Abenduaren 17
Abenduaren 17a, gregoriotar egutegian, urteko hirurehun eta berrogeita hamaikagarren eguna da, 352.a bisurteetan. 14 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1974 - ETAk bi goardia zibil hil zituen Arrasaten.
- 1978 - ETAk Diego Fernandez Montes armadako koronel ohia hil zuen Donostian.
- 2009 - Espainiako Kongresuak Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunaren alde bozkatu zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1577 - Francis Drake nabegatzailea Plymouth, Ingalaterratik irten zen Elisabet I.arentzako misio sekretu batean.
- 1819 - Simón Bolívarek Kolonbia Handiaren independentzia deklaratu zuen Angosturan (egungo Bolivar Hiria, Venezuela).
- 1973 - Berunezko urteak Italian: Erromako Fiumicinoko aireportuan lehergailu batek 32 lagun hil zituen.
- 1999 - Nazio Batuen Erakundeko Biltzarrak azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izendatu zuen.
- 2006 - Hamasek eta Al Fatak su-etena sinatu zuten asteetako istiluei amaiera emateko.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1911 - Alfonso Maria Zabalaren Periyaren Zalapartak antzerki-lana antzeztu zen lehenbizikoz.
- 1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Jon Lopategik irabazi zuen.
- 1995eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Aitor Mendiluzek bere lehen txapela jantzi zuen.
- 2006 - Xabier Paiak Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
- 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Etxahun Lekuek jantzi zuen txapela.
- 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia: Maialen Lujanbio izan zen irabazle. Bere bigarren txapela jantzi zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1770 - Ludwig van Beethoven musikagilearen bataioa.
- 1867 - Leon Tolstoiren Gerra eta Bakea eleberria argitaratu zen.
- 1964 - Zorba the Greek ("Zorba Greziarra") filma estreinatu zen, Michael Cacoyannisek zuzendu eta Anthony Quinnek antzeztua.
- 1966 - El Dorado filma estreinatu zen, Howard Hawksek zuzendu eta John Wayne, Robert Mitchum, James Caan, Ed Asner, Charlene Holt eta Paul Fix aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1970 - Rio Lobo filma estreinatu zen, Howard Hawksek zuzendu eta John Wayne, Jorge Rivero, Jennifer O'Neill, Jack Elam eta Christopher Mitchum aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1974 - The Front Page ("Azal Nagusia") filma estreinatu zen, Billy Wilder ek zuzendu eta Jack Lemmon, Walter Matthau, Charles Durning, David Wayne, Susan Sarandon eta Carol Burnett aktoreek antzeztu zuten.
- 1976 - King Kong filma estreinatu zen, John Guillerminek zuzendu eta Jeff Bridges, Charles Grodin eta Jessica Lange aktoreek antzeztu zuten.
- 1979 - Kramer vs. Kramer ("Kramer Krameren aurka") filma estreinatu zen, Robert Bentonek zuzendu eta Dustin Hoffman, Meryl Streep, Justin Henry eta Jane Alexander aktoreek antzeztu zuten.
- 1982 - Tootsie filma estreinatu zen, Sydney Pollackek zuzendu eta Dustin Hoffman, Jessica Lange, Teri Garr, Charles Durning eta Bill Murray aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1982 - The Year of Living Dangerously ("Arriskuz Bizi Izan Ginen Urtea") filma estreinatu zen, Peter Weirek zuzendu eta Mel Gibson, Sigourney Weaver eta Linda Hunt aktoreek antzeztu zuten.
- 1993 - What's Eating Gilbert Grape ("Nor Maite Du Gilbert Grapek?") filma estreinatu zen, Lasse Hallströmek zuzendu eta Johnny Depp, Juliette Lewis eta Leonardo DiCaprio aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2006 - Esku huskako pilota: Juan Martinez de Irujo, lau eta erdiko txapelketa nagusiaren irabazlea, finalean Abel Barriola 22-21 garaituta.
- 2006 - Aizkolaritza desafioa Tolosan: 18.000 euro jokoan Jose Mari Olasagastiren eta Mikel Mindegiaren artean. Mikel Mindegia irabazle.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1918 - Rosario Zubizarreta, Ermua I, bizkatar erraketista (h. 2002).
