Burgos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Burgos (argipena)».
Burgos
 Gaztela eta Leon
Ciudad de Burgos.jpg
Burgos hiriaren ikuspegia.
Burgosko bandera

Burgosko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Gaztela eta Leon
Probintzia Flag Burgos Province.svg Burgos
Eskualdea Alfoz de Burgos
Izen ofiziala Burgos
Alkatea Francisco Javier Lacalle Lacalle PP 2015.png
Postakodea 090xx
INE kodea 09059
Kokapena
Koordenatuak 42° 20′ 27″ N, 3° 41′ 59″ W / 42.340833333333°N,3.6997222222222°W / 42.340833333333; -3.6997222222222Koordenatuak: 42° 20′ 27″ N, 3° 41′ 59″ W / 42.340833333333°N,3.6997222222222°W / 42.340833333333; -3.6997222222222
Burgos hemen kokatua: Espainia
Burgos
Burgos
Burgos (Espainia)
Burgos hemen kokatua: Gaztela eta Leon
Burgos
Burgos
Burgos (Gaztela eta Leon)
Demografia
Biztanleria 177.100 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -676
% 47,7 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 52,3
Eremua 108 km2
Dentsitatea 83,88 bizt/km²
Garaiera 856 m
Distantzia 244,7 km Madrilera
Datu gehigarriak
Sorrera 884
http://www.aytoburgos.es

Burgos[1] izen bereko Espainiako probintziaren hiriburua da. Gaztela eta Leon Autonomia Erkidegoaren barnean dago kokaturik, lurraldeko iparraldean. 2014an ia 180.000 biztanle zituen, Erkidego osoko bigarren populatuena izanda Valladolid eta gero.

Gaztelako Erresumako hiriburua izan zen, baita Gaztelako koroakoa ere tarteka, 1230etik Errege Katolikoen garaia arte. XIX. mendean Gaztela Zaharra lurralde historikoko hiriburua izan zen halaber. Eta XX. mendean idustrializazio prozesu handia izan zuen, batez ere automobilgintzan eta elikadura arloan.

Monumentu multzo zabala dauka, UNESCOk gizateria ondaretzat hartutako Katedrala eta Done Jakue bidea barne. 2010ean Giza Eboluzioaren Museoa ireki zuten, Atapuercako aurkikuntza arkeologikoek osatutakoa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideei dagokienez ipar-mendebaldean Tardajos eta Alfoz de Quintanadueñas, iparraldean Alfoz de Quintanadueñas, Quintanilla Vivar, Villayerno Morquillas eta Hurones, ipar-ekialdean Hurones eta Rubena, mendebaldean Tardajos eta Villalbilla, ekialdean Rubena, Orbaneja Riopico eta Cardeñajimeno, hego-mendebaldean Villagonzalo Pedernales, hegoaldean Villagonzalo Pedernales, Villariezo, Modúbar de la Emparedada eta Cardeñadijo eta hego-ekialdean Cardeñajimeno eta Cardeñadijo ditu.

Itsaso mailatik 856 metrotara kokatuta dago eta Arlanzón ibaiak hiria zeharkatzen du.

Datu klimatikoak (Burgos (1971–2000))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.7 8.9 12.0 13.3 17.2 22.0 26.4 26.7 22.9 16.5 10.7 7.6 15.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.7 4.1 6.3 7.8 11.4 15.2 18.7 18.9 15.7 10.9 6.2 3.9 10.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.2 -0.6 0.6 2.2 5.6 8.4 11.0 11.1 8.5 5.3 1.6 0.3 4.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46 42 31 65 69 46 30 27 36 50 56 57 555
Euri egunak (≥ 1 mm) 8 8 6 9 10 6 4 4 5 8 8 9 85
Elur egunak (≥ 1 mm) 5 4 3 2 0 0 0 0 0 0 2 3 19
Eguzki orduak 90 113 171 173 213 270 312 291 218 150 108 74 2183
Iturria: AEMET[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendeko ilustrazioa, harresiak oraindik oagertzen direlarik.

Neolito eta Burdin Aroaren garaietako aztarnak daude Gazteluaren muinoan, hiriaren gainaldean dagoena.

Hala ere, Diego Rodríguez "Porcelos" kontea hiriaren sortzailetzat hartzen dute, 884. urtean. 930 inguruan, Gaztelako konderriaren hiriburu bihurtu zen, Leongo Erresumaren menpe lehenik eta independiente geroago Fernán González konteari esker. Halaber, Gaztelako Erresumaren hiribura izan zen eta, tarteka, baita Gaztelako Koroarena ere, 1230etik Errege-erregina Katolikoen agintaldia arte. Hauek 1512an Burgosko Legeak diktatu zituzten, Ameriketan aplikatzekoak. XVI. mende haren amaieran, oraingo azaleraz gain probintziak hartzen zuen Soria eta Kantabriako zati handi bana, Trebiñuko Konderriaz gain.

Gaztela Zaharraren eskualde historikoaren hiriburua izan zen XIX. mendean zehar. Eta XX. mendean idustrializazio prozesu handia izan zuen, batez ere automobilgintzan eta elikadura arloan, hazkunde demografikoa edukiz: 1900ean 30.000 biztanle, 1940an 60.000 eta 1970ean ia 120.000.

