Bacillus subtilis
Bacillus subtilis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Caryophanales |
Familia | Bacillaceae |
Generoa | Bacillus |
Espeziea | Bacillus subtilis [[|]] |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Tomate |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Bacillus subtilis Bacillus generoko bakterioa da, lurzoruan egon ohi dena. 1835ean Christian Gottfried Ehrenberg-ek deskribatu zuen lehenbizikoz, eta Vibrio subtilis deitu zion [1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bacillus subtilis bakterio Gram positiboa da, bazilo itxura duena. Aerobioa da (andui gutxi batzuk fakultatiboak izan arren) eta -Bacillus guztien antzera- endosporak sortzeko gai da. Endosporak erresistentzia handiko egiturak dira, bakterioa bizirik eta sor egoeran mantentzen dutenak ingurugiroko baldintzak oso gogorrak eta aurkakoak izan arren. Bacillus subtilis-en kasuan endosporak zelularen erdialdean sortzen dira eta ez dute zelula desitxuratzen.
Ezaugarri biokimikoei dagokionez, katalasa (+) da, indol (-) eta VP (+). Almidoiaren hidrolisia burutzen du.
Endosporak sortzeko gai denez, oso zabala da bere hedapena: lurzoruan egoteaz gain, ikerketa berriek giza eta animalia batzuen hestean ere dagoela agerian jarri dute [2]
Bazilo honen andui batzuek bazitrazina antibiotikoa ekoizten dute.
Bacillus subtilis, Escherichia coliren antzera, oso erabilia izan da laborategian ikerketa genetiko eta biokimikoak egiteko. Transformazio genetikoa egiteko gaitasuna duen mikrobio gutxienetako bat da [3].
Patogenia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bacillus subtilis ez da giza patogenoa. Elikagaiak, baina, hondatu ditzake, janari-intoxikazioak sortu gabe.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ehrenberg, CG: 1835). Physikalische Abhandlungen der Koeniglichen Akademie der Wissenschaften zu Berlin aus den Jahren 1833–1835. pp. 145–336.
- ↑ Hong HA, Khaneja R, Tam NM et al. (March 2009)Bacillus subtilis isolated from the human gastrointestinal tract Res. Microbiol. 160 (2): 134–43.
- ↑ Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:306-307 orr.