- 1920 - Mercedes Zubikaray, gipuzkoar erraketista (h. 1983).
- 1930 - Patxi Aldabaldetrecu, gipuzkoar enpresari eta historialaria, Kantabrian (h. 2002).
- 1934 - Xipri Arbelbide, baxenafar idazle, kazetari eta apaiza.
- 1946 - Antton Larretxau, Uliako parkeko zaindari eta Donostiako ur zerbitzuko langile ohia.
- 1958 -
- Hilario Extremiana, arabar musikagilea, Miranda Ebron.
- Izaskun Moyua, Emakundeko zuzendari ohia eta Arabako Batzar Nagusietako bozeramailea.
- 1961 - Arantza Manterola Odriozola, ikastola mugimenduko gipuzkoar ekintzailea.
- 1962 - Christophe Hondelatte, baionar irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- 1963 - Gerardo Markuleta, Jon Iriberri, gipuzkoar idazlea eta itzultzailea.
- 1964
- Iñaki Badiola, gipuzkoar enpresaburua eta Real Sociedadeko presidente ohia.
- Iñigo Muguruza, gipuzkoar musikaria (h. 2019).
- 1967 - Joxan Goikoetxea, gipuzkoar musikaria.
- 1968 - Nerea Irakulis, bizkaitar unibertsitateko-irakaslea.
- 1969 -
- Luis Altadill, Altadill I.a, nafar pilotari ohia.
- Maria Quintanal, euskal tiratzailea.
- 1972 -
- Jon Cuyami, euskal herritar futbolari ohia, nazioartean Ekuatore Ginea ordezkatu zuena.
- Aitor Merino, euskal aktorea.
- Ibon Zugasti, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1992 - Bárbara Rivas, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
- 1997 - Gaizka Larrazabal, bizkaitar futbolaria.
- 2001 - Iñigo Ariztimuño, gipuzkoar futbolaria.
- 2002 - Malen Osa, gipuzkoar mendi lasterketaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1239 - Kujō Yoritsugu, Japoniako Kamakura shogunerriko bosgarren shoguna (h. 1256).
- 1706 - Émilie du Châtelet, frantziar matematikari, fisikari eta idazlea (h. 1749).
- 1734 - Maria I.a Portugalgoa, elizkoia, Portugalgo erregina (h. 1816).
- 1749 - Domenico Cimarosa, italiar musikagilea (h. 1801).
- 1775 - François Marius Granet, Frantziako margolaria (h. 1849).
- 1778 - Humphry Davy, ingeles kimikari eta fisikaria (h. 1829).
- 1802 - Frantzisko Karlos Austriakoa, austriar artxidukea (h. 1878).
- 1824 - John Kerr, eskoziar fisikaria (h. 1907).
- 1842 -
- Ernest Lavisse, frantziar historialaria eta historia positibistaren fundatzailea (h. 1922).
- Sophus Lie, norvegiar matematikaria, simetria jarraituaren teoria sortu zuena (h. 1899).
- 1847 - Émile Faguet, frantziar idazlea, saiakeragilea eta literatura kritikaria (h. 1916).
- 1853 - Emile Roux, frantziar zientzialaria (h. 1933).
- 1855 - Suze Robertson, herbehereetar margolaria (h. 1922).
- 1859 - Paul César Helleu, frantziar margolaria (h. 1927).
- 1868 - Josep Comas i Solà, astronomoa.
- 1873 - Ford Madox Ford, ingeles nobelagile eta editorea (h. 1939).
- 1874 - William Lyon Mackenzie King, Kanadako lehen ministroa (h. 1950).
- 1891 - Paul Sears, estatubatuar ekologista (h. 1990).
- 1893 - Erwin Piscator, alemaniar antzerki-zuzendaria (h. 1966).
- 1894 - Willem Schermerhorn, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1977).
- 1900 -
- Mary Cartwright, britainiar matematikaria (h. 1998).
- Katina Paxinou, greziar aktore tragikoa (h. 1973).
- 1903 - Erskine Caldwell, estatubatuar eleberrigilea (h. 1987).
