Edukira joan

Amilleta baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
InternetArchiveBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:47, 13 otsaila 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Amilleta
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Antzuola
Amilleta baserria is located in Gipuzkoa
Amilleta baserria
Amilleta baserria
Amilleta baserria (Gipuzkoa)
Ezaugarriak
Garaia XVI. mendea
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2011ko urtarrilaren 26a

Amilleta Antzuolan (Gipuzkoan) dagoen baserria da, XVI. mendean eraikia.

2011ko urtarrilaren 26an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

Oinplano angeluzuzeneko baserria, 33,5 x 23,5ekoa. Egurrezko estalkia, hodi-teilez egina, 3 isurkikoa, gailurra hego-ekialdera jotzen duen fatxada nagusiarekiko elkarzut duena. Bi solairu eta ganbara ditu. Horma perimetralak landu gabeko harriz eginak, eta eskantzuak harlanduzkoak. Fatxada nagusiak antolaketa simetrikoa du; beheko solairuan, erdian, erdi-puntuko bi arku daude; arku batetik atondora sartzen da eta bestetik kortara. Lehenengo solairuan sei leiho-hutsarte daude, silarriz hesituta. Hastialean (goiko aldean) oholtza labur bat ikus daiteke, alde hori ixten duena. Hego-mendebaldeko fatxadak zazpi leiho eta ezaugarri desberdinetako balkoiak ditu, beheko solairuan, eta beste zazpi leiho-bao lehenengo solairuan. Lurraren desnibela aprobetxatuz, soto-upategi bat dauka, non zenbait saietera irekitzen diren; azken horiek ere hego-mendebaldera jotzen dute. Ipar-ekialdeko fatxada oso baxu dago lurraren desnibelarengatik, eta handik sotora edo lastategira sartzen da zuzenean. Ipar-mendebaldeko fatxadak leiho-bao bat dauka.

Eraikin honen barneko egitura suhesi batean bermatzen da, hego-ekialdeko fatxada nagusiarekiko elkarzut; suhesiak bi zati simetrikotan banatzen du eraikina. Egurrezko egiturak fatxadetan eta erdiko suhesi horretan bermatzen dira. Bi erdien egiturak pieza bakarreko zortzi zutabe-ardatzetan bermatzen dira; horiek habe, beso eta gapirioekin ahokatuta, baserri honen teilatuari eusten diote. Beheko solairura argi naturala sartu dadin, argizulo bat dauka, forma tronkopiramidala duena. Ipar-mendebaldeko azken hormartea XIX. mendean eginiko zabalkuntzean egina da. Horma zaharraren gainean, gaur egun barruan dagoena, XVI. mendeko arku zorrotza irekitzen da.

Amilleta XVI. mendeko baserria da. Garai horretako ipar-mendebaldeko murrua eta upeltegia gorde ditu. Beranduago, erabat berregin zen, XVIII. mendean; eta garai hartakoak dira, hain zuzen, barruko murru eta egitura gehienak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]