Alfredo Etcheberry
Alfredo Etcheberry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Alfredo Etcheberry Orthusteguy |
Jaiotza | Concepción, 1931ko abenduaren 17a |
Herrialdea | Txile |
Bizilekua | Santiago |
Heriotza | 2023ko abenduaren 30a (92 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Txileko Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta unibertsitateko irakaslea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alderdi kristau-demokrata |
Luis Alfredo Etcheberry Orthusteguy (Concepción, Txile, 1931ko abenduaren 17a - 2023ko abenduaren 30a) abokatu eta irakasle txiletarra izan zen. Zigor Zuzenbidean aditua, 1956tik Txileko Unibertsitateko irakaslea izan zen. Zigor Zuzenbideari buruzko hainbat liburu eta artikulu argitaratu zituen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txileko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, 1956ko martxoaren 21ean abokatu titulua lortuz. Ondoren, Columbia Unibertsitatean (AEB) Zuzenbide Konparatuko Masterra egin zuen. Gainera, 2008an Honoris Causa doktoretza jaso zuen Talcako Unibertsitatean.
Txileko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea izan zen eta Nazioarteko Zigor Zuzenbideari buruzko ikastaroa eman zuen. Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifikaleko eta Diego Portales Unibertsitateko irakasle ere izan zen.
Txileko Abokatuen Elkargoan aholkulari izan zen 1965 eta 1972 artean eta 1989 eta 1992 artean. 1989an Elkargoko Presidentea izan zen 1991ra arte. Ondoren, Elkargoko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen.
Andeetako Juristen Batzordeko ohorezko kidea izan zen; Nazioarteko Juristen Batzordeko kidea; AIDPko Zuzendaritza Kontseiluko kidea; Andrés Bello Argitaletxe Juridikoko zuzendaritzako kidea.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Concurso Aparente de Leyes Penales
- American-Chilean Private International Law
- Derecho Penal en la Jurisprudencia (4 liburukitan)
- Derecho Penal (4 liburukitan)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Curriculuma www.derecho.uchile.cl webgunean
- Espedientea Abokatuen Elkargoan
- Etcheberry / Rodriguez. Abokatuak