- 1905 -
- Simo Häyhä, Herio Zuria, finlandiar gudari eta frankotiratzailea, historiako frankotiratzaile onena gisa joa (h. 2002).
- Erico Verissimo, basildar eleberrigilea eta literatura-historialari eta kritikaria (h. 1975).
- 1908 -
- Sylvia Ashton-Warner, zeelandaberritar idazle, poeta eta hezitzailea (h. 1984).
- Willard Libby, estatubatuar kimikaria, 1960ko Kimikako Nobel Saria (h. 1980).
- 1910 - Joaquín Pérez Villanueva, espainiar historialaria (h. 1994).
- 1913 - Mary Kenneth Keller, estatubatuar hezitzaile katolikoa eta informatikan aitzindaria (h. 1985).
- 1916 - Penelope Fitzgerald, ingeles eleberrigile, olerkari, saiakeragile eta biografoa (h. 2000).
- 1918 - Juana Doña, espainiar buruzagi komunista, feminista, sindikalista eta idazlea (h. 2003).
- 1919 - Es'kia Mphahlele, hegoafrikar idazlea (h. 2008).
- 1920 - Kenneth E. Iverson, kanadar ordenagailu programatzailea (h. 2004).
- 1922 - Claude Ollier, frantziar eleberrigilea, Nouveau roman eskolako idazle nagusietako bat (h. 2014).
- 1925 - Alphonse Boudard, frantziar eleberrigilea (h. 2000).
- 1927 - Antonio Fernández Alba, espainiar arkitektoa.
- 1930 - Armin Mueller-Stahl, alemaniar aktore, margolari, musikari eta idazlea.
- 1934 - Ray Wilson, ingeles futbolaria (h. 2018).
- 1936 -
- Frantzisko, Aita santua.
- Klaus Kinkel, alemaniar legelari eta politikaria (h. 2019).
- Tommy Steele, ingeles egile abeslari eta aktorea.
- 1937 - John Kennedy Toole, estatubatuar idazlea (h. 1969).
- 1938 - Peter Snell, zeelandaberritar atleta, historiako ibilbide ertaineko lasterkari handienetakotzat hartua (h. 2019).
- 1942 -
- Muhammadu Buhari, Nigeriako presidentea.
- Juan de Dios Román, espainiar eskubaloi entrenatzailea, Espainiako Eskubaloi Errege Federazioaren lehendakaria (h. 2020).
- 1945 - Joan Castejón, espainiar marrazkilari, margolari, eskultore eta grabatzailea.
- 1947 - Wes Studi, txeroki-estatubatuar aktorea.
- 1951 - Tatiana Kazankina, sobietar atleta ohia, iraupen ertaineko lasterketetan aditua.
- 1953 - Bill Pullman, estatubatuar aktorea.
- 1955 - Gunilla Andersson, suediar igerilaria.
- 1956 -
- Rosa Cobo Bedía, espainiar teoriko feminista eta idazlea.
- Peter Farrelly, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoigilea eta idazlea.
- 1960 - Moreno Argentin, italiar txirrindulari ohia.
- 1961 -
- Sara Dallin, ingeles pop abeslari eta musikagilea.
- Inés Fernández-Ordoñez, espainiar filologoa eta Espainiako Errege Akademiako akademikoa.
- 1966 - Lynette Nusbacher, estatubatuar historiagile militarra.
- 1970 - Gustavo Huete, argentinar palari ohia.
- 1971 - Claire Forlani, ingeles aktorea.
- 1972 - Iván Pedroso, kubatar atleta, luzera jauzian espezializatua.
- 1973 -
- Santos González, espainiar txirrindularia.
- Paula Radcliffe, distantzia luzeko britainiar atleta ohia.
- 1975 - Milla Jovovich, ukrainar aktore, modelo, moda-diseinatzaile eta musikaria.
- 1977 - Katheryn Winnick, kanadar aktorea eta zinema zuzendaria.
- 1978 - Manny Pacquiao, filipinar boxeolari, saskibaloilari, aktore, abeslari eta politikaria, XXI. mende hasierako boxeolari onenetakoa.
- 1982 - Dynamo, britainiar mago eta ilusionista.
