Dinamita pa' los Pollos
Dinamita pa' los Pollos | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Bilbo eta Getxo (Bizkaia) |
Musika mota | Rockabilly Country |
Urteak | 1985 - 1995 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | GASA |
Taldekideak | |
Javier Zaitegi Roberto Mata Oscar Calleja Miguel Labanda | |
Informazio gehigarria | |
Dinamita pa' los Pollos Bilboaldeko musika taldea izan zen, 1980ko hamarkada eta 1990ekoa artean jardunean egon zena eta arrakasta handia lortu zuena espainiar estatu mailan ere.
Abesti ezagunen artean "Locomotion", "Bourbon", "Billy Joe" eta "Pandilleros" ditugu.
Ibilbidea
1987an, lehen lana atera zuten: Bienvenidos al gallinero, kasete formatuan, Discos Suicidas etxe independentean. Gaur egun, erabat deskatalogatuta dago.
1988an No molestes a Pa 'cuando está trabajando izeneko minialbuma agertu zen, Madrilgo GASA konpainiarekin, non Bienvenidos al gallinero lanaren bost abesti erreskatatu zituzten, birgrabatu zituztenak, eta gainera The Loco-Motion kantu ezagunaren bertsio bat gehitu zioten. Disko honi esker ospetsuago bilakatu ziren. Lan honetan dago Bourbon kantu ezaguna.
Gauzak horrela, 1989an, Paco Trinidadek ekoitzitako Purita Dinamita agertu zen, aste gutxi barru urrezko diskoa izango zena eta talde bizkaitarrarentzat garaipena suposatu zena. Billy Joe, Toro mecánico edo Pandilleros bezalako kantuei esker irratietan entzungai bilakatu ziren. Lehen urte hauetan, taldea garai haietako Duncan Dhuko bateria-jotzaile zen Juanra Vilesen laguntza izan zuen.
Sin rodeos 1990ean agertu zen hurrengo diskoaren izenburua izan zen- Ez zen aurrekoak bezain komertziala, aurreko guztiak baino country rock lasaiago eta landuago zituelako. Paco Trinidadek ere ekoitzi zuen, Purita Dinamita egin zuen ekoizle bera. Bi urte geroago Colin Farleyk ekoitzitako Juntos y revueltos grabatu zuten, baina diskoak ez zuen aurrekoek bezainbesteko arrakasta izan. Handik gutxira konpainiarekin zuten kontratua amaitu zitzaien, eta ez zuten berritu. Taldea handik gutxira desegin zen, barneko gatazka musikal batzuk agertu zirenean.
Taldekideak
- Javier "90" Zaitegui: Abeslaria.
- Roberto "Capitán mondo" Mata: Gitarra-jotzaile eta konposatzailea.
- Óscar "Wildcat" Calleja: Baxujolea.
- Miguel "Tejón" Labanda: Bateriajolea.
- Nela eta Reyes Torío ("Bloody Marys"): Koroak.
Diskografia
- 1987: "Bienvenidos al gallinero".
- 1988: "No molestes a pa cuando esté trabajando".
- 1989: "Purita dinamita".
- 1990: "Sin rodeos".
- 1992: "Juntos y Revueltos".
- 1993: "Los mejores años de nuestras vidas" (Bilduma)
- 2002: "Discografía básica" (Bilduma)