Seychelleak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Seychelleetako Errepublika
Repiblik Sesel
République des Seychelles
Republic of Seychelles
Bandera Armarria
Goiburua: Finis Coronat Opus
(Amaierak lana koroatzen du)
Ereserkia: Koste Seselwa
Seychellar guztiak elkarrekin
Hiriburua
eta hiri handiena
Victoria
Hizkuntza ofiziala(k) Seychelleetako kreolera, frantsesa, ingelesa
Herritarra seychelletar
Gobernua Errepublika
 -  Presidentea Danny Faure
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 451 km2 (197.)
 -  Ura (%) arbuiagarria
Biztanleria
 -  2005 zenbatespena 80.654 (205.)
 -  Dentsitatea 178 bizt./km2 (60.)
Dirua Errupia seychelletar (SCR)
Ordu-eremua SCT (UTC+4)
Aurrezenbakia 248
Internet domeinua sc

Seychelleak edo Seychelle uharteak[1] Afrika ekialdetik hurbil dagoen uharte estatua da, Indiako ozeanoan kokatutako 115 uhartez osatua, Madagaskarren iparraldean. Halaber, biztanle kopuruari dagokionez kontinenteko herrialderik txikiena da. Helburu estimatua da urtero hainbat turistarentzat bertako eguraldia eta hondartzak direla-eta.

Hiriburua Victoria (2002an 24.970 biztanle).Mahé uhartean kokatuta dagoen hiriburua da. Biztanleriaren herena bertan bizi da. Ginera, bertan, lurraldeko aireportu bakarra dago, non mundo osoko lurraldeetatik gehienbat turistak heltzen dira. Bertako hizkuntza ofizialak Criollo Seychelensea, frantsesa eta inglesa dira. Ordea, bertako gendeari Seychelletar esaten zaie. Errepublika presidenzialista batean bizi dira, non James Michel da bertako presidentea. Erresuma Batuarekiko independentzia 1976. urteko ekainaren 29an lortu zuten. Lurralde osoak 445,00 km² ditu. Han erabilitako moneta ofiziala errupia seychelletar da.

hizkuntza_ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeles, frantses eta bertako kreolera (Seychellois Creole) hizkuntza ofizialak dira. Lurraldean bizi den jendea hiru hizkuntzak ondo itz egiteko gaitasuna izan ohi du arazorik gabe, beraz, 3 hizkuntz hitz egiten duten lurraldeetariko bat dela esan genezake. Hizkuntzarik garrantzitsuena Seychelleetako kreolera da. Frantsesetik datorren hizkuntza da, bertan, antzinako esklabuek erabiltzen zutena. Hala ere, bertako idatzi gehienak ingeleses idatziak daude, atzerritarrek hizkuntza uler dezaten eta komunika daitezelako.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seychelleak 25 barrutitan banatzen dira:

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seychelle uharteak ozeano indikoan dauden artxipielagoak dira. 115 uharte tropikalak osatzen dute lurralde hau, baina hauetatik, bakarrik 33 uharteetan jendea bizi da.

Barneko uharteak dira lurralde honetako uharterik garrantzitsuenak, eta beste guztiak, atalones izeneko uharteak, txikiagoak eta populazio gabekoak dira. Uharterik handiena Mahé uhartea da.

Lurraldeko kapitala Victoria da, Mahé uhartean kokatuta dago eta bertan lurraldearen 80% bizi da. Seychelles uharteen punturik altuena Seychellois mendian kokatzen da, 905 metrotara.

Bertako klima tropikala da, beroa baina hezea itsasoak duen eraginaren ondorioz.

Uharteak taldeetan banatzen dira lurraldeko konstituzioak adierazten duen moduan:

42 uharte granitiko: Mahé, Praslin, Silhouette, La Digue, Curieuse, Félicité, Frégate, St. Anne, North, Cerf, Marianne, Grand Sœur,Thérèse, Aride, Conception,Petite Sœur, Cousin, Cousine, Long, Récif, Round (Praslin), Anonyme, Mamelles, Moyenne, Ile aux Vaches Marines, L'Islette, Beacon (Ile Sèche), Cachée, Cocos, Round (Mahé), L'Ilot Frégate, Booby, Chauve Souris (Mahé),Chauve Souris (Praslin), Ile La Fouche, Hodoul, L'Ilot, Rat, Souris, St. Pierre (Praslin), Zavé, Harrison Rocks (Grand Rocher).

4 uharte mixtoak: Denis, Bird, Coëtivy, Cahée.

29 uharte Almirante taldekoak: Desroches,Cahée Poivre Atoll —3 uharte ditu: Poivre, Florentin y South Island—, Alphonse, D'Arros, St. Joseph Atoll —14 uharte ditu: St. Joseph Ile aux Fouquets, Ressource, Petit Carcassaye, Grand Carcassaye, Benjamin, Bancs Ferrari, Chiens, Pélicans, Vars, Ile Paul, Banc de Sable, Banc aux Cocos and Ile aux Poules—, Marie Louise, Desnoeufs, African Banks —2 uharte ditu: African Banks y South Island—, Rémire, St. François, Boudeuse, Etoile, Bijoutier.

13 uharte Farquhar taldekoak: Atolón de Farquhar —10 uharte ditu: Bancs de Sable Déposés Ile aux Goëlettes Lapins Ile du Milieu North Manaha South Manaha Middle Manaha North Island and South Island—, Atolón Providence 2 uharte ditu: Providence y Bancs Providence) y St Pierre.

67 uharte Aldabra taldekoak: Aldabra atoloia —46 uharte ditu: Grande Terre, Picard, Polymnie, Malabar, Ile Michel, Ile Esprit, Ile aux Moustiques, Ilot Parc, Ilot Emile, Ilot Yangue, Ilot Magnan, Ile Lanier, Champignon des Os, Euphrate, Grand Mentor, Grand Ilot, Gros Ilot Gionnet, Gros Ilot Sésame, Heron Rock, Hide Island, Ile aux Aigrettes, Ile aux Cèdres, Iles Chalands, Ile Fangame, Ile Héron, Ile Michel, Ile Squacco, Ile Sylvestre, Ile Verte, Ilot Déder, Ilot du Sud, Ilot du Milieu, Ilot du Nord, Ilot Dubois, Ilot Macoa, Ilot Marquoix, Ilots Niçois, Ilot Salade, Middle Row Island, Noddy Rock, North Row Island, Petit Mentor, Petit Mentor Endans, Petits Ilots, Pink Rock y Table Ronde—, Assumption, Isla de Astove y Atolón de Cosmoledo (19 uharte ditu: Menai, Ile du Nord (West North), Ile Nord-Est (East North), Ile du Trou, Goëlettes, Grand Polyte, Petit Polyte, Grand Ile (Wizard), Pagode, Ile du Sud-Ouest (South), Ile aux Moustiques, Ile Baleine, Ile aux Chauve-Souris, Ile aux Macaques, Ile aux Rats, Ile du Nord-Ouest, Ile Observation, Ile Sud-Est y Ilot la Croix—.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seychelleko artxipielagoa 2 eskualdetan banatzen da:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seychelles uharteak ez zute populantza indigena bat izan, baizik eta atzerriko gendea da uharte hauetan bizi den gendea, gehien bat Frantzia, Afrika, India eta Txinako gendea. Bertako biztanleria gehiena erlijio kristautua da. Gehien bat katolikoak dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Seychelleak Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Euskaraz)  (PDF) Euskaltzaindiaren 70. araua, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0070.pdf. Noiz kontsultatua: 2017-08-19 .