- 1983 - Sébastien Ogier, frantziar rally pilotua, bost aldiz Munduko Rally Txapelketa irabazle.
- 1987 -
- Chelsea Manning, estatubatuar soldadu ohia, Wikileaks atariari dokumentu konfidentzialak filtratzeagatik espetxean izandakoa.
- Ophélie Meunier, frantziar modelo eta telebista aurkezlea.
- 1988 -
- Kana Kitahara, japoniar futbolaria.
- David Rudisha, kenyar atleta, 800 metroko lasterketan espezializatua.
- 1989 - Kawa Leauma, zeelandaberritar errugbi jokalaria, Ordizian jokatu zuena (h. 2021).
- 1992 - Andrew Nabbout, australiar futbolaria.
- 1993 - Álex Reyes, espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1998 - Martin Ödegaard, norvegiar futbolaria.
- 2000 - Wesley Fofana, frantziar futbolaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1644 - Juan Lizarazu, nafar epaile eta funtzionarioa, Ekuadorren (j. 1594).
- 1887 - Pedro Gorriz, gaztelaniazko nafar idazlea, antzerkigilea, poeta eta kazetaria, Madrilen (j. 1846).
- 1918 - Fermin Lasala Collado, gipuzkoar politikaria eta historialaria, Madrilen (j. 1832).
- 1930 - Tomás Balbás, meategietako ingeniaria, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren sortzailetakoa eta gizarte erreformista nabarmena gipuzkoan, Madrilen (j. 1846).
- 1944 - Viktor Bernedo Zubiaurre, gipuzkoar enpresari eta politikari sozialista (j. 1876).
- 1959 - Esteban Lasa, gipuzkoar apaiza (j. 1874).
- 1968 - Gabriel Saint Laurent, baionar arraunlaria (j. 1888).
- 1972 - Patrizio Etxeberria, gipuzkoar enpresaburua eta politikaria (j. 1882).
- 1978 - Gregorio Barrios, bizkaitar-argentinar bolero-abeslaria eta aktorea, São Paulon (j. 1911).
- 1992 - Milagros Uranga, Milagros I, gipuzkoar erraketista (j. 1918).
- 2009 - Miren Eraso Iturrioz, gipuzkoar artearen-historialari eta sustatzailea, editorea eta dokumentu-kudeaketan aditua (j. 1960).
- 2010 - Emeterio Sorazu, gipuzkoar apaiza, irakaslea eta ikertzailea (j. 1937).
- 2014 - Fritz Rudolf Fries, Bilbon jaiotako alemaniar eleberrigile eta itzultzailea, Berlinen (j. 1935).
- 2021 Antonio Troitiño, ETAkidea (j. 1956).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 693 - Begga, Austrasiako Jauregiko Nagusia (j. 615).
- 1187 - Gregorio VIII.a, Aita santua.
- 1273 - Rumi, persiar olerkigile, alfaki, islamiar jakitun, teologo eta Sufi mistikoa (j. 1207).
- 1663 - Nzinga Mbande, Ndongo eta Matamba erreinuetako erregina (j. c. 1583).
- 1830 - Simón Bolívar, Askatzailea, Amerikako hainbat herrialdetako askatzailea (j. 1783).
- 1833 - Kaspar Hauser, jatorri iluneko alemaniar pertsonaia (j. c. 1812).
- 1847 - Maria Luisa Habsburgo-Lorenakoa, Frantziako enperatriza (j. 1791).
- 1857 - Francis Beaufort, irlandar hidrografo eta almirantea, Beaufort eskalaren sortzailea (j. 1774).
- 1860 - Désirée Clary, Suediako eta Norvegiako erregina ezkontidea (j. 1777).
- 1870 - Saverio Mercadante, italiar musikagilea (j. 1795).
- 1881 - Lewis Henry Morgan, estatubatuar antropologoa (j. 1818).
- 1896 - Alexander Herrmann, frantziar magoa (j. 1844).
- 1898 - Hermógenes López, Venezuelako presidentea (j. 1830).
- 1907 - William Thomson, Lord Kelvin, britainiar fisikari eta matematikaria (j. 1824).
