Edukira joan

Paloma Navares

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernestobanpiroa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:52, 27 iraila 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Paloma Navares

Bizitza
JaiotzaBurgos, 1947 (76/77 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista, poeta, ilustratzailea eta conceptual artist (en) Itzuli

Paloma Navares. (Burgos, 1947) espainiar artista da.

Bere jarduera artistikoarekin batera, prestakuntza garatzen du eta nazioarteko ekitaldi artistikoak sustatu eta zuzentzen ditu. 2019ko Zuri, Beltza eta Magenta Sarien hirugarren edizioan saritu dute, 2018ko EVA Emakumeen Bisual Artearen saria eman zioten artisten kategorian eta 2016an X. Lehiaketa Nazionaleko Karrera Artistiko eta Profesional Onenaren Ohorezko Saria eman zioten. Jorge Alió Fundazioaren "Miradas 2016" Pinturarekin eta "El Club de las 25" edizioaren XXIII. edizioarekin, artista bisualen kategorian.

1947an jaio zen Espainian, Burgoseko udalerrian zehazki. Espainiako lehen emakumeetarikoa da teknologiak berriak erabiltzen dituena bere artista lanetarako, hala nola; bideoak, argazkiak, artista objektuak etb… Espainiatik kanpoko ikusmen Teknologiko bat dauka  eta bakardadean bilatu izan zuen informazioa, inolako kontentu kritikorik gabe ea zertan espezializatu bere lana: baliabiderik erabilgarririk ez, funtzionamendurik ez edo kreatibitaterik gabe.

Internationale Sommerakademia Salzburgoko irakasle gisan lan egin. Hau ondoren Madrilera joan zen eta hantxe gaur egungo adierazpen teknikak erabiltzen hasi zen: Argazkilaritza, bideo sortzailea eta argitasunen instalazioak erabiltzen ditu.

Bere lanaren gailurrean zegoenean Navaresek esperientzia gogor bat pasa izan zuen "Unitate" eta "Izatearen hauskortasunetik" argazki sailetan dokumentatzen jakin zekiela iritzita, argiztatutako kutxetan jarritako tamaina handiko argazkien serieak dira, norberaren xurgapen berezi baten irudia ematen dutenak.

Bere izaera pertsonala dela eta, modu mingarrian kontziente da ikusmenarekiko menpekotasunaz, bere begiez komunikazioaren edukiontzi gisa, arimaren eta gorputzaren arteko harmonia ahalbidetzen duena kanpoko eta barruko munduaren artean.

1985ean, teknologia berriei buruzko bideoari, teknologia berriei buruzko deialdiaren komisarioa eta zuzendaria izan zen, 1998an irudi eta euskarri erakusketa antolatu zuen Huescako Irudi Jaialdian eta Oviedoko 45. Nazioarteko Argazki Erakusketan. Bere lehen ikus-entzunezko lanak performancearekin eta dantzarekin lotuta daude. 1985-1986 urteetan burutu zituen proiektuak: Seravan, zuhaitz erori baten kanta Origen eta ilargi gauak, batez ere arte zentroetan eta museoetan aurkezten direnak.

1986an Reina Sofía Arte Zentroan, Bideo eta Instalazioen Zikloaren Kultura eta Teknologia Berriak, Prozesuak. 1984an eta 1986an, I eta II Bideo Jaialdia Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en.

1997-1999. urteetan, Ahanzturaren etxea eta Itzalaren eta argiaren gorputzak eszenografia, Lanónima Imperia konpainiarekin.

1999tik 2002ra Eskultura, objektua, instalazioa ikastaroa eman zuen Salzburgoko Udako Arte Ederretako Akademian, Austrian.

2004an, Juana operarako proiektu eszenografikoa egin zuen Halle Operan. 1979an hasi zenetik gaur egunera arte, ehun erakusketa baino gehiago egin ditu munduan zehar, Azoketan eta Biurtekoetan egonik. Bere lanak museo, erakunde eta bilduma publiko eta pribatuetan aurki daitezke.

2018an bere lanak Madrilgo Thyssen-Bornemisza museoan erakutsi zituen bere ibilbide artistikoan bereganatu dituen zenbait lanekin batera. Paloma Navaresek erakusketa honekin ikertzen jarraitzen du gizarte patriarkal batek agindutako obra klasikoen bidez emakumetasunaren irudikapen formak.

