1968
1968. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa |
Urteak | 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1968 MCMLXVIII |
Ab urbe condita | 2721 |
Armeniar egutegia | 1417 ԹՎ ՌՆԺԷ |
Bahá'í egutegia | 124 – 125 |
Bengaliar egutegia | 1375 |
Berber egutegia | 2918 |
Egutegi budista | 2512 |
Myanmarko egutegia | 1330 |
Bizantziar egutegia | 7476 – 7477 |
Koptoen egutegia | 1684 – 1685 |
Etiopiar egutegia | 1960 – 1961 |
Hebrear egutegia | 5728 – 5729 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2024 – 2025 |
Shaka Samvat | 1890 – 1891 |
Kali Yuga | 5069 – 5070 |
Iraniar egutegia | 1346 – 1347 |
Islamiar egutegia | 1387 – 1388 |
Japoniar egutegia | Shōwa 43 (昭和43年) |
Korear egutegia | 4301 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2511 |
Holozeniar egutegia | 11968 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 16a - Estatu Batuetako Armadako unitate militar batek Mỹ Laiko sarraskian 504 lagun hil zituen.
- Maiatzaren 1a - Parisen hasi zen "68ko maiatza" izeneko mugimendu sozio-politiko eta kulturala.
- Ekainaren 7a - ETAk bere lehen hilketa burutu zuen, Villabonan guardia zibil bat hiltzerakoan. Ondorengo tiroketan Txabi Etxebarrieta etakidea hil zuen Guardia Zibilak.
- Abuztuaren 2a - ETAk Meliton Manzanas poliziako komisarioa hil zuen Irunen.
- Abuztuaren 20a - Sobietar Batasuneko tropak eta 5.000 gerra-gurdi inguru Txekoslovakian sartu ziren, "Pragako Udaberria" izeneko irekitze politikoko garaia bat-batean amaiaraziz.
- Urriaren 12a - Ekuatore Gineak Ginea Espainiarra izateari utzi eta independentzia lortu zuen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 8a - "Planet of the Apes" filma aurkeztu zuten.
- Apirilaren 2an "2001: A Space Odyssey" pelikula estreinatu zuten AEBetan.
- Urriaren 3a - Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean 3 eguneko jardunari ekin zion, euren ondorioz euskara batua sortuz, batik bat Koldo Mitxelenaren tesiak onartuz.
Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «1968ko Musika»
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 14a - Soyuz 4 espaziountzia jaurti egin zuten.
- "Hong Kongeko Gripea" H3N2 birusak eragin zuen, eta Asiatik AEB-etara zabaldu zen berriz ere, 34.000 hildako utziz Amerikan.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1968ko Neguko Olinpiar Jokoak (Grenoble, Frantzia; otsailaren 6a - otsailaren 18a).
- Euskal herritar batek hartu zuten parte, Espainiako selekzioarekin.
- 1968ko Udako Olinpiar Jokoak (Mexiko Hiria; urriaren 12a - urriaren 27a).
- 44 Euskal herritarrek hartu zuten parte 9 kiroletan, Espainia, Frantzia eta Mexikoko selekzioekin.
- Ameriketako Estatu Batuak, Sobietar Batasuna eta Japonia izan ziren domina gehien lortu zituztenak, orden horretan.
- Atleten artean Dick Fosbury, Bob Beamon, Jose Pedraza, Felipe Muñoz Kapamas, Lee Evans eta Tommie Smith aipatzekoak dira.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Davor Šuker, kroaziar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 2a - Cuba Gooding, Jr., estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 4a - Jesús Clavería, euskal areto-futbolari ohia.
- Urtarrilaren 5a - Juan Espil, argentino-italiar saskibaloi jokalari ohia.
- Urtarrilaren 6a - Claudia Grigorescu, florete modalitateko errumaniar eskrimalaria.
- Urtarrilaren 6a - Reyes Moleres, bizkaitar aktorea.
- Urtarrilaren 6a - John Singleton, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2019).
- Urtarrilaren 8a - Reyes Ilintxeta, nafar kazetaria.
- Urtarrilaren 8a - Alfredo Irusta Sampedro, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 11 - Benjamin List, alemaniar kimikaria, 2021eko Kimikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 12a - Laura Mañá, kataluniar zinema-zuzendaria, aktorea eta gidoilaria.
- Urtarrilaren 14a - José Antonio Martiarena, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 15a - Pascal Bidegorri, lapurtar marinela eta bela-estropadalaria.
- Urtarrilaren 15a - Iñaki Urdangarin, eskubaloi jokalari ohia eta Palmako dukea.
- Urtarrilaren 16a - Mònica Terribas, kataluniar kazetaria.
- Urtarrilaren 17a - Antonio Molero, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 18a - Antonio de la Torre, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 20a - Marian Beitialarrangoitia, euskal herritar kazetari eta politikaria.
- Urtarrilaren 22a - Ion Erro, Nafarroako Ezker Batua alderdiko koordinatzailea.
- Urtarrilaren 22a - Sébastien Lifshitz, frantziar zinema-zuzendari eta gidoilaria.
- Urtarrilaren 22a - Ecaterina Szabo, errumaniar gimnasta artistiko ohia, munduko hogei domina irabazi dituena.
- Urtarrilaren 23a - Jason Sears, Rich kids on lsd taldeko abeslari originala (h. 2006).
- Urtarrilaren 24a - Fernando Escartín, espainiar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 24a - Mary Lou Retton, estatubatuar gimnasta artistiko ohia, AEBetako gimnastikaren historiako gimnasta onenetakoa.
- Urtarrilaren 29a - Edward Burns, estatubatuar aktore eta zuzendaria.
- Urtarrilaren 30a - Filipe VI.a Espainiakoa, Espainiako erregea.
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 1a - Cheb Hasni, raï estiloko aljeriar egile abeslaria (h. 1994).
- Otsailaren 1a - Lisa Marie Presley, estatubatuar abeslari, aktore eta kantautorea (h. 2023).
- Otsailaren 1a - Javier Sánchez Vicario, iruindar tenislari ohia.
- Otsailaren 2a - Mieltxo Saralegi, nafar harri-jasotzailea.
- Otsailaren 3a - Vlade Divac, NBAko serbiar saskibaloi jokalari ohia.
