Lankide eztabaida:EnekoPanamá

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ongi etorri, EnekoPanamá, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


Gnome-globe.svg
ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Txanponen txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo EnekoPanamá! Artikuluetan txantiloia txertatzen baduzu, datuak bete behar dira. Bestela ez du askorako balio. -Theklan · Eztabaida · E-maila 07:49, 13 otsaila 2017 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Munduko txanponak[aldatu iturburu kodea]

ISO_4217 orrialdea orain arte zuk landu duzula ikusi dut. Bertan irizpide desberdinak sumatu ditut: batzuetan adjektiboa aurretik, besteetan atzetik, batzuetan -tar atzizkia eta beste batzuetan -ko... Egiten ari naizen lan baterako munduko txanpon batzuk izendatu beharra nuen eta hiztegi batzuk kontsultatu ditut irizpide argiagoen bila. Euskaltzaindiaren hiztegian adjektiboa atzetik agertzen dela ikusi dut eta -tar atzizkia erabiltzen dutela. Elhuyar hiztegian berdina aurkitu dut. Nik egia esan ez dut aukeretako bat begikoagoa, baina aurkitu dudana ikusita 4217 ISOaren euskaraketari errepaso bat eman behar geniokeen galdetzen diot nire buruari. Zer uste duzu? --Txopi (eztabaida) 10:33, 3 iraila 2017 (UTC)

Kaixo Txopi, lehenik eta behin mila esker zure interesa/laguntzagatik, beti ongietorria eta beharrezkoa izango da.

Egia esanda, azken hilabeteetan soilik egin dut lan ISO_4217 orrialdean (wikipedian laguntzera sartu nintzenetik). Gaur egunerarte, Amerikako dibisa guztien (AEBetan eta Kuban zirkulazioan daudenak izan ezik), Asiako gutxi batzuen eta Afrikako bi herrialdeen diruen orriak sortu/osatu ditut bakarrik.

Beraien arten oso ezberdinak eta batzuetan kontrakoak ziren irizpideak zeuden erabileran ISO 4217 orrian ni ailegatu baino lehen. Hala ere bertan lanean hasi nintzenetik, beti irizpide berdina jarraitu dut: adjektiboa aurretik -tar atzizkiarekin (herrialde bakoitzaren orrialdean herritar bezala agertzen zena). Wikpedian sortutak zeuden orrialdeetan arruntena zen irizpidea jarraituz.

Bakarrik lau kasuetan ez dut aurrekoa jarraitu: Bahametako dolar, Trinidad eta Tobagoko dolar, Holandarren Antilletako florin eta Karibe ekialdeko dolar orrialdeetan. - Lehenengo kasua, aldatu beharreko kasu bat izan zitekeen. - Bigarren herrialdeko orrialdean (Trinidad eta Tobago) herritar bezala "trinitatear" agertzen delako, Euskaltzaindiaren irizpideak jarraituz (38. araua). Hau arazo bat sortzen zuen, herrialde bakarra osatzen duten bi irla hauek bi diru ezberdinak (trinitatear dolar eta tobagotar dolar) erabili zutelako gaur egungo diru komuna erabili baino lehen. - Hirugarren eta laugarren kasuetan berriz, diru horiek herrialde bakar baten baino gehiagotan erabiltzen delako.

Bi hiztegiak kontsultatu ondoren, adjektiboa atzetik jartzen dutela argi dago, ez nuen horrelakorik espero. Orri pila aldatu beharko ditudala uste dut... Eskerrrak -tar atzizkia erabiltzen dutela. Trinidad eta Tobagoko dolar ondo erabilita dago gutxienez, nahiz eta beste dirua Ekialdeko Karibeko dolar izendatzen duten. Holandarren Antilletako florinari buruz ez dut ezer aurkitu.

Dena den, aldaketa lan honetan hasi baino lehen, lankide gehiagoren iritzia eta adostasuna izatea ona izango zitekeela uste dut. Ados zaude? --EnekoPanamá (eztabaida) 02:56, 4 iraila 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 18:41, 29 martxoa 2018 (UTC)

Exemption[aldatu iturburu kodea]

Hello. I saw your message on Meta. I’ve made your account exempt from global IP blocks. I hope it solved your dilemma. If not, let me know. Cheers. Green Giant (eztabaida) 05:08, 4 apirila 2018 (UTC)

Hello, thank you very much for helping me with my block!! I have already checked that I can edit in the Basque wikipedia. I also think I could be able to edit in some other wikipedias with this global exemption, although I am not active on them. See you... --EnekoPanamá (eztabaida) 05:26, 4 apirila 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 01:39, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 00:48, 20 apirila 2018 (UTC)

Hiri senidetuak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Eneko. Ez dago horretaz irizpide finkaturik. Nire aldaketa hori egitean, kontuan hartu dut irakurlearen ikuspegia: hiri senidetuen zerrenda begiratzean, batez ere zein hiri diren eta zein estatu edo naziotan dauden jakin nahiko duela uste dut. Egitura federala duen estatu burujabe baten barruan zein eremu administratibokoa den jakin nahiko duenik ez dut uste. Eta banderek, berriz, zerrenda horri ez diote informaziorik gehitzen, kolorea eman besterik ez dute egiten, eta hiri bakoitzeko bandera bat (edo estatu burujabearena, edo nazioarena) jartzea aski dela uste dut, bestela irakurlea kolore gehiegitasunarekin galduko delako.

Dena dela, iruditzen bazaizu zerrenda berezi horren barruan estatu burujabe federaletako azpiko banaketa administratiboa zehaztea datu interesgarria dela, uste dut egokiena dela Txokoan zure proposamena aurkeztea, eta beste wikilarien iritziak biltzea. Nahi baduzu, neuk plazaratu dezaket gaia, baina uste dut zure intereserako hobe dela zuk zeure arrazoiak ematea lehenik. Ondo izan, eta eutsi goiari. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-08-08, 16:40 (UTC)

Kaixo, Eneko. Estatuak eta nazioak aipatzean, euskaldun gehien-gehienen ikuspegia hartzen dugu kontuan: adibidez, oro har ez dugu jartzen «Bartzelona (Espainia)», nahiz eta hiri hori estatu horren barruan dagoen, baizik eta «Bartzelona (Katalunia)», hiri hori nazio horri lotuta ikusten dugulako euskaldun gehien-gehienok. Zenbat eta nazio hurbilagoa eta bere eskubideen aldarrikatzaileagoa izan (Katalunia, Galizia, Korsika...), orduan eta joera handiagoa dugu nazioa aipatzeko, estatua aipatu beharrean.
Estatu federalen kasuan, barruko banaketa administratiboa aipatzeko joera handirik ez dugu, euskaldun gehienek ez dakitelako adibidez Ipar Dakota edo Zürich kantonamendua non dauden, Estatu Batuen eta Suitzaren barruan. Beraz, euskaldun gehienentzat ez da informazio baliotsua estatuaren barruko banaketa administratibo hori, hiri senidetuen zerrendaren barruan aipatzeko arrazoirik ez dut ikusten.
Bete datu bat, berriz, aipatuko nuke: noiztik dauden senidetuta hiri horiek. Datu interesgarria iruditzen zait. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-08-09, 08:30 (UTC)

Munduko hiriak lehiaketako SARIA[aldatu iturburu kodea]

Kaixo EnekoPanamá! Zorionak lehiaketako saria irabazteagatik! Honen bidalketa kudeatzeko idatzi mesedez hezkuntza@wikimedia.eus helbidera. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 9:56, 3 iraila 2018 (UTC)