Histeria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Histeria
Hysteria.jpg
Deskribapena
MotaNeurosia
EspezialitateaPsikiatria
Psikologia
Identifikatzaileak
GNS-9300.1
MeSHD007046
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Histeriak hizkera arruntean esan nahi du kontrolatu ezin diren gehiegizko emozioak, eta erreferentzia egin diezaioke behin-behineko aldarte edo emozioei. XIX. mendean, histeria diagnostika zitekeen emakumeen gaitz fisikotzat jotzen zen, eta XX. mendean buruko gaitz gisa sailkatu zuten. Hala ere, Mendebaldeko mediku gehienek ez dute egun histeria gaitz gisa onartzen.

Bi histeria mota bereizi izan dira: konbertsio-histeria eta histeria disoziatiboa. Gaixoak sintoma fisikoak ere izaten ditu gehienetan, iraunkorrak edo aldikakoak, elbarritasuna adibidez. Histeria atsekabezkoa denean, amnesia, fobiak, nortasun-egoera ezberdinak eta buruko gorabeherak izaten ditu gaixoak.

Histeria usuago izaten da emakumezkoetan gizonezkoetan baino; sintomak ez ditu organismoko gaitz batek sortzen, pertsonak berak baizik, oharkabean. Histeria-krisi ohikoak bat-bateko dardara eta ezinegona ditu ezaugarritzat. Histeriak jota dauden pertsonak psikoterapia bidez zaintzen dira, batez ere. Diagnosi mota honek duen historiagatik ere (Sigmund Freudek eta Jean-Martin Charcotek, esate baterako, ikertu egin zuten), egun histeria ez da identifikatzen gaitz gisa, eta trukean askotariko diagnostikoak ematen dira haren ordez, hala nola nahasmendu emozionala, etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.