- Otsailaren 8a - Gary Coleman, estatubatuar aktorea (h. 2010).
- Otsailaren 8a - Miren Gojenola, bizkaitar aktorea.
- Otsailaren 12a - Francisco Javier Aristu, nafar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- Otsailaren 12a - Josh Brolin, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 14a - Alicia Borrachero, espainiar aktorea.
- Otsailaren 14a - Gică Craioveanu, errumaniar futbolari ohia.
- Otsailaren 14a - Roberto Ruiz Aginaga, gipuzkoar sukaldaria.
- Otsailaren 15a - Hiroyuki Asada, japoniar manga-artista.
- Otsailaren 20a - Francisco Javier Luke, bizkaitar futbolari ohia.
- Otsailaren 21a - Dan Calichman, estatubatuar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Otsailaren 21a - Donizete Oliveira, brasildar futbolari ohia.
- Otsailaren 22a - Jeri Ryan, alemaniar-estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 23a - Sonya Hartnett, australiar idazlea.
- Otsailaren 24a - Mitch Hedberg, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2005).
- Otsailaren 25a - Sandrine Kiberlain, frantziar aktorea eta abeslaria.
- Otsailaren 25a - Oumou Sangaré, maliar wassoulou musika abeslaria.
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 2a - Daniel Craig, ingeles aktore eta film-ekoizlea.
- Martxoaren 3a - Brian Cox, ingeles fisikari eta zientzia-dibulgatzailea.
- Martxoaren 3a - Aitor Garmendia, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 4a - Patsy Kensit, ingeles aktore, abeslari eta modeloa.
- Martxoaren 4a - Kyriakos Mitsotakis, Greziako lehen ministroa.
- Martxoaren 4a - Julia Solomonoff, argentinar zinema-zuzendaria, gidoilara, aktorea, ekoizlea eta irakaslea.
- Martxoaren 5a - Ambrose Mandvulo Dlamini, Eswatiniko lehen ministroa (h. 2020).
- Martxoaren 6a - Moira Kelly, estatubatuar ahots-aktorea eta abeslaria.
- Martxoaren 6a - Masanori Sanada, japoniar futbolaria (h. 2011).
- Martxoaren 10a - Elena Pérez, bizkaitar txistularia, Eibarko Usartza Txistulari Taldeko zuzendaria (h. 2021).
- Martxoaren 12a - Aaron Eckhart, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 15a - Sabrina Salerno, italiar abeslari, modelo, aktore eta ekoizlea.
- Martxoaren 16a - Adílson Batista, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 16a - Eneko Agirre, EHUko gipuzkoar irakaslea, Ixa Taldeko kidea eta HiTZ zentroko zuzendaria.
- Martxoaren 16a - David MacMillan, eskoziar-estatubatuar kimikaria, 2021eko Kimikako Nobel Saria.
- Martxoaren 20a - John Kocinski, estatubatuar motoziklismoko pilotu ohia.
- Martxoaren 21a - Dalian Atkinson, Txipiroia, Real Sociedaden aritutako ingeles futbolaria (h. 2016).
- Martxoaren 21a - Karyn Kusama, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Martxoaren 21a - Salma Luévano, mexikar enpresaburua, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Martxoaren 22a - Kazuya Maekawa, japoniar futbolari ohia.
- Martxoaren 23a - Damon Albarn, ingeles musikari eta abeslaria, Blur eta Gorillaz taldeetako kidea.
- Martxoaren 23a - Thomas Bidegain, zuberotar jatorriko zinema gidoilari, ekoizle eta zuzendaria.
- Martxoaren 23a - Fernando Hierro, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 24a - Iñigo Igartua, gipuzkoar ziklo-kross txirrindulari ohia.
- Martxoaren 24a - Antonio Karmona, bizkaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 24a - Gyöngyi Szalay-Horváth, hungariar eskrimalaria, ezpata modalitatekoa (h. 2017).
- Martxoaren 29a - Esther Arroyo, espainiar aktorea, modelo eta telebista aurkezlea.
- Martxoaren 29a - Mario García Segura, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 29a - Lucy Lawless, zeelandaberritar aktorea.
- Martxoaren 30a - Céline Dion, kanadar abeslaria.
- Martxoaren 31 - César Sampaio, brasildar futbolari ohia.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 2a - Jorge Garcia Sertutxa, bizkaitar ETAkidea, Juan Karlos I.a Espainiakoa erregea erailtzea saiatzegatik gartzelaratua.
- Apirilaren 2a - Joxan Oiz, euskal kazetaritzan aritutako irakaslea.
- Apirilaren 3a - Sergi Arola, kataluniar sukaldaria.
- Apirilaren 4a - Iñigo Larrinaga, bizkaitar aktorea.
- Apirilaren 5a - Leire Narbaiza, gipuzkoar euskara irakasle, euskalgintzako militante, feminista, blogari eta hedabideetako iritzi-emailea.
- Apirilaren 8a - Patricia Arquette, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 10a - Josu Urrutia, Athleticeko futbolari ohia eta Athleticeko presidentea.
- Apirilaren 11 - Axier Intxaurraga, bizkaitar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- Apirilaren 11 - Mirosław Trzeciak, poloniar futbolari ohia.
- Apirilaren 13a - Jeanne Balibar, frantziar abeslari eta antzezlea.
- Apirilaren 13a - Margrethe Vestager, daniar politikaria.
- Apirilaren 17a - Adam McKay, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea, aktorea eta umorista.
- Apirilaren 19a - Ashley Judd, estatubatuar aktore eta ekintzaile politikoa.
- Apirilaren 19a - Mswati III.a, Swazilandiako erregea, Afrikako azken errege absolutista.
- Apirilaren 19a - Asako Takakura, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 20a - Kazuaki Kiriya, japoniar argazkilari eta zinemagilea.
- Apirilaren 20a - Jelena Välbe, errusiar iraupen-eskiatzaile ohia.
- Apirilaren 22a - Mikel Unanue, gipuzkoar esku huskako pilotari ohia.
- Apirilaren 24a - Aidan Gillen, irlandar aktorea.
- Apirilaren 24a - Jorge Medina Barra, afro-boliviar herriaren eskubideen aldeko aktibista (h. 2022).
