Leila Ross-Shier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leila Ross-Shier
Bizitza
JaiotzaGrand Cayman (en) Itzuli1886ko azaroaren 16a
HeriotzaGrand Cayman (en) Itzuli1968ko irailaren 26a (81 urte)
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina, irakaslea eta musikagilea

Leila Elberta Ross-Shier, jaiotzez Leila Elberta McTaggart, (Kaiman Handia uhartea, 1886ko azaroaren 16a1968ko irailaren 26a) kaimandar liburuzain, irakasle eta musikagilea izan zen. Kaiman uharteetako ereserki nazionala moldatu zuen, Beloved Isle Cayman.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1886ko azaroaren 16an jaio zen Kaiman Handia uhartean, William Henry McTaggart eta Emily Ann Boddenen familian[1]. Irakasle, liburuzain eta jaiotzen eta heriotzen erregistratzaile ofizial gisa lan egin zuen[2]. Ikasle guztiak irakurtzera animatu zituen, azalaren kolorea edozein dela ere, garai hartan arraza-segregazioa izan arren[2].

1930ean, Beloved Isle Cayman abestia moldatu zuen[3]. Gainera, ereserkiak eta baladak idazten zituen, kontzertuak antolatzen zituen eta elizako organista izan zen[2].

1959an, Kaiman uharteetako emakumeei bozkatzeko eskubidea emateko eskaera sinatu zuen[2].

1968ko irailaren 26an hil zen Kaiman Handia uhartean[1].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bentley Augustus Rossekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten, Leila Emily eta Arthur Bently. Senarra hil ondoren, Samuel William Shierrekin ezkondu zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Wilcox, Georgina. «Leila Elberta Ross-Shier composer of National Song remembered» Cayman iNews 2013-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  2. a b c d (Ingelesez) Winker, Carol. «Singing the praises of National Song composer» Cayman Compass 2018-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
  3. (Ingelesez) «National Song» Cayman Islands Government jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-11-25) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]