Edukira joan

Gurasoen alienazio sindrome

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:05, 22 ekaina 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Gurasoen alienazioaren sindromea (GAS) Richard A. Gardner haur-psikiatrak sortutako terminoa da[1][2] . 1981ko artikulu batea Gardnerrek jokabide bereizgarri batzuk deskribatzen zituen, ustez psikologikoki manipulatuak izan ziren haurrek erakutsi zituztenak. Manipulatuta egon zitezkeen haur horiek guraso batenganako justifikaziorik gabeko beldurra erakusten zuten, errespetu falta edo familiako beste kide batzuekiko etsaitasuna. Dibortzio traumatikoetan sortzen ziren kontu horiek. Guraso batek haurra manipulatzen (omen) zuelako haurrak sindrome hau pairatzen (ei) zuen.

Kontzeptu eztabaidatua izan da, oso. Batzuen ustez, benetako tratu txarrak estaltzeko goitik behera guztiz asmatutako sindromea besterik ez da GAS hau[3]. Benetan umeen jokabidea logikoa da eta bere portaera bere benetako esperientzietan dute oinarria. Beraz umeen jarrera horiek logikoak dira haiekin txarto portatu den gurasoen kontra. Baina GAS hau benetan existitzen dela defendatzen dutenek[4], umeen jarrera horiek beste gurasoaren erabateko manipulazioari egozten dizkiote.

Gurasoen alienazioaren sindromea ez dute nahasmendutzat hartzen medikuntza- edo lege-komunitateek, eta Gardnerren teoria, eta horri lotutako ikerketa asko, gogor kritikatu dituzte osasun mentaleko akademikoek, balio zientifikorik eta fidagarritasunik ez dutelako. Psikologiako, haurren defentsako, haurren abusuen azterketako edo lege akademikoetako komunitate profesionalak ez du GASa benetan existitzen dela onartu. Lege eta osasun mentaleko komunitateak asko kritikatu du GAS kontzeptua eta ez dela onargarria izan behar ez zientzian ezta legean, eta teoria horiek baztertu egin behar direla seme-alaben zaintzako audientzietan eta epaiketetan. Horregatik GAS hau ez da agertzen ezein eskulibururen nahasmendu patologikoen zerrendetan, ez OMEren GNS-10ean, ez eta Amerikako Psikiatria Elkarteak argitaratutako DSM-5ean ere, 2012ko abenduan gehitzea eztabaidatu egin bazen ere.

Adituen berrikuspen talde batek eta Erresuma Batuko Ingalaterrako eta Galesko Apelazio Auzitegiak GASen onargarritasuna baztertu egin dute, eta Kanadako Justizia Departamentuak ere horren aurka egitea gomendatu du. GAS estatu batuetako familia-auzitegien kasu batzuetan aipatua izan da, baina Gardnerrek GAS botere judizialak ondo onartutzat jotzen bazuen ere eta esaten bazuen GAS honek aurrekari ugari zituela eta jurisprudentzian oso ezaguna zela, gero kasu errealen azterketa legalak 2006tik aurrera baieztapen hori okerra zela ikusi da[5][6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Gardner, Richard A.. (1985). «Recent Trends in Divorce and Custody Litigation» Academy Forum. #29.
  2. (Ingelesez) Gardner, Richard A.. «Parental Alienation Syndrome (PAS): Sixteen Years Later» www.fact.on.ca (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  3. «Irune Costumeroren eta haren alabaren SOS deia» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  4. (Gaztelaniaz) «Síndrome de Alienación Parental en los hijos de padres separados» Guiainfantil.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  5. (Ingelesez) http://www.washingtontimes.com,+The Washington Times. «Psychiatric group: Parental alienation no disorder» The Washington Times (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  6. (Gaztelaniaz) de 2013, Por: Miguel Lorente Acosta | 30 de marzo. «Síndrome de Alienación Parental (SAP)» Autopsia (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]