XX. mendearen azken herenean, Frankismoaren azken urteetan hain zuzen ere, historia garaikidearen garrantzi handia izan zuen Burgosko prozesua izenekoa, hiriko Gobernu Militarrean burututakoa.

XXI. mendean, azkenik, 2014ko Gamonalgo gatazka aipagarria da, Udaleko plan urbanistiko baten aurkako herri ekimen erraldoia izan zena, helburua lortu zuena.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, Burgosko alde zaharretik banandutako hainbat herri egon dira. XX. mendeko hirigintza hazkundeak herri hauetako batzuk hiriko auzo bihurtu ditu eta gaur egun hirigunearen zati dira, Las Huelgas, Hospital del Rey, Villargámar eta Gamonal de Riopico.

Urrutiago zeuden herriak, Burgosen menpe egon arren, fisikoki banaturik jarraitzen dute Castañares, Cortes, Cótar, Villafría de Burgos, Villagonzalo-Arenas, Villalonquéjar, Villatoro, Villayuda, La Ventilla eta Villímar.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgosko katedrala estilo gotikoaren adibiderik ederrenetakoa da, hala Iberiar penintsulan nola Europa osoan ere. XIII. mendekoa, XV. eta XVI. mendeetan aldaketa garrantzitsuak egin zizkioten. UNESCOk 1984an Gizateria Ondare izendatu zuen, eta 10 urte geroago berriztatze lanei ekin zieten. 300.000-400.000 bisitari jasotzen ditu urtero.

Ondare erlijiosoan Las Huelgas monasterioa eta Mirafloreseko kartusia nabarmentzen dira, eta beste monumentuen artean Santa Clara komentua, San Lesmes eliza, San Esteban eliza eta Iglesia de la Antigua (Gamonal).

Ondare zibilean, Erregearen Ospitalea eta Santa Mariaren arkua, baita Kondestableen Jauregia (Casa del Cordón), Iñigo Anguloren etxea, Itsasoaren Kontsulatua, Gaztelua eta harresiaren aztarnak.

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean zabaldu zuten Giza Eboluzioaren Museoa ireki zuten, batez ere 1976tik aurrera Atapuercako aurkikuntza arkeologikoek osatutakoa. Izan ere, Europako hominidorik zaharrena bertan topatu dute, zehazki hiru hominido mota daudelarik: Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta Homo sapiens. Juan Luis Arsuaga, Eudald Carbonell eta José María Bermúdez de Castro dira ikerlari nagusiak 1991tik. Museoan aztarnategian aurkitutako hezurrak eta bestelako objektuak ikus daitezke, eta Charles Darwini dedikatutako atalean HMS Beagle bere itsasontziaren zati baten erreplika dago.

Beste museoen artean, Probintziako Arkeologia museoa (Burgosko Museoa), Erdi Aroko oihalena, Liburuarena (Fadrique de Basilea) eta Gazteluarena aipatzekoak dira.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgos Club de Fútbol 1922an sortu eta 1994an birsortutako hiriko futbol talde nagusia da, Espainiako ligaren klub historikoen artean dagoena. Izan ere Lehen Mailan 6 denboralditan jardun zuen 1970eko hamarkadan. Hala ere, arazo ekonomiko larriak pairatu zituenez, Real Burgos Club de Fútbol sortu zuten, taldearen birsorketa gertatu arte. Gaur egun Hirugarren Mailan dabil. El Plantio-ko udal estadioa (12.200 ikusle) taldearen zelaia da.

Club Baloncesto Tizona hiriko saskibaloi talde nagusia izan zen, hiru aldiz lortu zuena Urrezko LEB Ligara igotzea 2012/13, 2013/14 eta 2014/15eko denboraldietan.

Bestela, kirol ekitaldirik aipagarrienak Burgosko Itzulia txirrindularitzan eta Hiri Milia atletismoan ditugu.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Diario de Burgos" hiriko egunkaririk irakurriena da, eta Radio Castilla (SER) irrati-katerik entzunena. Beste batzuk Radio Arlanzón, Cope Burgos, Punto Radio Burgos eta Radio Evolución Burgos dira.

Telebista kateen artean Canal 54 eta CyL8 daude.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgosko alkateak 1979tik
1979-1983 José María Peña San Martín (UCD)
1983-1987 José María Peña San Martín (AP-PDP-UL)
1987-1991 José María Peña San Martín (Alianza Popular)
1991-1995 José María Peña San Martín (1992 arte) / Valentín Niño Aragón (PP)
1995-1999 Valentín Niño Aragón (PP)
1999-2003 Ángel Olivares Ramírez (PSOE)
2003-2007 Juan Carlos Aparicio Pérez (PP)
2007-2011 Juan Carlos Aparicio Pérez (PP)
2011-... Fco. Javier Lacalle Lacalle (PP)

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 1995 1999 2003 2009
30.167 31.489 32.301 40.061 60.425 74.063 82.177 119.915 156.449 169.111 166.251 161.984 167.962 178.966

Burgostar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burgos Aldatu lotura Wikidatan