Edukira joan

Barrikaden Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:19, 1 abendua 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Barrikaden Eguna
Irudia
MotaIstilu
Data1588ko maiatzaren 12a
KokalekuParis
HerrialdeaFrantziako Erresuma
Parte-hartzaileak

Barrikaden Eguna 1588ko maiatzaren 12an Parisen lehertu zen altxamendu herrikoia da, Frantziako Zortzigarren Erlijio Gerran. Hamaseien Kontseiluak (egun haietan Paris banatzen zen hamasei auzoetako polizia buruek osatua) eta Guiseko dukeak matxinada zuzendu zuten.

Matxinada honen arrazoi nagusia, herriak, Henrike III.a erregearenganako zuen animoa izan zen: hau tronurako oinordeko bezala Henrike Nafarroakoa izendatzen saiatzearen susmagarria baitzen. Hori izan zen Parisko herria Liga Santuko buru zen Guiseko dukearen atzetik lerrokatzera bultzatu zuen arrazoi nagusia. Honek, galarazten zion benetako debekua gorabehera, hiriburura itzultzera ausartu zen. Egoera honetan, erregeak, bere bizitzaz beldur eta mesfidati, zenbait suitzar eta frantziar guardia erregimentu hirira deitzeko agindu zuen.[1] Neurri hau hartuz, erregeak atzerriko tropak hirian ostatzea debekatzen zuen Paris hiriko pribilegio zahar bat urratu zuen. Pribilegio hau hausteak eta buruzagi katoliko nabarmenenak atxilotzeko beldurrak paristarren animoak sumintzen lagundu zuten.

Maiatzaren 12an Maubert plazan lehen barrikadak altxatu zituzten, eta, ondoren, hiriko defentsa gune nagusietan gehiago agertu ziren.[2] Parisko historian zehar egitura horiek altxatu zituzten lehen aldia izan zen, eta hortik datorkio "Barrikaden Eguna" izena, barrikak direlako, hain zuzen ere, egiturak eraikitzeko gehien erabili zuten materiala. Achille de Harlay Parisko Parlamentuaren presidentea alferrik saiatu zen Guiseren aurka egitea.[3] Eguna amaitzean, 60 soldadu hil eta Guiseko dukeak garaipena erdietsi zuen, Paris hiria menderatzea ahalbidetu ziona. Henrike III.a erregeak ihes egin behar izan zuen: lehenik Saint-Cloudera, ondoren Chartres eta Rouenera eta, azkenik, Bloisko gaztelura.

Bere garaipena aprobetxatuz, urte hartako uztailaren 15ean, Henrike Guisekoak, Henrike III.ari, "1588ko Batasunaren Ediktua" bezala ezagutzen zen ediktu bat sinarazi zion. Ediktu honen bidez, erregeak, "Erresumako heresia erauzi" eta "herejeekin inolako bakerik eta su-etenik ez sinatzeko" konpromisoa hartu zuen. Bloisen deitutako Estatu Orokorretan, erregea Ediktua Erresumako lege funtsezko eta ezeztaezin bihurtzera behartu zuten. Guisetarren ezabaketak bakarrik bere nagusitasunetik libratzea ahalbidetuko ziola sinetsita, Henrike III.ak 1588ko abenduak 25ean Guiseko dukea, eta hurrengo egunean Lorrenako kardinala bere anaia hiltzea agindu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Thou, Jacques Auguste de. Histoire universelle. 10, 254-260 or..
  2. Susane, Louis. Histoire de l'ancienne infanterie française. 2, 26-29 or..
  3. (Frantsesez) Encyclopédie des gens du monde : répertoire universel des sciences. 13.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]