A Rianxeira
A Rianxeira | |
---|---|
María Ostizen musika-lana | |
Egilea(k) | María Ostiz |
Argitaratze-data | 1947 |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
A Rianxeira (euskaraz Rianxeiratarra) Espainiako Galizia erkidego autonomoko abesti herrikoi bat da, gaur egun galiziar kultur ikurretako bat bilakatu da, bereziki galiziar diasporan. Galizieraz abestu ohi da.
Testuak jatorria XIX. mendetik aurrera Rianxo udalerrian burutu ohi diren Guuadalupeko Ama Birjinaren gurtze elizbira edo prozesioetan du, izenburuak aldiz, udalerri honetako emakumezkoen deiturari lotua dago. Halere, hasiera batean abestiaren izenburua Ondiñas da nosa ría zen.
Halere, azkenean Rianxoko musikariek nahiz Argentina eta Kubako galiziar etorkinek XX. mendearen erdialdera moldatutako bertsioetako bat izango zen ospetsu bilakatu zena, aldiz, 1950ko hamarkadan orkestratua izan zen eta irratiari esker entzulegoaren artean hedapen handia izan zuen.
Bere jatorria ez bezala, testuak ez du erlijio izaerarik, halere Ama Birjina itsasoko galiziar emakumearen parekide egiteko erabilia da.
A rianxeira abestia izaera pribatuko ospakizun eta jaietan abestu ohi da, ohitura hau 1990ko hamarkadan galiziar futbol taldeen jendaurreko kirol ospakizunetan ere hedatu izan da (nagusiki Real Club Celta de Vigo taldearen ospakizunetan).
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« |
(errepika):
|
» |
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A Rianxeira abestiaren historia (Gaztelaniaz)
- A Rianxeira abesti entzun. Youtube.com (Galizieraz)