Hilda Stevenson-Delhomme
Hilda Stevenson-Delhomme | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mahé (Seychelleak), 1912ko martxoaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Lons-le-Saunier, 2002ko urtarrilaren 4a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Skerry's College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta politikaria |
Jasotako sariak |
Marie Hilda Stevenson-Delhomme (Mahé, Seychelleak, 1912ko martxoaren 8a - Frantzia, 2001eko urtarrilaren 4a) seychelletar politikaria eta medikua izan zen. Seychelleetako lehen emakumezko politikaria izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilda Stevenson 1912ko martxoaren 8an jaio zen.
Lehenik Victoriako komentu batean ikasi zuen eta gero Eskoziako Ayrshireko komentu batean. Geroago Skerry's Collegen matrikulatu zen.
Ondoren medikua izateko ikasketak egiteari ekin zion. Edinburgheko Kirurgialari Errege Unibertsitatean, Medikuen Errege Unibertsitatean eta Kirurgialarien Errege Unibertsitatean lizentziatu zen.
1939an Seychelleetara itzuli eta bost urtez aritu zen mediku-lanetan, baina 1944an Eskoziara itzuli zen ikasketa gehiago egiteko.
Bigarren Mundu Gerra amaitu bitarte Eskoziako hainbat ospitaletako larrialdi-zerbitzutan aritu zen lanean.
Ama gaixotu zitzaionean Seychelleetara itzuli zen. 1949an Andre Delhommerekin ezkondu zen. Harekin bi alaba izan zituen eta beste bi seme-alaba adoptatu zituen. 1967an Seychelleetako lehenengo emakume legebiltzarkidea izan zen Asanblea Nazionaleko kide hautatu zutenean.
2001eko urtarrilaren 4an hil zen Frantzian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «First Seychellois lady doctor, politician passes away» The Seychelles Nation Newspaper 2001 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-08-22) (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).