- Apirilaren 24a - Hashim Thaçi, Kosovoko presidentea.
- Apirilaren 26a - Timothy McVeigh, estatubatuar hiltzailea (h. 2001).
- Apirilaren 27a - Safy Nebbou, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Apirilaren 28a - Axun Aierbe, gipuzkoar hizkuntzalaria, EHUko irakaslea, itzultzailea eta euskalgintzako eragilea (h. 2008).
- Apirilaren 29a - Kolinda Grabar-Kitarović, Kroaziako presidentea.
- Apirilaren 30a - Verona Pooth, alemaniar modelo, telebistako izar, ikono komertzial eta negozio emakumea.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 1a - Laurence Suhner, suitzar idazle eta artista.
- Maiatzaren 3a - Nina Paley, estatubatuar marrazkilaria eta animatzailea, feminista erradikala eta kultura askearen aldeko aktibista.
- Maiatzaren 4a - Francesca Bortolozzi, florete modalitateko italiar eskrimalaria.
- Maiatzaren 4a - Éric Vuillard, frantziar idazle eta zinema zuzendaria.
- Maiatzaren 5a - Boban Babunski, mazedoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 7a - Teresa Cameselle, galiziar idazlea, eleberri erromantikoan eta narratiba historikoan espezializatua.
- Maiatzaren 7a - Eva María Gorri, nafar politikaria.
- Maiatzaren 7a - Traci Lords, estatubatuar aktore porno ohia.
- Maiatzaren 7a - Pili Zabala, Elkarrekin Podemos koalizioko gipuzkoar politikaria.
- Maiatzaren 8a - Hisashi Kurosaki, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 9a - Juan Manuel Barbero, bizkaitar futbolari ohia.
- Maiatzaren 9a - Marie-José Pérec, frantziar atleta ohia, 200 eta 400 metroko lasterketetan aditua.
- Maiatzaren 9a - Nataša Pirc Musar, Esloveniako historiako lehen emakume presidentea.
- Maiatzaren 11 - Daniel Calparsoro, euskal herritar zinema zuzendaria.
- Maiatzaren 12a - Jaime Bores, gipuzkoar kazetaria.
- Maiatzaren 13a - Miguel Ángel Blanco, Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia (h. 1997).
- Maiatzaren 13a - Scott Morrison, Australiako lehen ministroa.
- Maiatzaren 15a - Eradio Ezpeleta, UPNko nafar politikaria.
- Maiatzaren 20a - Timothy Olyphant, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 22a - Igor Lediakhov, errusiar futbolaria ohia.
- Maiatzaren 26a - Frederiko Danimarkakoa, Danimarkako oinordeko printzea.
- Maiatzaren 26a - Kim Coco Iwamoto, estatubatuar emakumezko politikari transgeneroa.
- Maiatzaren 26a - Fernando León de Aranoa, espainiar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Maiatzaren 27a - Jasone Agirre, bizkaitar kazetari eta politikaria.
- Maiatzaren 27a - Rebekah Brooks, britainiar kazetari eta editorea.
- Maiatzaren 28a - Kylie Minogue, australiar abeslari, aktore eta diseinatzailea.
- Maiatzaren 30a - Zacarias Moussaoui, Lapurdin jaiotako frantziarra, 2001eko irailaren 11ko atentatuetan parte hartu zuelakoan kondenatua.
- Maiatzaren 31 - John Connolly, irlandar idazlea.
- Maiatzaren 31 - Angelina Rodriguez, heriotza-zigorra duen estatubatuar emakumea.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 1a - Mathias Rust, alemaniar hegazkin pilotua, Gerra Hotzaren amaieraldera Moskuko Plaza Gorrian lurrartzeagatik ospetsua.
- Ekainaren 3a - Kaori Nagamine, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 4a - Ion Gabella, euskal antzezlea (h. 2002).
- Ekainaren 5a - Joseba Larrinaga, gipuzkoar paralinpiar atleta (h. 2013).
- Ekainaren 7a - Yolanda Urarte, Trebiñuko nekazaria, UAGA laborantza sindikatuko lehen presidente emakumea eta Trebiñuko lehen landa lurraldeetako taxilaria.
- Ekainaren 9a - Prudencio Indurain, nafar txirrindulari ohia eta politikaria.
- Ekainaren 12a - Diego Martiartu, gipuzkoar idazlea.
- Ekainaren 13a - Fabio Baldato, italiar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 14a - Silvia Lutucuta, angolar kardiologoa, unibertsitateko irakaslea eta Angolako Osasun ministroa.
- Ekainaren 15a - Samira Ahmed, britainiar kazetari eta idazlea.
- Ekainaren 15a - Nekane Pérez, bizkaitar maistra eta Aralarreko politikaria.
- Ekainaren 16a - James Patrick Stuart, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 18a - Ana Duato, espainiar aktorea.
- Ekainaren 20a - Mateusz Morawiecki, Poloniako lehen ministroa.
- Ekainaren 20a - Robert Rodriguez, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Ekainaren 20a - Maru Solores, gipuzkoar zinegilea.
- Ekainaren 21a - Chris Gueffroy, Berlingo Harresia zeharkatzen ari zela hil zen azken pertsona (h. 1989).
- Ekainaren 25a - Maria Eugenia Iparragirre, gipuzkoar maistra eta politikaria.
- Ekainaren 25a - Pierre-François Martin-Laval, Pef, frantziar umorista, aktore eta zinema zuzendaria.
- Ekainaren 26a - Guðni Jóhannesson, Islandiako presidentea.
- Ekainaren 26a - Ramon Lazkano, Parisen bizi den euskal musikagilea.
- Ekainaren 26a - Paolo Maldini, italiar futbolari ohia.
- Ekainaren 26a - Jovenel Moïse, Haitiko presidentea (h. 2021).
- Ekainaren 28a - Christine Balfa, Cajun musikako estatubatuar musikaria.
- Ekainaren 28a - Chayanne, puertorricar abeslari eta aktorea.
- Ekainaren 28a - Tanja Ribič, esloveniar abeslari eta aktorea.
- Ekainaren 29a - Óscar Rebolleda, bizkaitar beisbol eta softbol jokalari ohia.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 1a - Jordi Mollà, kataluniar aktorea.
