Bilboaldea

Koordenatuak: 43°18′10″N 2°57′04″W / 43.3027°N 2.9512°W / 43.3027; -2.9512
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboaldea
 Euskal Herria
Bizkaia - Bilboaldearen kokapena.svg
Bilbo.jpg
Bilboaldearen satelite ikuspegia
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakAbanto-Zierbena, Alonsotegi, Arrigorriaga, Basauri, Barakaldo, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Larrabetzu, Leioa, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Trapagaran, Zamudio, Zaratamo eta Zierbena
Herri handienaBilbo
Geografia
Koordenatuak43°18′10″N 2°57′04″W / 43.3027°N 2.9512°W / 43.3027; -2.9512
Azalera375,58 km²
Demografia
Biztanleriadata22 =
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Bilboaldea[1] edo Bilbo Handia[2] Bizkaiko erdialdean kokatzen den eskualdea da. Gaztelaniazko Gran Bilbao izenetik Bilbo Handia izena maiz erabiltzen bada ere, eskualdearen euskal izen arautua Bilboaldea da. Bilboko metropoli eremuko zatirik garrantzitsuena da, hura osatzen duten 35 udalerrietatik Bilboaldeko 26ak daudela. Gainera, Bizkaiko hamar udalerri populatuenen artean bederatzi Bilboaldekoak dira.[3]

Muga egiten du iparraldera Mungialdea eta Abrako golkoarekin, ekialdera Busturialdea eta Durangaldearekin, hegoaldera Arratia-Nerbioirekin eta mendebaldera Enkarterriekin. Eskualdea 26 udalerriz osatzen da, izanik Bilbo hiriburua, eta guztira 850.000 biztanle baino gehiago ditu. Hala, Bizkaiko biztanleria handieneko eskualdea da, alde handiz. Hurrengo azpieskualdeetan banatu ohi da:

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide hauek ditu: iparraldean Kantauri eta Abrako golkoa; ipar-ekialdean Mungialdea (Sopela, Urduliz, Laukiz, Gatika, Mungia eta Gamiz-Fika) eta Busturialdea (Morga); hego-ekialdean Durangaldea (Zornotza, Lemoa eta Bedia); hegoaldean Arratia-Nerbioi (Zeberio, Ugao eta Arrankudiaga); eta mendebaldean Enkarterri (Gueñes eta Galdames) eta Kantabria (Castro Urdiales).

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboaldeko iparraldearen panorama
Bilboaldeko iparraldearen panorama
Armarria Udalerria Alkatea Alderdi Politikoa (2019) Biztanleria (2016)[4] % Biztanleria Lurraldea (km2)[5]
Abanto Zierbenako ikurdia.png Abanto-Zierbena Maite Etxebarría Azpiolea EAJ 9.570 1,12 16,18
Escudo de Alonsotegi.svg Alonsotegi Joseba Mirena Urbieta Lemos EH Bildu 2.855 0,33 20,20
Escudo de Arrigorriaga.svg Arrigorriaga Asier Albizua Manrique EH Bildu 12.029 1,40 16,16
Coat of Arms of Barakaldo.svg Barakaldo Amaia Del Campo Berasategui EAJ 98.403 11,48 25,00
Coat of Arms of Basauri.svg Basauri Joseba Andoni Busquet Elorrieta EAJ 40.876 4,77 7,07
Escudo de Berango.svg Berango Anabel Landa Gaubeka EAJ 7.116 0,83 8,73
Escudo heráldico de Bilbao.svg Bilbo Juan María Aburto Rike EAJ 342.481 39,96 40,59
Escudo de Derio.svg Derio Esther Apraiz Fernández La Peña EAJ 6.496 0,76 10,14
Escudo de Erandio.svg Erandio Joseba Goicouria Zarraga EAJ 23.906 2,79 18,83
Escudo de Etxebarri.svg Etxebarri Lorenzo Oliva Santamaría Herriaren Ahotsa 10.951 1,28 3,38
Escudo de Galdakao.svg Galdakao Iñigo Hernando Arriandiaga EH Bildu 29.269 3,42 31,28
Coat of Arms of Getxo.svg Getxo Imanol Landa Jáuregi EAJ 77.759 9,07 11,84
Escudo de Larrabetzu.svg Larrabetzu Iñigo Gastelu Bilbao EH Bildu 2.057 0,24 21,53
Escudo de Leioa.svg Leioa Mª Carmen Urbieta González EAJ 30.793 3,59 8,31
Escudo de Lezama.svg Lezama Jon Ander Aurrekoetxea Artetxe EAJ 2.353 0,27 16,37
Escudo de Loiu.svg Loiu Josu Andoni Begoña Fernández De Arroiabe EAJ 2.277 0,27 15,01
Escudo de Muskiz.svg Muskiz Borja Liaño Abarrategui EAJ 7.449 0,87 20,95
Escudo de Ortuella.svg Ortuella Saulo Nebreda Trevejo EAJ 8.358 0,98 7,99
Coat of Arms of Portugalete.svg Portugalete Mikel Torres Lorenzo PSE-EE 46.372 5,41 3,19
Coat of Arms of Santurtzi.svg Santurtzi Aintzane Urkijo Sagredo EAJ 45.703 5,33 8,73
Escudo de Sestao (Bizkaia).png Sestao Josu Bergara López EAJ 27.286 3,18 3,61
Escudo de Sondika.svg Sondika Xabier Zubiaur Agirre EAJ 4.461 0,52 6,84
Escudo de Trapagaran.svg Trapagaran Xabier Cuellar Cuadra EAJ 11.938 1,39 12,85
Escudo de Zamudio.svg Zamudio Igotz López Torre EAJ 3.183 0,37 18,15
Escudo de Zaratamo.svg Zaratamo Jon Ajuria Fisure EH Bildu 1.609 0,19 10,17
Escudo de Zierbena.svg Zierbena Iñigo De Loyola Ortuzar Angulo EAJ 1.494 0,17 12,48
GUZTIRA 857.044 %100 375,58 km²

