Edukira joan

Ekotipo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aosbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:19, 13 abendua 2019
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Physcomitrella patens goroldioaren lau ekotipo ezberdin.

Biologian, ekotipoa habitat, ingurune edo ekosistema zehatz batean genetikoki desberdintzen den populazioaren azpimultzoa da, ingurugiro baldintzek zehazturiko tolerantzia mugek eraginda. Ekologo askoren ustetan ordea kontzeptua anbiguoegia da, espeziazioaren hasierako pausu gisa hartzen da.

Ingurune ezberdinetan dauden espezie beraren fenotipo desberdinak azaltzen dira geneek ingurunearekin daukaten elkarreraginaren ondorioz. Aldaketa geografiko gradualak aldaketa genetiko eta fenotipiko txikiak sortarazten ditu, azalaren kolorea adibide argia da, eta hainbat aldaera agertzen dira. Egoera honi klina esaten zaio. Aldaketa hauek denboran luzatzen badira espezie berrien sorrera ekar dezakete.

  • Elur-oreina: Tundrakoa, migratzailea, eta basoetakoa, sedentarioa. Aldaketa morfologikoak dituzte.
  • Tucuxi izurdea: bi ekotipo ageri ditu, Hego Amerikako ibaietakoa eta Hego Atlantiar Ozeanokoa.
  • Lur zizarea: Lau ekotipo desberdin ditu lurzoruan bizi den eremuaren arabera. Konposterako zizareek lur epel eta hezea dute gustoko; zizare epigeikoak azalean bizi dira eta ez dute zulorik egiten; zizare endogeikoek zulo horizontalak egiten dituzte eta azkenik zizare anezikoek zulo bertikalak egiten dituzte.
  • Pinu gorria: Eskozia eta Siberia artean hedatzen da eta 20 ekotipo desberdin agertzen ditu. Guztiak elkarrekin hibrida daitezke.

Ekotipoak ez dauka maila taxonomikorik baina sarritan subespezie edo aldaera gisa izendatzen da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]