Microsoft

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Microsoft Corporation
Microsoft logo (2012).svg
Mota Multinazionala
Sektorea Informatika
Sorrera 1975
Egoitza Microsoft Redmond Campus, Redmond,  Washington (estatua),  AEB
Presidentea Bill Gates
Merkatuak Mundua
Salmentak Ordenagailu-softwarea
Irabaziak 21.860 milioi US$ (2013)
Langileak 101.914 (2014ko martxoan)[1]
Eskumendekoak Microsoft Windows
Windows Phone
Microsoft Office
Microsoft Store
Microsoft Game Studios
Microsoft Visual Studio
Windows Live (lehen MSN)
Windows Store
Xbox
Xbox 360
Xbox One
Zune
Kinect
Microsoft Security Essentials
Microsoft Forefront
Bing
MSN TV
Skype
Microsoft Surface
Nokia
Webgunea http://www.microsoft.com

Microsoft (Microcomputer Software) Estatu Batuetako informatika-enpresa bat da, Bill Gates eta Paul Allenek sortua, munduko garrantzitsuena konputagailuen software-merkatuan. Bi sortzaileek oraindik ere akziodun nagusiak izaten jarraitzen dute. Besteak beste, oso erabiliak diren DOS eta Windows sistema eragileak sortu ditu.

2009an Espainiako Errealitate Eleaniztunaren Sustapen Saria jaso zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William H. Gates III.ak eta Paul Allenek sortu zuten 1975ean. Gates eta Allenek eskolan ezagutu zuten elkar; programatzeko zaletasunak elkartu zituen. 1975ean BASIC programazio-lengoaiaren lehenengo bertsioa prestatzen aritu ziren, lehenengo konputagailu pertsonalarentzat, (MITS-en Altair). Lan horrek Microsoften sorrera bultzatu zuen, Alburquerquen (Mexiko Berria), urte hartan bertan. 1979an, Redmondera (Washington) aldatu zuten konpainia. 1983an Allenek dimisioa eman zuen, osasun-arazoengatik, baina, geroago, Zuzendaritza Batzordean sartu zen atzera. 1987an 15 langile eta 500.000 dolarreko fakturazioa izatetik, 1997an 22.000 langile eta 11.400 milioi dolarreko fakturazioa izatera igaro zen konpainia. 1981ean, Microsoftek, programazio-lengoaien merkatua zabaltzeko lehen urratsa eginez, MS-DOS sortu zuen, IBMren lehen ordenagailu edo konputagailu pertsonalarentzat. Orduan, tresna informatikoen beste fabrikatzaile batzuk konbentzitu zituen MS-DOS banatzeko, eta MS-DOS, berez, ordenagailu-mota horietako software estandar bihurtu zen. 1980ko hamarraldian, Microsoften eta IBMren arteko elkarlanak informatika-industriaren lehen merkaturatze masiboa ekarri zuen, MS-DOS sistema eragileari eta mikroprozesagailuei esker. MS-DOSek software estandar gisa izan zuen onarpen zabalak egun dagoen lekura eraman zuen Microsoft konpainia. 1991n Microsoftek eta IBMk zeinek bere bidetik segitzea erabaki zuten, hamar urteko elkarlana amaitutzat eman ondoren. IBMk Microsoftekin batera gauzatzeko asmoa zuen proiektu bati heldu zion (OS/E sistema eragilea), eta Microsoftek, aldiz, Windows sistema eragile grafikoa lantzea erabaki zuen. 1990ean Microsoftek Windows 3.0 jarri zuen salgai, eta 1992an Windows 3.1. 1993an Windows NT kaleratu zuen, enpresentzat diseinaturiko sistema eragilea. 1995ean, Windows 95 merkaturatu zen; salgai jarri zenetik bi hilabeteko tartean zazpi milioi kopia inguru saldu ziren. 1990eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, sareetara eta Interneten mundura hurbildu zen. 1995ean MSN(Microsoft Service Network)sareko zerbitzua abiarazi zuen. Eta Explorer nabigatzailea ere merkaturatu zuen. 2001eko urriak Windows XP sistema eragilea merkaturatu zuen, eta, urte berean, Xbox merkaturatu zuen video-jokoen kontsolen merkatuan sartzeko. 2007an Windows Vista sistema eragilea atera zuen, eta Windows 7 2009an.


Microsoften jardueraren beste alderdi aipagarri bat aplikazioen softwarea izan da. 1984an Apple Macintosh ekipoentzat aplikazioak egiten zituen konpainia bakarrenetako bat zen. Macintoshen ingurune grafikoarentzat aplikazioak prestatzen lortutako esperientziari esker, arrakasta handia izan zuen Windows ingurunearentzat prestatutako aplikazioetan: Excel kalkulu orriarekin eta Word testu-prozesatzailearekin, besteak beste. Gaur egun, aplikazio horiek berdin erabil daitezke Windowsen eta Macintoshen. Microsoften beste produktu batzuen artean, konputagailuak eta hardware-osagaiak elkarrekin lotzen dituzten sare-sistemak aipa daitezke. Microsoftek, bestalde, datu-baseetarako softwarea (Access) eta multimedia-aplikazioak sortzen ditu, haurrentzako produktuetatik hasi eta kontsulta-obretaraino. Hain azkar zabaldu den informatika-produktuen merkatu honetan, Microsoft monopolioa bereganatzeaz akusatu dute. 1990ean, Estatu Batuetako Merkataritzaren Batzorde Federalak konkurrentzia librearen kontrako ustezko jarduerez akusatu zuen, baina azkenean, erabaki bat hartu ezinik, auzia bertan behera geratu zen. Estatu Batuetako Justizia Sailak ikerlanetan jarraitu zuen, eta hitzarmen bat egin zuen Microsoftekin, konputagailu-fabrikatzaileei sistema eragileak saltzeko eta baimenak emateko modua alda zezan. Hala ere, 1995eko otsailean, Estatu Batuetako epaile batek atzera bota zuen hitzarmena. Urte hartan bertan, Microsoft eta DreamWorks SKG-ek bat egin zuten aisia-programa berriak merkaturatzeko. Halaber, Microsoftek The Microsoft Network merkaturatu zuen, Interneterako sarbidea eta informazio mota desberdin asko eskaintzen dituen zerbitzua, eta NBC telebista katearekin bat eginda, MSNBC sortu zuen, kable bidezko telebista, 24 orduz aritzen dena, albisteak, elkarrizketak, informazio orokorra eta Internet zerbitzua eskaintzen.

Produktu esanguratsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Microsoft Aldatu lotura Wikidatan