A Lineala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taulatxo bat

A lineala Kretako zibilizazio minoikoan erabiltzen zen idazkera mota bat da. K.a. XIX. mendetik k.a. XV. mendera arte erabiltzen zen, haien hizkuntzan idazteko. Hala ere, idazkera hau oso toki gutxitan argitu ahal izan dute.[1]

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A linealaren inskripziorik zaharrena periodo minostarraren AI erdialdekoa, eta Knossosko jauregian aurkitu zen. Hala ere, beste inskripzio batzuk ere topatu ziren minostarraren AII erdialdekoak ; hauek, Festoko jauregian izan ziren aurkituak. Periodo hauetan, beste idazkera mota bat ere erabiltzen zen: hieroglifiko kretarra. Minostarraren III. erdialdean izandako aldaketa politikoen ondorioz, hieroglifiko kretarraren erabilera galdu egin zen, A lineala idazkera mota bakarra izatera igaroz. Ondoren, minostar berantiar IB-an, mizenikoen etorrerarekin B lineala erabiltzen hasi ziren.

Kokapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A lineala Kreta hegoaldean erabiltzen zen batez ere eta hieroglifiko kretarra, berriz, Kreta erdialdeko iparraldean. Honen ondorioz, nabarmen geratu zen uharteko garaiko zatiketa politikoa, izan ere, idazkeran ere banaketa gertatu zen aurrez erabiltzen zuten idazkera komunarekiko. Hala ere, badira hainbat eremu bi idazkerak erabiltzen direnak periodo berdinean.

Beranduago, minostar berantiar IB-an, A lineala Kretako uharte osoan zehar azaltzeaz gain, uhartetik kanpoko eremu batzuetara ere zabaldu zen, hala nola, Samotrazia, Tera, Zeos, Milos ala Mileto. A linealaren dokumentu gehien topatu diren lekua Hagia Tiada da.

Zeinu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi gorabehera 90 silabograma ezagutzen dira eta horietatik %70ek B linealarekin antzekotasunak dituzte. Horrez gain, zeinu eta zifra desberdinak topa daitezke A linealean eta hauek, B linealean erabiltzen direnen berberak dira. Logogramak ere erabiltzen dira eta produktuak irudikatzeko, silaba taldeei lotutako irudikapenak egiten dira sarritan. Hala ere, batzuetan monogramen erabilera ohikoa izaten da (silabogramaz osatutako bi edo hiru zeinuz osatuta), produktu desberdinak irudikatzeko.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A linealean idatzitako hainbat dokumentuk funtzio administratiboa dute. Hauek, jauregietan eta kontrol ekonomikoan eta sozialean jarduten zuten esparruetan topatu dira gehienbat. Bi motatakoak izan daitezke: buztinezko taulak eta noduluak. Noduluak formatu desberdinetan topa daitezke eta zeinu bakarraz edo zigilu inprimituan azaldu daitezke. Batzuk, zulo bat izaten zuten, zintzilikatu ahal izateko eta zulo bakarrekoak, bikoak, oinarri planokoak, noduli izeneko disko zirkularrak eta objektuen gainean egindako zigiluak bereizten dira.

Lokatzezko tauletan egindako idazkiak ez dira praktikoak, izan ere, ez da egokia A linealean erabiltzen diren marrak grabatzeko . Horrenbestez, jada desagertuta dauden materialak erabiltzen zirela batez ere uste da, adibidez, papiroa edota pergaminoa. Lokatzezko taulak ez ziren pertsonen eta ondasunen zerrendak egiteko besterik erabiltzen eta urtebetez bakarrik gordetzen ziren. Eraikinen suteen ondorioz, artxiboek gehiago iraun dute, lokatza egostean materiala mantendu egin baita eta testuak ikusgai geratu dira.

Bestalde, A linealean idatzitako hainbat testu erlijioarekin erlazionatuak daude. Hauek, santuarioetan, kobazuloetan eta hilobietan topatu dira, taula gisa erabilitako harrietan. Bertan, kopak, aizkorak, digurak eta beste hainbat objektu irudikatzen zituzten. Ohikoenak harrizko tauletan irudikatutakoak dira eta horregatik, nahiko hondatuta azaltzen dira; erlijio-erritoekin lortzen da askotan hondamen hau.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]