Jose Maria Pitarke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Maria Pitarke
Jose Maria Pitarke.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1960ko otsailaren 14a (59 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendaria Pedro Miguel Etxenike
Doktorego ikaslea(k) Maia García
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak fisikaria eta katedraduna
Lantokia(k) Donostia eta Leioa
Enplegatzailea(k) NanoGUNE
Euskal Herriko Unibertsitatea

Jose Maria Pitarke de la Torre (Bilbo, Bizkaia, 1960ko otsailaren 14an) euskal fisikaria da.[1]. EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko katedraduna eta nanoGUNEko zuzendari nagusia da.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia Fisikoetan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik, 1990. urteaz geroztik, Zientzia eta Teknologia Fakultatean ikasi zuen. Ikerkuntza alorrari dagokion Azkue Saria lortu zuen bere doktorego-tesiagatik, Tunel espektroskopiaz eta solidoetako elektroi- eta fotoi-emisioaz izenburukoa eta 1990an Pedro Miguel Etxenikeren zuzendaritzapean egin zuena.[2][3]

1986an Prekozenoen sintesi-bidean: anetol eta deribatuen eraztun aromatikoaren hidroxilazio eta nitrazioa izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Alberto Gonzalez Guerrero-ren zuzendaritzapean.[4]

Doktore ondoko egonaldia egin zuen Oak Ridgeko Laborategi Nazionalean, Ameriketako Estatu Batuetan. 1993an EHUko irakasle titularra bilakatu zen eta AEBetako zenbait unibertsitatetan zein Londresko Imperial College Londonen egonaldiak egin izan ditu.[5]

2000. urteaz geroztik EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako Saileko katedraduna da. 2005etik Cambridgeko Unibertsitateko Churchill Collegeko "By-Fellow" kidea da. 2006tik nanoGUNEko zuzendari nagusia da.

Fisika orokorraz euskaraz idatzi diren liburuen idazketan parte hartu zuen 1986tik, azkena 2003an "Fisika orokorra (2. argitalpena, zuzendua eta berregokitua)".[6] Elhuyar aldizkariko kolaboratzailea izan da[7] eta 2013tik Elhuyar Fundazioko lehendakaria.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz) Colina, Sustrai (2015) «Zientziaren garapena geldiezina da» Argia astekaria (2467. alea) . Noiz kontsultatua: 2015-06-30ean.
  2. (Euskaraz) Pitarke de la Torre, Jose Mari, «Tunel espektroskopiaz eta solidoetako elektroi- eta fotoi-emisioaz» (PDF), Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak, . Noiz kontsultatua: 2019-12-20.
  3. (Euskaraz) Etxebarria, Jose Ramon (1991) «Tunel espektroskopiaz berbetan. Txema Pitarke-rekin» Elhuyar Aldizkaria . Noiz kontsultatua: 2015-06-30ean.
  4. (Euskaraz) Irazabalbeitia Fernandez, Iñaki, «Prekozenoen sintesi-bidean: anetol eta deribatuen eraztun aromatikoaren hidroxilazio eta nitrazioa» (PDF), Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak, . Noiz kontsultatua: 2019-12-12.
  5. (Euskaraz) nanoGUNEko organigrama
  6. (Euskaraz) Jose Mari Pitarke de la Torre :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea . Noiz kontsultatua: 2017-03-17.
  7. Pitarke, Jose M. - Elhuyar Aldizkaria . Noiz kontsultatua: 2017-03-17.
  8. (Euskaraz) «Elhuyar, aro berri baten hasiera» Sustatu . Noiz kontsultatua: 2017-03-17.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]