Akuikultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Akuikultura, Txinan.

Akuikultura uretan animaliak, landareak eta alga hazteko jardueren multzoa da, horretarako teknika eta ezaguerekin batera. Itsasertzean, ibaietan, aintzira eta urmaeletan garatzen da. Piszikultura (arrain-hazkuntza), moluskuen hazkuntza, hala nola ostreikultura edo ostren hazkuntza, krustazeoen hazkuntza eta algokultura barne hartzen ditu.

Akuikultura Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxi zuten Acuivasek Aginagan zuen aingira haztegia. Culmanorrek ere utzi zion Igeldon erreboiloak ekoizteari. Geldirik dago Getariako Orroako planta. Akuikultura sektorea inoiz ez da esanguratsua izan Euskal Herrian, baina XXI. mendean itxiz joan dira martxan jarritako enpresa bakanak. Mundu osoan akuikulturaren bidez 600 espezie ekoizten badira ere, honakoa da Euskal Herriko eskaintza: amuarrain haztegi komertzial bat dago Leitzan, eta beste bat Kanpezun, eta ekoizle txiki batzuk ere aritzen dira jarduera horretan; kopuru txikitan gaizkatak hazten ditu Per Sé enpresak Esan, kabiarra egiteko; eta Bokalen mihi arraina egiten da. Hondarribian tilapia planta bat du Ner Breen enpresak.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]