Las maravillosas curas del Doctor Asuero
Las maravillosas curas del Doctor Asuero | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1929 |
Izenburua | Las maravillosas curas del Doctor Asuero |
Jatorrizko hizkuntza | baliorik ez |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta film mutua |
Iraupena | 13 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Donostia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nemesio Manuel Sobrevila |
Gidoigilea(k) | Nemesio Manuel Sobrevila |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Nemesio Manuel Sobrevila |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Donostia |
Las maravillosas curas del Doctor Asuero (euskaraz: «Asuero Doktorearen sendaketa miragarriak») 1929an Nemesio Manuel Sobrevila bilbotar zinema zuzendariaren zinema mutuko dokumental bat da. Filma Donostian egin zen, 1929ko maiatzean, baina bere garaian debekatua izan zen eta urte asko igaro behar izan ziren lehen aldiz pantailaratzeko. Debekuaren arrazoia Asuero doktorearen kontsultara joateko bil zitekeen jendetza izan zen, dokumentalak Donostiako Fernando Asuero medikuak egiten zituen sendaketa harrigarriak azaltzen baitzituen. Dena dela, ez dago oso garbi, zeren eta debekatzeko agindua Asuerok berak eskatu baitzuen.
Asuero kasua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fernando Asuero oso ospetsu egin zen 1929. urtearen inguruan berak gaixotasun asko sendatzeko metodo berri bat asmatzeagatik. Metodo horren bidez mina kentzen zuen eta, horrela, ibili ezin zutenak, esaterako, gai ziren berriro ere ibiltzeko. Teknikaren oinarria nerbio trigeminoaren manipulazioan zetzan. Askoren ustez ideiak ez zuen inongo oinarririk baina oraindik ere badira planteamendu horren defendatzaileak. 1929an Fernando Asuerok Donostiako hotel batean. Hotel del Príncipe zelakoan, Ramon Maria Lili pasealekuan, klinika bat antolatu zuen eta haren aurrean egunero mundu bat biltzen zen, sarritan histeria gertaerak eta iskanbilak izanik.[1] Filmak, bere laburtasunean, fenomenoa ondo erakusten du.
Filmaren ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Debekatua izan ondoren, filma Espainiako Filmotekan gordea izan zen eta urtetan erabat baztertuta gelditu zen. Azkenik, berreskuratua izan zen eta Donostiako Zinemaldiaren 42. edizioan estreinatu zen, 1994ko irailaren 18an. Estreinatu aurretik, aurkitutako filmaren jatorriaren bila ikertzen aritu behar izan zuten, ezen filmean bertan informaziorik ez zen agertzen. Azkenik, prentsaren bidez dokumentatu ahal izan zen lanaren egilea Sobrevila zela.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luis Fernández Colorado: Nemesio Sobrevila o el enigma sin fin. A propósito del film Las maravillosas curas del Doctor Asuero. Euskadiko Filmategia-Filmoteca Española, 1994, 60 or. ISBN: 84-88452-05-5.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Estreinaldiaren albistea, El País egunkarian.
- 1929ko film laburrak
- Nemesio Manuel Sobrevilak zuzendutako film laburrak
- Nemesio Manuel Sobrevilak idatzitako film laburrak
- Nemesio Manuel Sobrevilak ekoitzitako film laburrak
- Euskal Herriko film laburrak
- Euskal Herriko film mutuak
- Zuri-beltzeko filmak
- Euskal Herriko film dokumentalak
- Donostian girotutako filmak