NanoGUNE
nanoGUNE | |
---|---|
CIC nanoGUNEren eraikina | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′17″N 2°00′26″W / 43.304772°N 2.007267°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2006 |
Zuzendaria | Jose Maria Pitarke |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
CIC nanoGUNE irabazi-asmorik gabeko ikerketa-zentro bat da, Donostiako (Gipuzkoa) Tolosa hiribidean kokatua, nanozientziaren eta nanoteknologiaren ezagutzaren mugan jarduten duena. 2009an sortu zen, ikerketa-zentro kooperatibo gisa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta zentro kontsolidatu izendatu zuen Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 2010ean.
"Txikitasunaren erronka handia" esaldiarekin laburbiltzen du Jose Maria Pitarke ikerketa-zentroko zuzendariak nanoGUNEren filosofia. Ikerketa-zentroaren helburua da nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorreko ikerketa sustatzea eta koordinatzea, nanoteknologian oinarritutako industria garatzeko eta teknologia-transferentzia sustatzeko.
Hainbat arlotako ikerketa-taldeak ditu: nanomagnetismoa, nanooptika, automihiztadura, nanobiomekanika, nanogailuak, mikroskopia elektronikoa, nanomaterialak, teoria eta nanoirudia.
Punta-puntako azpiegiturak ditu 6.200 m2-ko eraikinean. Besteak beste, 300 m2-ko areto zuria du, eta 15 laborategi ultrasentikor.
Hauek dira CIC nanoGUNEren gaur egungo bazkideak: DIPC, UPV/EHU, Tecnalia, IK4, Gipuzkoako Foru Aldundia, CAF, Petronor eta IKOR.[1]
2014ko abenduaren 13an jakin zenez, CTECHnano enpresa sortu zuen CIC nanoGUNEk.[2]
Erreferentziak
- «CAF, Petronor eta IKOR, CIC nanoGUNEko bazkide gaurdanik», Euskadi+innova, 2015-16-18
- «CTECHnano enpresa sortu du CIC Nanogunek», Berria, 2014-12-13
- ↑ «CAF, Petronor eta IKOR, CIC nanoGUNEko bazkide gaurdanik», Euskadi+innova, 2015-16-18
- ↑ «CTECHnano enpresa sortu du CIC Nanogunek», Berria, 2014-12-13
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- nanoGUNEren webgunea
- nanoGUNE ezagutu. Teknopolis. EITB.com
- ETPN (Nanomedicine European Technology Platform) (Ingelesez)
- Nanozientzia-masterra (Ingelesez)
- nfo12 nazioarteko konferentzia (Ingelesez)
- imagineNano 2015 nazioarteko konferentzia (Ingelesez)
- CIC Network
- Innobasque