Rosa Bustamante Montoro
- Artikulu hau Rosa Bustamante Montorori buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Montoro (argipena)».
Rosa Bustamante Montoro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
Rosa Alejandrina Bustamante Montoro, Rosa Bustamante Montoro bezala ezaguna (Madril, 1962), Eraikuntza eta Teknologia Arkitektonikoetan espezialista den ikertzaile eta arkitekto espainiarra da.[1][2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bustamantek arkitektura ikasi zuen Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (ETSAM), 1989an graduatu zen eta 1996an doktoratu zen "Kultur ondare higiezinaren kontserbazioa gatazka armatuetan: Espainiako gerra zibila (1936-1939)" izeneko tesia irakurrita. 2000. urteaz geroztik, irakasle titularra da ETSAM Eraikuntza eta Teknologia Arkitektonikoen Sailean. Ondare Arkitektonikoaren Analisia eta Esku-hartzea ikerketa-taldekoa da. Eraikuntzako patologiako eta esku hartzeko tekniketako espezialitateko ikastaroetako irakaslea da, peritu-jardueran eta errehabilitazioaren kudeaketan, baita Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (UPM) eraikuntzako patologia eta errehabilitazioko masterrean ere.[3]
Bustamante ikertzailea da eraikuntzan esku hartzeko tekniketan, eta aldizkari zientifikoetako artikuluetan, txostenetan, liburuetan, talde-lanetan eta kongresuetako komunikazioetan argitaratu ditu bere lanaren emaitzak.[4] Hainbat erakundetan eta unibertsitatetan espezializazio-ikastaroak eta masterrak antolatzen ditu eta horietan parte hartzen du irakasle gisa, adibidez, 2012-2013 ikasturtean Oviedoko Unibertsitatean.[5]
Bustamante 18447 zenbakiarekin dago Madrilgo Arkitektoen Elkargo Ofizialean (COAM), arkitekto profesional independente gisa lanean.[2]
Hautatutako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tesiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1996 La conservación del patrimonio cultural inmueble durante conflictos armados: la guerra civil española (1936-1939).[6]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2000 Bóvedas de cañón construidas con tufo de las viviendas arequipeñas.[7]
- 2009 La accesibilidad física e intelectual en los itinerarios de visita a los conjuntos históricos: catedrales.[8]
- 2017 Las soluciones constructivas en las viviendas sociales de la segunda mitad del siglo XX a la luz del código técnico de la edificación: Fuencarral y Palomeras Sureste. Juan Monjo Carrió eta Luis Moya Gonzálezekin lankidetzan. "ReCoPar" (j. 13); 8-21 or. ISSN 1886-2497.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Observatorio de I+D+i UPM» www.upm.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
- ↑ a b «COAM - RED DE ARQUITECTOS - ROSA ALEJANDRINA BUSTAMANTE MONTORO». www.coam.org..
- ↑ «Documentos en los que el autor es "Bustamante Montoro, Rosa" (Tipo de Documento) - Archivo Digital UPM» oa.upm.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rosa Bustamante Montoro» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
- ↑ [file:///C:/Users/ikastaroa/Downloads/39_Espe_Restauracion_edificios_DEF.pdf «TÍTULO PROPIO DE ESPECIALISTA EN CONSERVACIÓN, RESTAURACIÓN Y REHABILITACIÓN DE EDIFICIOS». ].
- ↑ (Gaztelaniaz) Montoro, Rosa Bustamante. (1996). La conservación del patrimonio cultural inmueble durante conflictos armados: la guerra civil española, (1936-1939). Universidad Politécnica de Madrid (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
- ↑ «SEdHC: biblioteca digital: comunicación: Bóvedas de cañón construidas con tufo de las viviendas arequipeñas» www.sedhc.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
- ↑ Bustamante Montoro, Rosa; Moreno Dopazo, Pablo. (2009-06). La accesibilidad física e intelectual en los itinerarios de visita a los conjuntos históricos: catedrales. Centre de Política de Sòl i Valoracions, 869–878 or. doi: . ISBN 978-84-8157-601-6. (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).
- ↑ Carrió, Juan Monjó; Montoro, Rosa Bustamante; González, Luis Moya. (2018). «Las soluciones constructivas en las viviendas sociales de la segunda mitad del siglo xx a la luz del código técnico de la edificación. Fuencarral y Palomeras sureste» Revista electrónica ReCoPaR (13): 8–21. ISSN 1886-2497. (Noiz kontsultatua: 2022-07-29).