Coppermine
Itxura
Coppermine argazki galeriak eta webguneak sortzeko web kudeatzaile bat da. PHP lengoaian dago garatuta, eta GNU/GPL lizentziapean argitaratzen da. Coppermine erabiltzeko beharrezkoak diren elementuak dira:
- PHP lengoaia onartzen web zerbitzaria ( Apache gomendatzen du, baina baita ere beste batzuk onartzen ditu (Microsoft ISS, adibidez)
- PHP (>=4.1.0).
- GD libreria edo Image Magick.
- MySQL (>=3.23.23 ).
Coppermine-k eskaintzen dituen ezaugarri batzuk dira:
- Erabiltzaileen kudeaketa aurreratua, baimen mota ezberdinekin.
- Baimendutako erabiltzaileek argazkiak gehitu ditzakete galerietara.
- Argazkien tamaina automatikoki aldatzeko aukera.
- Argazkiak puntuatu, sailkatu eta iruzkindu ahal izateko sistema.
Coppermine Gregory Demar-ek sortu zuen. Egun, azken argitaratutako bertsioa 1.5.34 da.