Fruta almibarretan
Itxura
Fruta almibarretan, fruitu freskoak, mertxika, abrikota, gerezia.... kontserbatzeko modu bat da. Kontserbatzearekin batera, kozinatu egiten ditugu eta almibarrak ematen dien azukrearekin gozoagoak geratzen dira. Fruitu zuritua edo ez, osoak, erdibituak edo zatituak, almibar arin batean egositakoak eta bertan kontserbatzen dira.
Mertxika almibarretan errezeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mertxika: 1 kg.
- Ura: 1 l.
- Azukrea: 500 g.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mertxikak, zuritu, erdibitu eta hezurra kendu eta jarri kazola batean.
- Beste ontzi batean jarri ura azukrearekin sutan.
- Irakiten hasitakoan gehitu almibarra fruituei.
- Utzi bere horretan 3 orduz.
- Mertxika hauek sartu kristalezko ontzietan.
- Almibarra berriro irakin eta ontziak bete.
- Itxi ontziak eta sartu kazola batean, urarekin estali eta 30 minutuz maria bainuan egosi esterilizatuz.
Oharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bere horretan azkenburuko moduan edo, xerratu edo zatituta, beste gozogintzako prestaketa ugariren hornigaia izan liteke.