Leila Ross-Shier
Leila Ross-Shier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Grand Cayman (en) , 1886ko azaroaren 16a |
Heriotza | Grand Cayman (en) , 1968ko irailaren 26a (81 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | liburuzaina, irakaslea eta musikagilea |
Leila Elberta Ross-Shier, jaiotzez Leila Elberta McTaggart, (Kaiman Handia uhartea, 1886ko azaroaren 16a – 1968ko irailaren 26a) kaimandar liburuzain, irakasle eta musikagilea izan zen. Kaiman uharteetako ereserki nazionala moldatu zuen, Beloved Isle Cayman.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1886ko azaroaren 16an jaio zen Kaiman Handia uhartean, William Henry McTaggart eta Emily Ann Boddenen familian[1]. Irakasle, liburuzain eta jaiotzen eta heriotzen erregistratzaile ofizial gisa lan egin zuen[2]. Ikasle guztiak irakurtzera animatu zituen, azalaren kolorea edozein dela ere, garai hartan arraza-segregazioa izan arren[2].
1930ean, Beloved Isle Cayman abestia moldatu zuen[3]. Gainera, ereserkiak eta baladak idazten zituen, kontzertuak antolatzen zituen eta elizako organista izan zen[2].
1959an, Kaiman uharteetako emakumeei bozkatzeko eskubidea emateko eskaera sinatu zuen[2].
1968ko irailaren 26an hil zen Kaiman Handia uhartean[1].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bentley Augustus Rossekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten, Leila Emily eta Arthur Bently. Senarra hil ondoren, Samuel William Shierrekin ezkondu zen[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Wilcox, Georgina. «Leila Elberta Ross-Shier composer of National Song remembered» Cayman iNews 2013-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Winker, Carol. «Singing the praises of National Song composer» Cayman Compass 2018-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
- ↑ (Ingelesez) «National Song» Cayman Islands Government jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-11-25) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).