- 1909 - Leopoldo II.a Belgikakoa, Belgikako erregea eta Belgikar Inperio Kolonialaren sortzailea (j. 1835).
- 1910 - Rafael Barrett, espainiar idazlea eta pentsalaria (j. 1876).
- 1917 - Elizabeth Garrett Anderson, lehenengo emakumezko britainiar mediku lizentziaduna (j. 1836).
- 1929 - Manuel Gomes da Costa, Portugalgo presidentea (j. 1863).
- 1933 - Thubten Gyatso, hamairugarren Dalai Lama (j. 1876).
- 1935 - Juan Vicente Gómez, Venezuelako presidentea (j. 1857).
- 1940 - Alicia Boole Stott, anglo-irlandar matematikaria (j. 1860).
- 1942 - Edith Pretty, ingeles lurjabea, Sutton Hoo ontziaren ehorzketarekin lotua (j. 1883).
- 1943 - Eva Kotchever, poloniar feminista, emakumeen tabernak gobernatu zituena Chicagon, New Yorken eta Parisen (j. 1891).
- 1957 - Dorothy L. Sayers, britainiar emakume idazle eta itzultzailea (j. 1893).
- 1964 - Victor Franz Hess, austriar fisikaria, 1936ko Fisikako Nobel Saria (j. 1883).
- 1965 -
- Hastings Ismay, britainiar militar eta diplomazialaria, NATOko lehen idazkari nagusia (j. 1887).
- María Teresa Vera, kubatar kantari, konpositore eta gitarra-jotzailea (j. 1895).
- 1967an desagertua - Harold Holt, Australiako lehen ministroa (j. 1908).
- 1987 -
- Irving Allen, estatubatuar ekoizle eta zinemagilea (j. 1905).
- Marguerite Yourcenar, belgikar jatorriko frantziar eleberrigilea (j. 1903).
- 1991 - Armand Frappier, kanadar mikrobiologoa (j. 1904).
- 1992 - Dana Andrews, estatubatuar aktorea (j. 1909).
- 1997 - Ana Orantes, genero-indarkeriaren granadar biktima (j. 1937).
- 1998 - Joseph Esherick, estatubatuar arkitektoa (j. 1914).
- 2004 - Tom Wesselmann, estatubatuar pop art margolari eta eskultorea (j. 1931).
- 2005 - Jacques Fouroux, frantziar errugbi jokalaria (j. 1947).
- 2009 -
- Jennifer Jones, estatubatuar aktorea (j. 1919).
- Albert Ràfols-Casamada, kataluniar pintorea eta poeta (j. 1923).
- 2010 - María Jesús San Segundo, espainiar politikari eta ekonomialaria (j. 1958).
- 2011 -
- Cesária Évora, caboverdetar abeslaria (j. 1941).
- Kim Jong-il, Ipar Koreako diktadorea (j. 1941).
- 2013 -
- Ricardo María Carles Gordó, espainiar kardinala eta Bartzelonako artzapezpiku emeritua (j. 1926).
- Nieves Torres, PCEko militante nabarmena (j. 1918).
- 2014 - Maurice Duverger, frantziar legelari eta politologoa (j. 1917).
- 2018 -
- Zura Karuhimbi, erruandar emakumea, hutu miliziek 1994ko Ruandako genozidioan erailak izatetik 100 pertsona baino gehiago salbatu zituena. (j. c. 1925)
- Galt MacDermot, kanadar konpositorea (j. 1928).
- Penny Marshall, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktorea (j. 1943).
- 2019 - Karin Balzer, alemaniar atleta (j. 1938).
- 2020 -
- Jeremy Bulloch, ingeles aktorea (j. 1945)
- Pierre Buyoya, Burundiko presidentea (j. 1949).
- Celina Pereira, caboverdetar abeslaria, idazlea, istorioen kontalaria eta hezitzailea (j. 1940).
- 2021 - José Fernández Arteaga, elizgizon mexikarra, Chihuahuako artzapezpikua (j. 1933).
- 2022 - Nélida Piñon, brasildar idazle eta kazetaria (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Itxaro, Itxaropen, Itxaropena, Itxarone eta Ituren.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |