Edukira joan

Errementari Museoa

Koordenatuak: 43°08′44″N 2°49′58″W / 43.14558°N 2.83275°W / 43.14558; -2.83275
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernestobanpiroa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:53, 17 abendua 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Errementari Museoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaZeberio
Koordenatuak43°08′44″N 2°49′58″W / 43.14558°N 2.83275°W / 43.14558; -2.83275
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2018
Kontaktua
HelbideaErmitabarri 10. 48499

Errementari Museoa, Zeberion (Bizkaia) kokatzen den museoa da, apartamentu turistikoen eraikinaren azpialdean; garai batean Ermitabarriko eskolak hartzen ziren eraikinean.[1] Ateak 2018an ireki zituen.

1799an lau burdinola zeuden Zeberion, eta 163 tona produzitzen zituzten; 1802an, 172,5 tonara heldu ziren. Baina XIX. mendean, industria astuna metropolian batzen hasi zen, eta Zeberio, apurka-apurka, burdinolak galtzen joan zen. Gelditu ziren azken arrastoetako batzuk Jose Añibarro Aiesta ("Paisa") Iturriondoko errementariak erabiltzen zuen materialarenak izan ziren.[2]

120 m²ko espazioa da. Honen bitartez, Zeberioko Udalak bere iraganaren zati bat gorde eta industria metalikoarekin zerikusia duen ondare etnografikoa etorkizuneko belaunaldientzat erakustea nahi izan du.

Errementariaren lanbidea ezagutzen den zaharrenetakoa da. Bere lan teknikak aldaketa handirik gabe mantendu ziren mendetan zehar. Erremintariaren eginkizun nagusia produkzioa zen; haien lana garrantzitsa zen nekazaritzarako, eraikuntzarako, etxeko lanetarako eta etxeko beharretarako, hainbat tresna, ekipamendu edo zapata konpontzeko. Beraz, oso garrantzitsua zen landa-biztanleriaren eguneroko bizitzarako eta lanerako. Errementariak Arkulanda, Sautuola, Iturrondo, Zubibarria, Ermitabari, Egia, Zubialde, Aresanaga eta Olatxuko komunitateetan zabaldu ziren XIX. eta XX. mendeetan.[3]

MuseoaJose Añibarro Aiesta Pasaiari eskainia dago. Añibarro Zeberioko azken errementaria izan zen, haren lanari gorputz eta ariman eskainitako familia bateko hirugarren belaunaldikoa; Zeanuriko aitona Lucasekin hasi katea eta, ondoren, bere aita Doroteorekin jarraitu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]