- Uztailaren 3a - Juan Pedro Belza, arabar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- Uztailaren 4a - Polly Higgins, eskoziar abokatua, idazlea eta ingurumen ekintzailea (h. 2019).
- Uztailaren 5a - Susan Wojcicki, poloniar jatorriko estatubatuar enpresaburu eta historialaria.
- Uztailaren 5a - Alex Zülle, suitzar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 7a - Jorja Fox, estatubatuar aktore eta produktorea.
- Uztailaren 7a - Danny Jacobs, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 9a - Javier Gorroño, bizkaitar saskibaloi jokalari ohia.
- Uztailaren 11 - Conrad Vernon, estatubatuar ahots-aktore eta gidoigilea.
- Uztailaren 16a - Eba Gaminde Egia, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzaile bizkaitarra.
- Uztailaren 16a - Larry Sanger, estatubatuar filosofoa, Jimmy Walesekin batera Wikipedia sortu zuenetako bat.
- Uztailaren 17a - Daniel Monzón, espainiar zinema zuzendari, aktore eta gidoigilea.
- Uztailaren 18a - Melissa Lucio, heriotza zigor polemikoan kondenatutako estatubatuarra.
- Uztailaren 19a - Sandra Ortega Mera, coruñar psikologoa, enpresaburua eta filantropoa, Espainiako bigarren pertsonarik aberatsena.
- Uztailaren 21a - Julen del Val, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 22a - Alan Cox, britainiar programatzailea, Linux sistema eragilearen garatzaile garrantzitsua.
- Uztailaren 24a - Troy Kotsur, estatubatuar antzezle eta zinema zuzendari gorra, Oskar sariduna.
- Uztailaren 26a - Nikki Sinclaire, britainiar politikaria, lehenengo britainiar parlamentari transgeneroa.
- Uztailaren 27a - Maria Grazia Cucinotta, italiar aktore eta modeloa.
- Uztailaren 29a - Aitor Iru, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 30a - Terry Crews, estatubatuar aktore eta NFLko jokalari ohia.
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 1a - Ignacio Aldalur, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 3a - Nelson Loyola, kubatar eskrimalari ohia, ezpata modalitatekoa.
- Abuztuaren 5a - Iñaki Laskurain, gipuzkoar errugbilari ohi eta entrenatzailea eta Euskadiko Errugbi Federazioko presidentea.
- Abuztuaren 5a - Marine Le Pen, frantziar politikaria, Front National eskuin muturreko alderdiaren burua.
- Abuztuaren 5a - Colin McRae, eskoziar auto gidaria, 1995eko Munduko Rally txapelduna (h. 2007).
- Abuztuaren 7a - Iñaki Alonso, bizkaitar futbol-entrenatzailea.
- Abuztuaren 9a - Gillian Anderson, zinema, telebista eta antzerkiko estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 9a - Eric Bana, australiar aktorea.
- Abuztuaren 11 - Tita Llorens, menorcar igerilaria, ur irekietan hainbat zeharkaldi egin dituen lehen igerilaria.
- Abuztuaren 17a - Paxkal Indo, lapurtar abeslari eta txalapartaria.
- Abuztuaren 17a - Helen McCrory, ingeles antzezlea (h. 2021).
- Abuztuaren 18a - Asun Fernandez de Garaialde, Aralarreko nafar politikaria, Altsasuko alkatea.
- Abuztuaren 22a - Aleksandr Mostovoi, errusiar futbolari ohia eta kirol-zuzendaria.
- Abuztuaren 22a - Victoria Rosell, espainiar magistratua eta politikaria.
- Abuztuaren 23a - Hajime Moriyasu, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 25a - Borja Agirretxu, bizkaitar futbolari ohia.
- Abuztuaren 25a - Rachael Ray, estatubatuar telebista aurkezlea, negozio emakumea eta sukaldari ezaguna.
- Abuztuaren 26a - Chris Boardman, britainiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 28a - Gianluca Bortolami, italiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 28a - Javier Ortega Smith, argentino-espainiar politikaria, militar ohia eta abokatua, Vox alderdiko idazkari nagusia.
- Abuztuaren 28a - Ján Svorada, eslovakiar jatorriko txekiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 31 - Tessa Andonegi, gipuzkoar aktorea.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 2a - Josep Rull, kataluniar abokatu eta politikaria, CDC alderdiko idazkari nagusia.
- Irailaren 2a - Cynthia Watros, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 4a - Yolanda Ramos, kataluniar aktorea, aurkezlea eta komediantea.
- Irailaren 8a - Eleder Acedo, bizkaitar futbolari ohia.
- Irailaren 9a - Arantxa Artza, gipuzkoar irrati esataria eta telebista aurkezlea.
- Irailaren 10a - Juan Martín Maldacena, argentinar fisikari teorikoa.
- Irailaren 10a - Guy Ritchie, ingeles zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Irailaren 10a - Mertxe Rodriguez, MariMotots, gipuzkoar pailazoa.
- Irailaren 13a - Santi Millán, kataluniar aktorea eta telebistako aurkezlea.
- Irailaren 13a - Javier Muro, nafar eskultorea.
- Irailaren 14a - Ara Malikian, armeniar etniako libanoar-espainiar biolin-jotzailea.
- Irailaren 16a - Rafael Alkorta, bizkaitar futbolari ohia.
- Irailaren 16a - Marc Anthony, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Irailaren 17a - Anastacia, estatubatuar abeslaria.
- Irailaren 17a - Tito Vilanova, kataluniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2014).
- Irailaren 18a - Toni Kukoč, kroaziar saskibaloi jokalari ohia.
- Irailaren 18a - Kim Thúy, vietnamdar-quebectar idazlea.
- Irailaren 19a - Lila Downs, mexikar folk eta pop abeslari eta musikagilea.
- Irailaren 20a - Síofra O'Leary, irlandar legelari eta epailea.
- Irailaren 21a - Mauro Arbiza, uruguaiar artista bisuala.
- Irailaren 21a - Anto Drobnjak, montenegroar futbolari ohia.
- Irailaren 22a - David Bisconti, argentinar futbolari ohia.
- Irailaren 22a - Joseba Larrañaga, gipuzkoar kazetaria.
- Irailaren 23a - Mariann Horváth, ezpata modalitateko hungariar eskrimalaria.
