Muhammad VI.a Granadakoa
Muhammad VI.a Granadakoa | |||
---|---|---|---|
1360ko ekainaren 24a - 1362ko apirilaren 25a ← Ismail II (en) - Muhammad V.a ibn Jusuf → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Granadako Erresuma, 1332 | ||
Herrialdea | Granadako Erresuma | ||
Heriotza | Sevilla, 1362ko apirilaren 25a (29/30 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Ismail | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Nazariak | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Muhammad VI.a Granadakoa, ezizenez "Gorria" (gaztelaniaz: El Bermejo), (?, 1332 – Sevilla, 1362ko apirilaren 25a) Granadako errege nazaria izan zen 1360 eta 1362 urteen bitartean.[1]
Erregealdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ismail II.aren erregealdia oso motza izan zen. Abu Abdallahek erailtzeko agindua eman zuen, bai bera eta baita bere anaia eta bisirrak ere. 1360ko ekainaren 28an izan zen hori eta antolatzaileak berak hartu zuen agindua, Muhammad VI.a izenarekin.
Agintari berriak ere Granadako herriaren eta aristokraziaren mesfidantzak izan zituen. Tik ugari zituen gizon hark, baldarra zen, zaindu gabea; arropa zatarrez janzten zen eta horrela ibili ohi zen hiriburuaren kaleetan zehar. Hori gutxi balitz, Muhammad VI.a harremanetan zebilen arerio zen Petri IV.a Aragoikoarekin eta Granada eta Bartzelona artean enbaxada trukea izan zen[2].
1362ko urtarrilean Guadix eraso zuen eta gaztelar gatibu asko harrapatu zituen.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrez-aurre zegoen Muhammad V.aren alde zeudenekin eta honen laguna zen Petri I.a erosteko asmotan joan zen Sevillara. 300 zaldun, 200 peoi, bitxiak, diamanteak, esmeraldak eta urrezko txanponez jositako kutxak zeramatzan berarekin, baina Petrik kartzelan sartu zuen Ismael II.aren heriotzaren eragile izan zelako. Lopez Aiarakoaren kronikak dioenez, mando gainean igo zuten kapa gorri batekin eta lantzaz hil zuen Petri I.ak berak.[3] Eskolta osatzen zuten beste Granadako 37 zaldun ere era berean erori ziren eta denen buruak Sevillan erakusgai izan ziren, gero tronura itzuliko zen Muhammad V.ari bidali zizkiotelarik[2][4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Harvey, Leonard Patrick. (1992). Islamic Spain 1250 to 1500. University of Chicago Press.
- ↑ a b (Gaztelaniaz)identidadandaluza.wordpress.com
- ↑ Esto, Clara. (1995). Pedro the Cruel of Castile 1350-1359. in: The Medieval Mediterranean : Peoples, Economies and Cultures, 400-1453. 6 Brill Academic Publishers.
- ↑ Ricardo Villa-Real. (1986). Historia de Granada: acontecimientos y personajes. M. Sánchez, 354 or. ISBN 8471690381..[Betiko hautsitako esteka]
Aurrekoa Ismail II.a Granadakoa |
Granadako emirra 1360-1362 |
Ondorengoa Muhammad V.a Granadakoa |