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko historia»

Garapen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mende eta XX. mendeetako garapen industrial handiaren ondorioz, gaur egun Bilboaldea izenez ezagutzen den eskualdearen garapena gertatu zen. Industria, zerbitzu eta etxebizitza ugari eraiki ziren. Erdi Aroan sorturiko hiribildu askok horrela, aurretik ezagutu gabeko hazkundea bizi izan zuten.

Antzina Portugalete eta Bilbo izan ziren eskualdeko hiririk garrantzitsuenak; aipaturiko mende hauetan zehar, berriz, beste herri txiki askoren biztanleria izugarri hazi zen. Bilboaldearen kontzeptua beraz, industrializazioaren agerpenarekin bat dator. Bilboren hazkunde handia zela eta, bere inguruko elizateen anexioak bultzatu ziren, Abandoko Elizatearena XIX. mendearen amaieran, eta Deustuko Elizatea eta Begoñako errepublikarena XX. mendearen hasieran. Horixe izan zen lehenengo «Bilbo Handia», lehen anexioekin batera lortu zena.

Berez, «Bilbo Handia» (Gran Bilbao izenaz) eskualdearen agerpena frankismo garaian gertatu zen. Garai hartako agintaritzak, Bizkaiko probintzia hobeto egituratzeko asmoarekin, hainbat udalerriren arteko anexioak bultzatu zituen. Anexio horiek, anexionaturiko udalerrien iritzia kontuan hartu gabe egiten zirenez gero, kontrako iritzi asko sortu ziren,hori (1980ko hamarkadako desanexio prozesuaren arrazoietako bat izan zen).

Bilboren «beharrizanak» asetzeko Erandio, Sondika, Loiu, Lezama, Derio eta Zamudio anexionatu ziren 1940 eta 1966 urteen artean. Aurretik ezagutu gabeko hazkunde industrialak, milaka etorkin etortzea ekarri zuen, eta biztanle berri horien guztien etxebizitza beharrizanak asetzeko balio izan omen zuten anexio horiek. Dena den, Bilbok garai hartan baliabide urriak izateak, ondorengo hamarkadako krisialdi ekonomikoarekin batera, anexionaturiko herriek jasan zuten utzikeria areagotu baino ez zuen egin.

Desanexioak eta gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Utzikeria horrek, 1980/3 Legearekin batera (zeinaren bidez Bilboaldearen Korporazio Administratiboa desegin zen[6]), 1983. urteko desanexio oldea ekarri zuen. Urte hartan, 1940tik aurrera anexionaturiko udalerri guztien independentzia ekarri zuen. Gaur egun, Bilbo gune metropolitarraren erdigunea izaten jarraitzen du, inguruko herrietako biztanleak erakartzen dituena. Inguruko udalerrien egoera asko hobetu da garapenkeriaren urteetatik, eta gaur egun ez da bizi 1960ko hamarkadako utzikeria eta zerbitzuen falta bezalakorik.

Inguruko herriekin lotune administratiborik ez dagoen arren, Bilbo eta gune metropolitarrak bat bezala aritzen dira arlo askotan. Esaterako, garraio publikoa sustatzeko Bizkaiko Garraio Partzuergoak gune metropolitarreko garraio guztien arteko elkarlana bultzatu du azken hamarkadetan. Horrek, metropoliko bizilagunek garraio beharrizanak hobetu ditu. Etorkizunari begira, gero eta handiagoa izango da udalerri ezberdinen arteko elkarlana.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aretoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboaldeko idazleak»

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboaldeko musika taldeak»

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasadarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko itsasadarra eskualdearen ardatz naturala dugu, hiriburuan hasi (Abusu auzoan) eta Abran amaitu, Kantauri itsasoan.

Azken urteotan ingurua biziberritzen dabiltza, eta gaur egun bertan bizi den fauna gero eta ugariagoa da.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]