Henrike III.a Frantziakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henrike III.a Frantziakoa
Henrike III.a Frantziakoa

Karlos IX.a, 1578 aldeko margolana


1574eko maiatzaren 30a – 1589ko abuztuaren 2a
Aurrekoa Karlos IX.a Frantziakoa
Ondorengoa Henrike IV.a Frantziakoa
Dinastia Valois-Angoulême

Poloniako errege eta Lituaniako duke handia
1573ko maiatzaren 11 – 1575eko maiatzaren 12a
Aurrekoa Sigismundo II.a Poloniakoa
Ondorengoa Eztebe I.a Báthory

Jaiotza 1551ko irailaren 19a
Fontainebleauko jauregia

Pavillon royal de la France.svg Frantziako erresuma

Heriotza 1589ko abuztuaren 2a
Saint-Cloud

Pavillon royal de la France.svg Frantziako erresuma

Ezkontidea Louise de Lorraine-Vaudémont
Senideak Aita: Henrike II.a
Ama: Katalina Medici
CoA France (1515-1578).svg

Henrike III.a Frantziakoa (Fontainebleauko gaztelua, 1551ko irailaren 19a - Saint-Cloud, 1589ko abuztuaren 2a) 1573-1575 bitartean Poloniako errege eta Lituaniako duke handia, eta 1574-1589 bitartean Frantziako erregea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike II.aren eta Katalina Mediciren hirugarren semea zen, Anjou eta Orléansgo dukea. Amaren eraginez, Polonia-Lituania mankomunitatearen errege hautatu zuten 1573an, baina berehala itzuli zen Frantziara, Karlos IX.a anaiaren lekua hartzeko (1574).

Kultura eta adimen handiko pertsona bazen ere, bere homosexualitatearen kariaz utzi zuen aginpidea bere mignon edo kuttunekoen eskuetan (Anne de Joyeuse, Épernongo dukea). Higanoten aurka borrokatu ondoren, Politikoen alderdiari jarraitu eta bakea izenpetu zuen Henrike III.a Nafarroakoarekin (Monsieur, 1576). Alabaina, Henrike I.a Guisekoak Liga Katolikoa osatu eta erregea eraman zuen bertara. Ondorioz, berriro hasi zen gerra higanoten aurka. 1580. urtean izenpetu zen beste bake bat (Néraceko bakea).

1584an, Alençongo dukea eta erregegaia hil zenean, larriagotu ziren erregetzarako arazoak eta Hiru Henrikeren Gerra hasi zen: Henrike III.a Frantziakoa erregezaleen burua zen, Henrike Guisekoa Liga Katolikoko gidari nagusia, eta Henrike III.a Nafarroakoa eta Henrike III.a Frantziakoaren koinatua, higanoten lehen buruzagia. Henrike III.a Nafarroakoak Ligako katolikoak Coutrasen menderatu ondoren (1587), Henrike Guisekoa Parisen sartu eta erregeak utzi egin behar izan zuen hiriburua (Barrikaden eguna, 1588). Henrike III.ak Henrike Guisekoa hilarazi zuen eta ondorengo hautatu zuen Henrike III.a Nafarroakoa.

Jacques Clément izeneko fraide katoliko batek hil zuen Paris hartzera zihoala, 1589. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Karlos IX.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1574-1589
Ondorengoa
Henrike IV.a Frantziakoa


Aurrekoa
Sigismundo II.a Poloniakoa
Poloniako errege eta Lituaniako Artxidukea
1573-1575
Ondorengoa
Eztebe I.a Báthory
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike III.a Frantziakoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.