Edukira joan

Alicia Estévez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikimaribarre (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:29, 21 otsaila 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Alicia Estévez

(2014)
katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Alicia Carolina Estévez Toranzo
JaiotzaPontevedra1955eko azaroaren 20a (68 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailakatedraduna
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmikrobiologoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Gallega de Ciencias (en) Itzuli

Alicia Estévez Toranzo (Pontevedra, Galizia, 1955eko azaroaren 20a) mikrobiologoa da. Egunero kontsumitzen diren arrainetan gaixotasunak prebenitzen dituzten hamar bat txerto-patente sustatu ditu.[1]

Aita funtzionarioa zuen eta ama, Irakasle Eskolako lizentziaduna. Haren ahizpa Analisi Matematikoko katedraduna da Vigoko Unibertsitatean. 1977an Biologian lizentziatu zen, eta 1979an Farmazian.[1] 1991tik, Mikrobiologiako katedraduna da Santiagoko Unibertsitatean, eta Biologian doktoratu zen (1980).[2]

Juan Luis Barja ikertzailearekin ezkonduta dago, eta seme adoptatua dute.'[1]

Estatu Batuetako Maryland eta Oregon unibertsitateetan egin zuen doktoretza ondoko lana, bi urtez, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Juan March Fundazioak emandako beka bati esker.

Ikerketa-ildoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa-ildo nagusiak akuikulturako bakterio-patologian oinarritzen dira.Zehazki, arrainen patogenoen karakterizazio fenotipikoa, antigenikoa eta molekularrean.Patogenoak diagnostikatzeko metodoetan, epizootiologian eta kimioterapia eta txertaketan.

Juan Luis Barjarekin batera, Santiagoko Unibertsitateko Akuikulturako Patologia taldea zuzentzen du. Galiziako erreferentzia lehiakorreko talde nagusietako bat da, eta hogeita hamar bat ikertzailek egiten dute lan.[1]

  • Ikerketa-plan nazionalak egiteko eta proiektuak ebaluatzeko hainbat batzordetako aditu-batzordea.
  • Mikrobiologiaren eta Akuikulturaren alorreko zazpi aldizkari zientifikoren argitalpen-batzordea.
  • Real Academia Galega de Ciencias (2014)[3][4]
  • Farmaziako Real Academia Galega (2017)[5]
  • Galiziako Xuntako Emakume eta Zientzien Unitatea

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu zientzia-aldizkarietan, eta ia hogeita hamar liburu-kapitulu. Ohiko kontsumoko arrainetan, batez ere erreboiloan eta amuarrainetan, gaixotasunak prebenitzen dituzten txertoen hamar patente sustatu ditu.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alicia Estévez Aldatu lotura Wikidatan