Edukira joan

Koreako martiriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oraina (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:24, 16 otsaila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Koreako martiriak[1] XIX. mendeko Koreako katolikoen aurkako jazarpen erlijiosoaren biktimak izan ziren.

Ikuspegi orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII.mendearen amaieran, Joseon leinuak gobernatu zuen Korean. Konfuzianismoan eta klase harremanetan oinarritutako gizartea zen[2]. Kristautasuna Korean sartu zenean, jende arrunta erlijio berrira hurbildu zen. Fededun berriek Chonju Kyo Udul deitzen zioten beren buruari, literalki «Zeruko Jainkoaren irakaskuntzaren lagunak»[3].

XIX. mendeko Korean kristauen aurkako 4 jazarpen multzo nagusi egon ziren:

  • Shinyu jazarpena (1791-1801)
  • Ki-hae jazarpena (1839)
  • Pyong-o jazarpena (1846)
  • Pyong-en jazarpena (1866)

Azkena 1866an izan zen, garai hartan 20.000 katoliko baino ez zeuden Korean (beste konfesio kristauak ez ziren Korean sartu geroago arte)[3]. Martirien gehiengoa laikoak ziren.

Garai horretan 8.000-10.000 kristau korear hil zituzten. 1925ean, Pio XI.a aita santuak hirurogeita hemeretzi martiri dohatsu bilakatu zituzten. Beste hogeita lau Paulo VI.a aita santuak dohatsu bilakatu zituzten 1968ko urriaren 6an[4].

1984ko maiatzaren 6an, Joan Paulo II.a aita santuak 103 katoliko kanonizatu zituen, 1846an ezpataz exekutatu zuten Andres Kim Taegon lehen apaiz katoliko korearra barne[5]. Tradizioa hautsiz, kanonizazioa ez zen Erroman egin, Seulen baizik[6]. Jaieguna irailaren 20an ospatzen da[1].

Martirien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun hartan kanonizatu ziren martiriak honako hauek izan ziren:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Amundarain, Dionisio. (2022). Egunean Eguneko Ebanjelioa. 2023 Urtea. Bilbo: Mezulari, 472 or. ISBN 978-84-271-4643-3..
  2. (Ingelesez) «St. Simon Berneux» Catholic.net.
  3. a b (Ingelesez) «Columban Homily on Feast of Korean Martyrs» Independent Catholic News 2012/09/24.
  4. (Italieraz) «Solenne beatificazione dei martiri della Corea» Vatican 1968/10/06.
  5. (Ingelesez) Sanders, Cheridan. (2013). «Getting to know: St. Andrew Kim and his companions» SL Media.
  6. (Ingelesez) Kamm, Henry. «Pope Canonizes 103 Martyrs in Seoul» The New York Times 1984/05/07.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]