2018an artista gonbidatu gisa hartu zuen parte Hirutik bat erakusketan, desgaitasuna duten emakumeek jasaten duten indarkeria sexista ikusgai jartzen saiatzen dena. Blanco, Negro eta Magenta-k antolatu zuten erakusketa Canto Blanco campuseko Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Erakusketa Aretoan, azaroaren 25eko mobilizazio feministarekin bat eginez.

Hirurogeita hamarreko hamarkadatik ezagutzen da haren artea, haren lanetan bereizten dugu batez ere;  bere ezaugarria da arretaren ardatza giza egoeraren arazo fisiko eta espiritualetan jartzen dituela.

Artistak gizateri guztiari berdin kezkatzen dion Izatearen oinarri existentziala jorratzen du.

Baditu lan batzuk “trantsizio” izena dutenak eta hauek; bizitza eta heriotzari buruz, testu liburuen zati bat (batez ere lirikoak). Zilarrezko arkatzak txuri-beltzeko argazkietan edota paper batean tutu batean bezala tolestua botilaren buruan.

Bere izaera pertsonala dela eta, modu mingarrian kontziente da ikusmenarekiko menpekotasunaz, bere begiez komunikazioaren edukiontzi gisa, arimaren eta gorputzaren arteko harmonia ahalbidetzen duena kanpoko eta barruko munduaren artean.

Estatu Batuko Celebrity Cruisesek 2012-an bere bildumarik garrantzitsuenak “Samuraiaren emakumea” (orkideen fragmentu misteriotsuak emakumeekin lotura dutenak).  Bederatzi zati dira eta 3m altuerako eta ia 2m zabaleran bere luxuzko ozeano-atorrak apaintzeko.

Lanen ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hasierako lanetan ikus dezakegu nola interes handia dauka artistikoki emakumeen existentziarekin, Lehengo garaietatik gaur egun arte, behin eta berriz errepikatu “nik, bakardadea eta pertsonaltasuna” aztertzen duen bitartean.

Are aurrerago doa: ikusleari aurkezten dio posibilitate bat bizi iraupenari buruz dagokionez: gizonaren irudi perfektua, gorputzeko edertasuna arimarekin auzia eginez. Arima dantzatzen, argiarekin, musikarekin etb… adierazten da eta gorputzean objektu hotzekin eta artifizialki zurrunak: arima modu ikusezinean adierazten da eta gorputza fisikoa nabarmentzen da.

Bere izaera pertsonala dela eta, modu mingarrian kontziente da ikusmenarekiko menpekotasunaz, bere begiez komunikazioaren edukiontzi gisa, arimaren eta gorputzaren arteko harmonia ahalbidetzen duena kanpoko eta barruko munduaren artean.

  • 2020. El vuelo. 1978 - 2018. MUSAC, Museo de Arte Contemporáneo Gaztela eta Lehoi. Lehoi. Espainia..
  • 2020. El vuelo. 1978 - 2018. Sala La Lonja. Zaragoza. Espainia.
  • 2018. Paloma Navares. Del Jardín de la Memoria. Museo Thyssen-Bornemisza. Madril. Espainia.
  • 2017. Iluminaciones/ArgiztapenakSala kubo-kutxa Donostia, Espainia
  • Te pregunto, ¿son mariposas? Centro de Arte Caja Burgos (CAB) Burgos. Espainia.
  • 2016. Paloma Navares - El Jardín de la memoria Museo de Arte Contemporáneo de Alicante (MACA)Alicante. Espainia.
  • 2015.Femina ou la réappropriation des modèles. Pavillon Vendôme. París. Frantzia.
  • Gender in art. Museo MOCAK. Cracovia. Polonia.
  • 2014.V Bienal de Arte Contemporáneo. elkarketa Once. Cibeles espazio zentroa. Madril. Espainia.
  • 2013. Reflection. The Celebrity Art Collection, 1990-2012.* Exposición Itinerante permanente por Estatu Batuak.
  • lowers & Mushrooms. Museum der Moderne Salzburg Mönchsberg. Salzburgo. Austria.
  • 2012.Piretti Art Gallery. Knokke-Le Zoute. Bruselas. Belgica.
  • 2011.Universidad Complutense de Madril. Espainia.
  • 2010.MAM Mario Mauroner Contemporary Art, Vienna. Biena. Austria.
  • Centro Cultural de España en México. México DF. Mexico.
  • 2009.Museo MARTE, San Salvador. El Salvador.
  • 2008.I Poznan Biennale 2008. Poznan. Polonia.
  • 2007.Chiesa di Santa Eulalia dei Catalani. Palermo. Italia.
  • Palazzo Ducale di Sassuolo. Módena. Italia.
  • MAM Mario Mauroner Contemporary Art, Vienna. Viena. Austria.
  • 2006.Museo de Bellas Artes de Santander. Espainia.
  • Musée des Beaux-Arts, Chateau de Linardié, Musée-Château du Cayla. Toulouse. Frantzia.
  • Ciottoli, Fiori del mio jiardino. 2003-2006. InstitutoI Cervantes de Roma. Italia.
  • 2004.Centro de Arte Caja de Burgos (CAB). Burgos. Espainia.
  • Colección del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madril. Espainia.
  • Museu d’Art Espanyol Contemporani, Palma. Espainia.
  • Museo de Arte Abstracto Español, Cuenca. Fundación Juan March, Madril. Espainia.
  • 2003.Fundación Rei Afonso Henriques. Paço de Sousa. Oporto. Portugal.
  • Fundación Arte y Tecnología Telefónica. Madril Espainia.
  • Fundación Pilar i Joan Miró. Palma de Mallorca. Espainia.
  • Fundació Vila Casas, Espai Volart, La Esfera. Bartzelona. Espainia
  • IVAM. Valentzia. Espainia.
  • 2002.Kunsthalle in Emden. Alemania.
  • Kunstsammlungen Chemnitz. Alemania.
  • Landesmuseum. Linz. Austria.
  • Bienal de Moscow. Gallery Michael Krokin. Mosku. Errusia.
  • 2001.Museum voor Moderne Kunst. Oostende. Belgica.
  • Château Donjon de Vez. Frantzia.
  • 2000.Kunstsammlun. Nordrhein-Westfalen, Düsseldorf. Alemania.
  • ZKM, Zentrum für Kunst und Medientechnologie. Karlsruhe. Alemania.
  • National Gallery. Praga. Checa Errepublika.
  • 1999.Museum ResidenzGalerie. Salzburg. Austria.
  • Jahresmuseum, Mürzzuschlag. Austria.
  • tädtische Kunstammlungen Chemnitz. Alemania.
  • Palais Liechtenstein. Viena. Austria.
  • Zoutleeuw. Brussels. Belgica.
  • 1998.Sala Ibere Camargo. Porto Alegre. Brasil.
  • Museu D’Art, Fundació Caixa de Girona. Girona. Espainia.
  • Upper Austrian Regional Museum. Linz. Austria.
  • Museo de Bellas Artes de Caracas. Benezuela.
  • 1997.Museo Alejandro Otero. Caracas. Benezuela.
  • Festivales Internacionales de Lima. Peru.
  • Site Gallery Sheffield, Fotofeis, y Zone Gllery, Edimburgh.
  • Watershed, Bristol. Nottingham University Art Centre, Nottingham. Bretainia Handia.
  • Portalen Koge Bugt Kulturhus. Holanda.
  • Bienal de Arte Iberoamericano de Lima. Peru.
  • 1996.Overbeck-Gesellsghaft. Lübeck. Alemania.
  • Konsthallen. Göteborg. Suecia.
  • Fundación Arte y Tecnología, Telefónica. Madril. Espainia.
  • Espace d’Art Yvonamor Palix. París. Frantzia.
  • 1995.Quinto Centenario, Le Zitelle. Área de la Bienal. Benetzia. Italia.
  • Espai Metrònom. Bartzelona. Espainia.
  • Municipal Gallery of Ljubljiana. Eslobenia.
  • 1994.Kunsthallen Brandts Klaedefabrik. Odense. Dinamarka.
  • Norrköpings Konstmuseum. Norrköping. Suezia.
  • 1992.Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig. Biena. Austria.
  • 1991.Centre d’Art Montrouge. París. Frantzia.
  • 1986.Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía. Madril. Espainia.
  • 1985.Galería Juana de Aizpuru. Sevilla. Espainia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]