- Irailaren 23a - Adam Price, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko buruzagia.
- Irailaren 24a - Gracianne Hastoy, bearnotar eleberrigilea, Pirinioetan girotutako lan erromantikoak idazten dituena.
- Irailaren 24a - Michael Obiku, nigeriar futbolari ohia.
- Irailaren 25a - Will Smith, estatubatuar aktorea eta raperoa.
- Irailaren 26a - James Caviezel, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 26a - Frédéric Moncassin, frantziar txirrindulari ohia.
- Irailaren 27a - Asha Ismail, giza eskubideen aldeko ekintzaile kenyarra.
- Irailaren 27a - Mari Kiviniemi, Finlandiako lehen ministro ohia.
- Irailaren 28a - Mika Häkkinen, 1 Formulako finlandiar pilotu ohia.
- Irailaren 28a - Naomi Watts, ingeles-australiar aktorea.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 2a - Jana Novotná, txekoslovakiar tenislaria (h. 2017).
- Urriaren 3a - Nadia Calviño, Espainiako Ekonomia eta Eraldaketa Digitaleko ministroa.
- Urriaren 7a - Irene Bau, bizkaitar antzezlea.
- Urriaren 7a - Javier Somavilla, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 7a - Thom Yorke, ingeles musikari eta abeslaria, Radiohead taldeko kidea.
- Urriaren 12a - David Azurza, gipuzkoar abeslaria eta musikagilea.
- Urriaren 12a - Hugh Jackman, australiar aktorea.
- Urriaren 12a - Adam Rich, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Urriaren 14a - Matt Le Tissier, guernseyar eta ingeles futbolari ohia.
- Urriaren 15a - Didier Deschamps, lapurtar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urriaren 16a - Pello Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako Erresumaren erregenahia, Bi Sizilietako printzea eta Calabriako dukea.
- Urriaren 16a - Elsa Zylberstein, frantziar aktorea.
- Urriaren 18a - Naoto Otake, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 18a - Michael Stich, alemaniar tenislari ohia.
- Urriaren 19a - Ritxi Mendiguren, gipuzkoar futbolari ohia, Athleticen aritutakoa.
- Urriaren 20a - Iñigo Juaristi, bizkaitar futbol-entrenatzailea.
- Urriaren 24a - Osmar Donizete Cândido, brasildar futbolari ohia.
- Urriaren 24a - Melquiades Verduras, bizkaitar arraunlari ohia.
- Urriaren 25a - Ignacio Arganda-Carreras, EHU-ko eta Ikerbasqueko bizkaitar ikertzailea.
- Urriaren 25a - Juan Carlos Etxeberria, gipuzkoar kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- Urriaren 25a - José Antonio Lozano Alonso, bizkaitar ikertzailea, matematikaria, informatikaria eta EHUko irakaslea.
- Urriaren 27a - Maria Pilar Canedo, bizkaitar legelaria.
- Urriaren 27a - Ainhoa Ibarra, bizkaitar eskiatzaile ohia.
- Urriaren 28a - Juan Orlando Hernández, Hondurasko Errepublikako presidentea.
- Urriaren 29a - Chantal Kehrig, lapurtar politikari ezkertiarra.
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 1a - Javier Jacinto, gipuzkoar musikagilea eta orkestra zuzendaria.
- Azaroaren 1a - Alberto San Juan, espainiar aktorea.
- Azaroaren 2a - Jaume Balagueró, kataluniar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Azaroaren 3a - Alberto Iñurrategi, gipuzkoar mendizalea, 14 zortzimilakoak igotakoa.
- Azaroaren 5a - Sam Rockwell, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 5a - Aitana Sánchez-Gijón, espainiar-italiar aktorea.
- Azaroaren 9a - Maribi Ugarteburu, bizkaitar kazetari eta ezker abertzaleko politikaria.
- Azaroaren 12a - Isabel Aleman Irungarai, nafar erizaina, emagina eta Amaiurko alkatea.
- Azaroaren 12a - Kathleen Hanna, estatubatuar musikari, aktibista eta idazlea.
- Azaroaren 12a - Sharon Shannon, irlandar musikaria.
- Azaroaren 13a - Shinichiro Tani, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 16a - Serafín Llamas, Ezker Batua-Berdeak alderdiko gipuzkoar politikaria.
- Azaroaren 16a - Luis Pazos Rodriguez, traineru estropadetako arraunlari galiziarra.
- Azaroaren 17a - Juan Carlos Garro, nafar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 18a - Owen Wilson, estatubatuar aktore eta gidoilaria.
- Azaroaren 22a - Sidse Babett Knudsen, daniar aktorea.
- Azaroaren 23a - Francisco Javier Bustillo, nafar frantziskotar apaiza, Ajaccioko apezpikua.
- Azaroaren 23a - Christa Žentiily, esloveniar emakumezko abeslari, aktore, sukaldari eta LGBT ekintzaile transgeneroa.
- Azaroaren 25a - Jill Hennessy, kanadar aktorea eta abeslaria.
- Azaroaren 30a - Laurent Jalabert, frantziar txirrindulari ohia.
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 2a - Lucy Liu, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 3a - Brendan Fraser, kanadar-estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 6a - Karl Ove Knausgård, norvegiar idazlea.
- Abenduaren 6a - Miriam Okariz, bizkaitar moda diseinatzailea.
- Abenduaren 6a - Sadyr Zhaparov, Kirgizistango presidentea.
- Abenduaren 11 - Emmanuelle Charpentier, frantziar mikrobiologoa eta biokimikaria, 2020ko Kimikako Nobel Saria .
- Abenduaren 11 - Estibaliz Ruiz de Azua, arabar kazetaria.
- Abenduaren 17a - Nerea Irakulis, bizkaitar unibertsitateko-irakaslea.
- Abenduaren 18a - Alejandro Sanz, espainiar musikari, musikagile eta abeslaria.
- Abenduaren 21a - Vanessa Marquez, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- Abenduaren 26a - Itziar Murua Uria, gipuzkoar politikaria.
- Abenduaren 27a - Diego «el Cigala», espainiar flamenko abeslaria.
- Abenduaren 28a - Brian Steen Nielsen, daniar futbolari ohia.
- Abenduaren 29a - Gabriela Tagliavini, argentinar zinema zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria eta idazlea.
- Abenduaren 30a - José Miguel Nuin, IUN-NEBko nafar politikaria.
- Abenduaren 31 - Javier Pérez, bizkaitar artista plastikoa.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ainara Ruiz, arabar itzultzailea, euskara irakaslea eta pertsona transexualen defentsarako eta gizarteratzearen aldeko Errespetuz elkarteko ekintzailea.
- Aitor Basabe, bizkaitar sukaldaria (h. 2015).
- Alberto Maneiro, gipuzkoar aktorea.
- Amaia Martínez, Voxeko arabar politikaria.
- Anabel Quincoces, arabar artista.
- Antxiñe Mendizabal, gipuzkoar idazlea eta kazetaria.
- Arantxa Echevarría, bizkaitar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Asier Odriozola, gipuzkoar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Begoña Durruty, nafar idazlea, ilustratzailea eta irakaslea.
- Cesar Oroz, nafar marrazkilari eta binetagilea.
- Dani Fano, gipuzkoar komikigilea.
- Eduardo Iriarte, nafar eleberrigile eta itzultzailea.
- Fátima Djarra Sani, gineabissautar-nafar integratzaile soziala, kulturarteko bitartekaria eta ablazioaren aurkako aktibista.
- Félix Balboa, advaita adarreko bizkaitar monje hindua, Vedānta Yoga eskola bateko zuzendaria.
- Garbiñe Larralde, euskal artista eta irakaslea.
- Gorka Gorospe, gipuzkoar ornitologoa, marrazkilaria, gidaria eta argazkilaria.
- Guillermo Lauzurika, arabar musikaria.
- Guillermo Roa, gipuzkoar kimikako doktorea eta zientziaren eta teknologiaren dibulgatzailea.
- Gurutze Eizmendi, gipuzkoar aktorea.
- Irune Berasaluze, gipuzkoar politikaria.
- Jon Uriguen, gipuzkoar ingeniari industriala eta politikaria.
- Jon-Mirena Landa, bizkaitar unibertsitate irakasle, legelari eta politikaria.
- Jose Migel Corral, nafar margolaria.
- Joseba Torre, bizkaitar musikagilea.
- Joseba Zalakain, gipuzkoar kazetaria, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroaren zuzendaria.
- Joseina Etxeberria, gipuzkoar irrati esataria.
- Josetxo Cerdán, nafar zinema ekoizle eta historialaria.
- Juan Antonio Quirós, EHUko Arkeologiako katedraduna.
- Juan José Ocón, gipuzkoar orkestra zuzendaria.
- Juan Mari Larrañaga, Txiki, Orioko traineruaren zarauztar patroia (h. 1998).
- Juantxo Zeberio, gipuzkoar piano jotzailea eta musikagilea.
- Junkal Guerrero, gipuzkoar konpositorea, pianista eta koru zuzendaria.
- Kepa Sojo, arabar gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Larraitz Ariznabarreta, kulturaniztasunean doktorea.
- Lorea Agirre, gipuzkoar kazetaria eta antropologoa.
- Lydia Balentziaga, nafar kazetaria.
- Miguel Ángel Tobías, bizkaitar kazetari eta aktorea.
- Mikel Kazalis, gipuzkoar musikaria, Anestesia taldearen sortzailea.
- Mikel Sarriegi, gipuzkoar aktorea, pailazoa, antzerki-zuzendaria, eta Zurriola Antzerki Eskolako irakaslea.
- Miren Basaras, bizkaitar mikrobiologoa.
- Nekane Arratibel, gipuzkoar psikologoa eta soziolinguistikako aditua, Mondragon Unibertsitateko dekano ohia.
- Olatz Garamendi, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza eta Autogobernuko sailburua.
- Olga Bidaurreta, gipuzkoar aktore, modelo eta informatikaria.
- Patxi Amezcua, nafar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Patxi Azparren, gipuzkoar ekintzaile antimilitarista, indarkeria-ezean eta desobedientzia zibilean aritua.
- Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari orokorra.
- Pernan Goñi, gipuzkoar marrazkilari eta animazio-egilea.
- Ricardo Etxepare, sintaxian espezializatutako euskalaria, morfosintaxia ikertzen nabarmendua.
- Sabin Egilior, bizkaitar dokumentalgilea.
- Teresa Castro, gipuzkoar gidoilari eta ilustratzailea.
- Txetxu Urbieta, Euskadi Irratiko kirol sailaren arduraduna.
- Txus Arrieta, bizkaitar idazlea.
- Xabier Narbarte, gipuzkoar bertsolari eta olerkaria.
- Zelai Nikolas, Gure Esku Dago herri plataformaren bozeramailea.
- Àngels Chacón, kataluniar politikari eta enpresaria.
- Raul Zelik, alemaniar idazlea eta politologoa, Euskal Herriarekin lotura handia duena.
- Chris Miller, estatubatuar ahots-aktorea, zuzendari eta gidoigilea.
- Fatou Diome, senegaldar idazlea.
- Fernando Abadía, argentinar palari ohia.
- Manel Zabala, kataluniar kazetaria eta idazlea.
- Maria Clemencia Herrera, Amazoniako huitoto etniako indigena, aktibista eta liderra.
- Matthew Fitt, eskozieraz idazten duen eskoziar poeta eta nobelagilea.
- Orsola Casagrande, italiar kazetaria, idazlea, gidoilaria eta aktibista.
- Óscar Latas Alegre, Consello d'a Fabla Aragonesa elkarteko kidea.
- Stéphanie Blake, estatubatuar-frantziar idazlea eta ilustratzailea.
- Vicente Ehate Tomi, Ekuatore Gineako lehen ministroa.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Guy Boniface, frantziar errugbilaria (j. 1937).
- Urtarrilaren 2a - Cuno Hoffmeister, alemaniar astronomoa (j. 1892).
- Urtarrilaren 4a - Jean-Michel Kapendegi, lapurtar errugbilaria (j. 1941).
- Urtarrilaren 4a - Joseph Pholien, Belgikako lehen ministroa (j. 1884).
- Urtarrilaren 10a - Eben Dönges, hegoafrikar politikaria (j. 1898).
- Urtarrilaren 18a - Pierre Duhour, euskal idazlea (j. 1890).
- Urtarrilaren 22a - Federico Ugalde, bizkaitar arkitektoa (j. 1873).
- Urtarrilaren 29a - Tsuguharu Foujita, japoniar margolaria (j. 1886).
- Urtarrilaren 29a - Jose Mari Quesada Lasarte, frankismoak erahildako lehen ETAkidea, torturen ondorioz (j. 1934).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 10a - Pitirim Sorokin, errusiar-estatubatuar soziologoa (j. 1889).
- Otsailaren 13a - Ildebrando Pizzetti, italiar musikagilea (j. 1880).
- Otsailaren 15a - Noel Llopis Lladó, kataluniar geologo, espeleologo eta mendizalea, Euskal Herriko espeleologoen erreferente zientifiko nagusietako bat XX. mendean (j. 1911).
- Otsailaren 18a - Juan de Landa, gipuzkoar abeslari eta aktorea (j. 1894).
- Otsailaren 21a - Howard Florey, australiar farmakologo eta patologoa, 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1898).
- Otsailaren 25a - Camille Huysmans, Belgikako lehen ministroa (j. 1871).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 7a - Lina Stern, erruso-sobietar zientzialaria, Genevako Unibertsitatean irakasle titulua jaso zuen lehen emakumea (j. 1878).
- Martxoaren 8a - Margarita Nelken, espainiar feminista, margolaria eta literatura eta arte-kritikako artikuluen egilea (j. 1894).
- Martxoaren 14a - Erwin Panofsky, alemaniar arte-historialaria (j. 1892).
- Martxoaren 16a - Mario Castelnuovo-Tedesco, italiar musikagile, piano-jotzaile eta idazlea (j. 1895).
- Martxoaren 17a - Harry d'Abbadie d'Arrast, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1897).
- Martxoaren 20a - Carl Theodor Dreyer, danimarkar zinema zuzendaria (j. 1889).
- Martxoaren 23a - Edwin O'Connor, estatubatuar kazetari eta eleberrigile (j. 1918).
- Martxoaren 24a - Alice Guy-Blaché, lehenengo fikziozko filmaren zuzendaria (j. 1873).
- Martxoaren 25a - Luis Rodríguez Gal, Luis de Uranzu, gipuzkoar margolari eta idazlea (j. 1894).
- Martxoaren 27a - Juri Gagarin, sobietar kosmonauta, espaziora bidaiatu zuen lehen gizakia (j. 1934).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 1a - Lev Landau, sobietar fisikaria, 1962ko Fisikako Nobel Saria (j. 1908).
- Apirilaren 4a - Martin Luther King, estatubatuar politikari eta giza eskubideen ekintzailea, 1964ko Bakearen Nobel Saria, eraila (j. 1929).
- Apirilaren 7a - Jim Clark, 1 Formulako eskoziar gidaria (j. 1936).
- Apirilaren 11 - Jose Luis Goioaga, euskal herritar politikaria, Bizkaiko Foru Aldundiaren presidentea (j. 1895).
- Apirilaren 15a - Elvia Carrillo Puerto, mexikar lider feminista, politiko eta sufragista (j. 1881).
- Apirilaren 15a - Amparo Poch y Gascón, espainar idazle eta mediku aktibista antifaxista eta libertarioa (j. 1902).
- Apirilaren 16a - Fay Bainter, estatubatuar aktorea (j. 1893).
- Apirilaren 16a - Edna Ferber, estatubatuar idazlea (j. 1885).
- Apirilaren 18a - Toribio Etxebarria, euskal enpresaburu, politiko, idazle eta euskaltzaina (j. 1887).
- Apirilaren 21a - Benita Asas Manterola, donostiar irakasle eta sufragista (j. 1873).
- Apirilaren 22a - Txomin Arruti Mendi-Lauta, euskal idazlea (j. 1897).
- Apirilaren 26a - Urbano Mantxobas, bizkaitar arkitekto eta marrazkilaria (j. 1886).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 1a - Harold Nicolson, britainiar politikari, diplomazialari, historialari, biografo, eleberrigile eta kazetaria (j. 1886).
- Maiatzaren 2a - Leoncio Urabaien, nafar idazlea eta irakaslea (j. 1888).
- Maiatzaren 3a - Bernard Artigau, zuberotar hegazkinlaria, Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan Frantziaren alde borrokatu zuena (j. 1894).
- Maiatzaren 9a - Finlay Currie, eskoziar aktorea (j. 1878).
- Maiatzaren 10a - José Luis Ozores, espainiar aktorea (j. 1923).
- Maiatzaren 14a - Rufino Arregi, gipuzkoar kazetari eta euskaltzalea (j. 1869).
- Maiatzaren 28a - Kees Van Dongen, holandar jatorriko frantziar margolaria (j. 1877).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 1a - Helen Keller, estatubatuar idazle eta ekintzailea (j. 1880).
- Ekainaren 4a - Alexandre Kojève, errusiar jatorriko frantziar filosofoa (j. 1902).
- Ekainaren 4a - Walter Nash, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1882).
- Ekainaren 5a - Ellen Gleditsch, erradiokimikan aitzindaria eta Norvegiako bigarren emakume irakaslea (j. 1879).
- Ekainaren 6a - Robert Kennedy, John Fitzgerald Kennedyren anaia eta AEBetako Fiskal Nagusia, eraila (j. 1925).
- Ekainaren 7a - Dan Duryea, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- Ekainaren 7a - Xabier Etxebarrieta, bizkaitar ETAkide nabarmena, Guardia Zibilak tirokatua (j. 1944).
- Ekainaren 7a - José Pardines, galiziar guardia zibila, ETAk hildako lehenengo gizabanakoa (j. 1943).
- Ekainaren 10a - Antonio Pesenti, Il gatto di Zogno, italiar txirrindularia (j. 1908).
- Ekainaren 10a - Pedro Sarriegi, euskal idazle eta antzerkigilea (j. 1906).
- Ekainaren 14a - Salvatore Quasimodo, italiar olerkaria eta itzultzailea, 1959ko Literaturako Nobel Saria (j. 1901).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 3a - Concha Catalá, euskal aktorea (j. 1881).
- Uztailaren 17a - Sindo Garay, kubatar musikaria, troba tradizionalaren barruan ospetsua (j. 1867).
- Uztailaren 18a - Teresa Eskoriatza, gipuzkoar kazetari eta idazlea (j. 1891).
- Uztailaren 18a - Corneille Heymans, belgikar fisiologoa, 1938ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1892).
- Uztailaren 22a - Giovannino Guareschi, italiar idazle eta kazetaria (j. 1908).
- Uztailaren 23a - Henry Hallett Dale, ingeles sendagilea, 1936ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1875).
- Uztailaren 28a - Otto Hahn, alemaniar fisikaria eta kimikaria, 1944ko Kimikako Nobel Saria (j. 1879).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 2a - Melitón Manzanas, Espainiako Brigada Politiko-sozialaren Donostiako burua, atxilotuak torturatzeagatik ezaguna, ETAk eraila (j. 1909).
- Abuztuaren 3a - Konstantin Rokossovski, sobietar militarra, Bigarren Mundu Gerrako Sobietar Batasuneko komandante ospetsuenetarikoa (j. 1896).
- Abuztuaren 19a - George Gamow, errusiar-estatubatuar fisikari teoriko eta kosmologoa (j. 1904).
- Abuztuaren 26a - Kay Francis, estatubatuar aktorea (j. 1905).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 1a - Giuseppe Enrici, italiar txirrindularia (j. 1898).
- Irailaren 7a - Lucio Fontana, argentinar-italiar margolari eta eskultorea (j. 1899).
- Irailaren 18a - León Felipe, espainiar olerkaria (j. 1884).
- Irailaren 18a - Franchot Tone, euskal jatorriko estatubatuar zinema, antzerki eta telebistako aktore, ekoizle eta zuzendaria (j. 1905).
- Irailaren 21a - Jose Antonio Uharte, nafar biolinista (j. 1892).
- Irailaren 25a - Cornell Woolrich, estatubatuar idazlea (j. 1903).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 1a - Romano Guardini, alemaniar teologo eta apaiz katolikoa (j. 1885).
- Urriaren 2a - Marcel Duchamp, frantziar-estatubatuar artista eta xakelaria (j. 1887).
- Urriaren 4a - Hitoshi Imamura, japoniar jenerala (j. 1886).
- Urriaren 9a - Jean Paulhan, frantziar idazlea (j. 1884).
- Urriaren 10a - Delhy Tejero, espainiar margolaria, marrazkilaria, muralista eta irakaslea, Las sinsombrero mugimendukoa (j. 1904).
- Urriaren 14a - Julian Bergaretxe, gipuzkoar medikua, gastroenterologian aditua (j. 1893).
- Urriaren 23a - Lorenzo Bereziartua, euskal apezpikua, Donostiako elizbarrutiko bigarren apezpikua (j. 1895).
- Urriaren 27a - Lise Meitner, austriar fisikaria, fisio nuklearraren aurkitzailea (j. 1878).
- Urriaren 27a - Mateo Muxika, euskal herritar apaiza, Gasteiz eta Bilboko gotzaina (j. 1870).
- Urriaren 30a - Ramón Novarro, mexikar aktorea, zinemako lehenbizikoetako latindar sex symboltzat joa (j. 1899).
- Urriaren 30 - Conrad Richter, estatubatuar eleberrigilea (j. 1890).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 1a - Georgios Papandreu, Greziako lehen ministroa (j. 1888).
- Azaroaren 8a - Ramón Díaz Sánchez, venezuelar idazlea (j. 1903).
- Azaroaren 11 - Eusebio Irujo Ollo, nafar farmazialaria eta politikaria (j. 1893).
- Azaroaren 14a - Ramón Menéndez Pidal, espainiar filologo, historialari, folkloreari eta Erdi Aroari buruzko ikerlaria (j. 1869).
- Azaroaren 17a - Mervyn Peake, ingeles idazle eta ilustratzailea (j. 1911).
- Azaroaren 18a - Pablo Gurpide, euskal apezpikua, Bilboko elizbarrutiko bigarren apezpikua (j. 1898).
- Azaroaren 25a - Upton Sinclair, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1878).
- Azaroaren 26a - Arnold Zweig, alemaniar idazlea, antifaxista eta gerraren aurkako mugimenduko aktibista (j. 1887).
- Azaroaren 28a - Enid Blyton, ingeles idazlea, Bostak taldearen sortzailea (j. 1897).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 10a - Karl Barth, suitzar teologo protestantea (j. 1886).
- Abenduaren 10a - Thomas Merton, frantziar olerkari, pentsalari eta zistertar-trapatar monjea (j. 1915).
- Abenduaren 12a - Tallulah Bankhead, estatubatuar aktorea (j. 1902)
- Abenduaren 17a - Gabriel Saint Laurent, baionar arraunlaria (j. 1888).
- Abenduaren 18a - Dorothy Garrod, britainiar arkeologoa, Paleolito Aroan aditua (j. 1892).
- Abenduaren 20a - Max Brod, alemaniar idazle eta filosofoa (j. 1884).
- Abenduaren 20a - John Steinbeck, estatubatuar idazlea, 1962ko Literaturako Nobel Saria (j. 1902).
- Abenduaren 30a - Trygve Lie, norvegiar politikaria, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (j. 1896).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekaina - Carmen Larrabeiti, bizkaitar aktorea (j. 1904).
- Eugenio Arraiza Vilella, nafar arkitektoa (j. 1908).
- Isolina Pliego, nafar maistra (j. 1886).
- Juan Miguel Seminario, nafar kazetari, kronikagile eta idazlea (j. 1904).
- Juan Zuloaga, gipuzkoar zeramikaria (j. 1884).
- Kadet Otsibar, zuberotar idazle eta elizgizona (j. 1880).
- Miguel Gortari, nafar ingeniaria eta politikaria (j. 1887).
- Román Oiartzun, nafar kazetari eta politikari karlista (j. 1882).
- Salvador Napal, nafar apaiza eta idazlea (j. 1894).
- Serapio Espartza, euskal arkitekto eta politikaria (j. 1880).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Luis Walter Alvarez
- Kimika: Lars Onsager
- Literatura: Yasunari Kawabata
- Medikuntza: Robert W. Holley, Har Gobind Khorana eta Marshall W. Nirenberg
- Bakea: René Cassin
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|