AW algoritmo

Wikipedia, Entziklopedia askea

AW (Adjusted Winner) algoritmoa bi pertsona edo alderen arteko banaketarako jardunbidea da, ondasun zatigarriei buruz. Bere helburua banaketa ahalik eta modu bidezkoenean egitea da, berdintasunez eta bekaizkeria baztertuz, eta efizientzia maximotuz. Bikote banaketen ondoren sortzen diren gatazka ekonomikoetan erabili izan da. Steven Brams and Alan Taylor ekonomilariek garatu zuten 1996. urtean, Fair Division: From Cake-Cutting to Dispute Resolution liburuan.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi pertsonek, A eta B, ondoko taulan azaltzen diren ondasunak banatu behar dituzte. AW algoritmoa hasteko, puntu kopuru bat, 100 kasu honetan, ondasun ezberdinen artean esleitzeko esaten zaie, beren balorazio subjektibo eta pertsonalen arabera:

1. ondasuna 2. ondasuna 3. ondasuna 4. ondasuna 5. ondasuna Guztira
A 45 20 15 10 10 100
B 35 30 10 10 15 100

Ondasun bakoitza puntu gehien eman dizkion pertsonari esleitzen zaio. Honela, A pertsonak 1. eta 3. ondasunak eta B pertsonak 2. eta 5. ondasunak jasoko ditu hurrenez hurren. Horrela A eta B pertsonek 60 eta 45 puntuko balioa duten ondasunak jasoko dituzte hurrenez hurren.

15 puntuko aldea bien artean eta horregatik 4. ondasuna b pertsonari esleitzen zaio. Hala ere, 5 puntuko aldea dago oraindik bien artean. Ezberdintasuna ezabatzeko, erlatiboki balorazio gertuenak dituen ondasuna aukeratzen da:

  • 1. ondasuna: 45/35=1.29
  • 2. ondasuna: 15/10=1.5

1. ondasuna da balorazio anztekoenak dituena, beraz bera aukeratzen da berdintasuna lortzeko. Zatiketa ezinbestekoa denez, berdintasunerako ekuazio hau planteatzen da:

55 + 35*p = 15 + 45*(1-p) => p = 1/16

Eta horrela A pertsonari 1. onadasunaren bat hamaseiren emango zaio, Bri gainerakoa emango zaiolarik. Horrela pertsona bakoitzak 57 3/16 puntu jasoko ditu (harrigarria bada ere, intuizioz 50 puntu jasota ados egon beharko liratekeelako bi pertsonak).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]