Hieroglifo
Hieroglifoak logogramak, ideogramak eta elementu alfabetikoez baliatzen diren ikurrak erabiltzen dituen idazkera sistema idazkera hieroglifikoak dira. Batez ere idazketa-sistema piktorikoa da: bertan, hitzak ez dira zeinu alfabetiko edo fonetikoen bidez adierazten, sinbolo eta irudiekin marrazten baizik. Beste alde batetik, hieroglifoa igarkizun grafiko mota bat da.
Antzinako Egiptoan sortu zirenː irudi eta sinbolo bakoitzari esanahi bat eman zioten komunikatzeko. Antzinako beste hainbat zibilizaziok ere idazkera-sistema hori erabili zutenː esaterako, maiek eta hititek.[1]
Hieroglifikoak aintzinako zibilizazioetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiako hainbat zibilizaziok erabili dituzte, hala nola:
- Egiptoar idazkera hieroglifikoa
- Maien hieroglifoak
- Mikmaken hieroglifoak
- Hieroglifo anatoliarrak
- Kretar hieroglifoak
- Hititen hieroglifoak.
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hieroglifoaren erabilera garatzen joan da historian zehar. Egun, badaude idazkera-sistema hori oinarri duten hizkuntzak; adibidez, txinera, japoniera eta koreera. Oinarria logogrametan daukete, hieroglifoetan bezala.
Gainera, hieroglifoak denbora-pasa jolas modura erabiltzen dira gaur egun. Hieroglifiko deituriko denbora-pasa hori irudi, sinbolo, zenbaki eta letren bidez mezua irakurtzean datza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hieróglifos Egípcios ~~ Uma escrita do antigo Egipto» web.archive.org 2016-05-08 (kontsulta data: 2021-05-31).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |