Zeberio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zeberio

 Bizkaia
Zeberioko bandera

Zeberioko armarria

Izen ofiziala Zeberio
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Arratia-Nerbioi
Alkatea Karlos Idirin (EAJ)
Herritarra zeberioztar
Koordenatuak 43°8′55″N 2°50′53″W / 43.14861°N 2.84806°W / 43.14861; -2.84806Koordenatuak: 43°8′55″N 2°50′53″W / 43.14861°N 2.84806°W / 43.14861; -2.84806

Bizkaia municipalities Zeberio.PNG

Eremua 47,87 km2
Garaiera 125 m
Posta kodea 48499
Biztanleria 1.066 bizt. (2014) — (Red Arrow Down.svg 0)
Euskaldunen % 75,66
Dentsitatea 22,27 bizt./km²
http://www.zeberio.net


Zeberio Bizkaiko hegoaldean dagoen udalerri euskalduna da, Nerbioi ibarra eta Arratia artean kokatuta dagoena, bi mendilerroren artean kokatutako harana da, 47,87km²-ko zabalera daukana. 1.075 bizilagun ditu (2012ko errolda).

Ekialdetik mendebaldera, Zeberio ibaiak zeharkatzen du, Nerbioi ibaian amaitu arte.

Haren herri mugakideak hauek dira: iparraldean Ugao-Miraballes, Arrigorriaga, Zaratamo, Galdakao, Bedia eta Igorre; hegoaldean Orozko; ekialdean Arantzazu eta Arteaga; eta mendebaldean Ugao-Miraballes eta Arrankudiaga.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengoak dira inguruko mendi nagusiak:

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo txikiez osatutako herria, Zubialde auzoa du handiena eta udaletxea bertan dago kokaturik.

Zeberioko auzoak honako hauek dira: Akiñao, Albitzu, Aldeko, Alzaga, Ametza, Amezola, Apala, Arbildu, Aresandiaga, Argiñao, Ariltza, Arkulanda, Arteaga, Artiñao, Arzubi, Barañao, Barbatxao, Bekolanda, Bertzuten, Egia, Elizondo, Elorrea, Elorrebieta, Entelladorena, Ereñotza, Ermitabarri, Etxazo, Etxebarri, Gezala, Gezala-Goiko, Goietxe, Gorositu, Ibarra, Ibarrondo, Idirin, Idirin-Beko, Iruatxeta, Isasi, Kareaga, Kortatxi, Larrabide, Larrakoetxe, Leitoki, Lexartza, Mintegi, Olabarri, Olatxu, Olatzar, Orbetzu, Presalde, Saldarian, Santa Cruz, Sautuolabarri, Solatxi, Telleri, Ugalde, Ugarte, Undurraga, Uribarri, Uriondo, Urizar, Urkiaga, Urkitze, Zabale, Zabalgoiko, Zautuola, Zeberiogana, Zestalbo eta Zubibarria.

Zeberioko Egia auzoa

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeberioko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Ana Belen Alberdi hautatu zuten alkate. Bilduk bost zinegotzi eskuratu zituen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak lau.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, EAJk eskuratu zuen gehiengoa, eta Karlos Idirin hautatu zuten alkate.

Zeberioko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
5 / 9
345 (% 50,29)
4 / 9
329 (% 47,96)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
4 / 9
338 (% 49,27)
5 / 9
344 (% 50,15)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak emaitzak euskadi.eus webgunean

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleen %90 euskalduna da eta bertan mendebaldeko bizkaieraz berba egiten da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeberioztar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeberio Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa