j. 1854).
- 1930 - Joaquima Santamaria i Ventura, kataluniar idazle, folklorista eta itzultzailea (j. 1853).
- 1942 -
- John Barrymore, estatubatuar aktorea (j. 1882).
- Akiko Yosano, japoniar idazle, poeta, feminista pionero, bakezale eta aktibista (j. 1878).
- 1953 - Morgan Russell, estatubatuar margolaria (j. 1886).
- 1955 - Daniël George van Beuningen, holandako enpresaburua eta Rotterdam hiriko gizaseme estimatua (j. 1877).
- 1957 - James Whale, britainiar-estatubatuar zinemagilea eta antzerkigilea (j. 1889).
- 1958 - Juan Ramon Jimenez, espainiar idazlea, 1956ko Literaturako Nobel Saria (j. 1881).
- 1967 - G. W. Pabst, bohemiar jatorriko austriar zinemagilea (j. 1885).
- 1972 - Henriette Charasson, inspirazio katolikodun frantziar idazlea (j. 1884).
- 1979 - Mary Pickford, kanadar-estatubatuar aktorea eta United Artists estudioaren fundatzailea (j. 1892)
- 1982 - Romy Schneider, austriar aktorea (j. 1938).
- 1984 - Kim Sung-gan, hegokorear futbolaria (j. 1912).
- 1988 - Siaka Stevens, Sierra Leonako presidentea (j. 1905).
- 1994 - Erich Honecker, Alemaniako Errepublika Demokratikoko estatu burua (j. 1912).
- 1996 - Antonín Mrkos, txekoslovakiar astronomoa (j. 1918).
- 1997 - Jeff Buckley, estatubatuar abeslari eta musikagilea, garai guztietako ahotsik ederrenetakotzat hartua (j. 1966).
- 1998 - Barry Morris Goldwater, estatubatuar politikaria (j. 1909).
- 2005 - Ángeles Alvariño, galiziar ozeanografoa, itsasontzi ozeanografiko britainiar bateko lehen emakume zientifikoa (j. 1916).
- 2010 - Dennis Hopper, estatubatuar aktore eta ekoizlea (j. 1936).
- 2011 - Ferenc Mádl, Hungariako presidentea (j. 1931).
- 2017 -
- Konstantinos Mitsotakis, Greziako lehen ministroa (j. 1918).
- Manuel Antonio Noriega, Panamako jenerala eta de facto herrialdeko diktadore militarra (j. 1934).
- 2020 - Abderrahman Jusufi, Marokoko lehen ministroa (j. 1924).
- 2021 -
- Joe Lara, estatubatuar aktorea eta abeslaria (j. 1962).
- Gavin MacLeod, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- B. J. Thomas, estatubatuar pop, country eta musika kristauko abeslaria (j. 1942).
- 2023 - Tove Skutnabb-Kangas, finlandiar hizkuntzalari eta pedagogoa (j. 1940).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Igone/Igokunde eta Lamin/Lamia.
- Bakea Mantentzeko Nazio Batuen Langileen Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |