Antzuola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antzuola

 Gipuzkoa
Antzuolako bandera

Antzuolako armarria

Izen ofiziala Antzuola
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Debagoiena
Alkatea Bernardo Kortabarria (Bildu)
Herritarra antzuolar
Koordenatuak 43°5′20″N 2°22′52″W / 43.08889°N 2.38111°W / 43.08889; -2.38111Koordenatuak: 43°5′20″N 2°22′52″W / 43.08889°N 2.38111°W / 43.08889; -2.38111

Gipuzkoa - Antzuola.svg

Eremua 27,72 km2
Garaiera 165-909 m
Distantzia 62 km Donostiara
Posta kodea 20577
Biztanleria 2.241 bizt. (2014) — (Green Arrow Up.svg 51)
Euskaldunen % 73,64
Dentsitatea 80,84 bizt./km²
Sorrera 1629 (abenduaren 12)
http://www.antzuola.com

Antzuola Gipuzkoako mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdekoa. 27,72 km² ditu, eta 2008an 2.145 biztanle zituen.

1629an Bergaratik banandu zen berrehun urte baino gehiago elkarrekin egon ondoren. Bestela, 1984an herriko talde batek Aiherra (Nafarroa Beherea) udalerriarekin senidetze harremana finkatu zuen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen bereko ibaia herri honetan jaiotzen da, Debaren ibaiadarra dena.

Deskarga mendateak Urretxurekin lotzen du.

Antzuola Euskal Herriko isurialde atlantikoan kokatuta dago eta kantauriko klima mesotermikoa du. Tenperatura aldetik moderatua da eta prezipitazio aldetik, berriz, oso euritsua urte guztian zehar. Urtaro lehorrik gabeko klima epel hezea edo klima atlantikoa deitzen zaio. Bertan, ozeano atlantikoak eragin nabarmena du. Horren eraginez, airea epelduta iristen da itsasertzera, eta ondorioz, tenperatura tarteak ez dira handiak. Prezipitazioa, aldiz, 1200mm eta 2000mm bitartekoa da, eta horren erantzulea, isurialde atlantikoko orografia da.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu ipar eta mendebaldean Bergara, hegoaldean Oñati eta Legazpi, ekialdean Urretxu, eta ipar-ekialdean Azkoitia.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzuolako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri Hauteskundeak Antzuolan
Alderdi politikoa 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Bildu  % 60,94 7 - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)  % 23,34 3  % 28,66 3
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)  % 11,43 1  % 11,31 1
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) - -  % 40,12 5
Ezker Batua-Berdeak/Aralar (EB-B/A) - -  % 16,89 2

2011n abstentzioa %27,08koa izan zen, 35 boto zuri egon ziren eta 13 baliogabe. Emaitza hauen ondorioz, gehiengo osoz hauteskundeak irabazi ostean Bilduko zerrendaburua, Inma Beristain, bihurtu zen Antzuolako alkate.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzuolako Mairuen Alardearen irudia.

Alardea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mairuaren Alardea herriko festarik ezagunena da, uztailaren hirugarren astegoienean ospatua. X. mendean musulmanen aurka Nafarroako Erresumaren lurretan gertatutako borrokaldia oroitzen du.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzuola UEMAko kidea da, eta bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugarte torre, Udaletxea eta Kalegoi, Ondarra eta Olaran etxeak eta Iturbe Haundi, Iriarte Azpikoa, Bidaurre eta Lapatza baserriak ondare zibilaren barruan nabarmentzekoak dira, Altzarte (Errotabarri), Akinibai (Lizarraga) eta Antiguako ur-errotekin batera.

Erlijio-ondarean, Uzarragako eliza eta Errukizko Amaren parrokia, Santa Ageda, San Martzial, San Blas, San Bartolome eta Antiguako baselizak ditu Antzuolak.

Antzuolar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzuola Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa