Futbol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Futbol partida

Futbola taldekako kirol bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. Munduko kirolik hedatuena da;[1][2][3] eta diru gehien mugitzen duen kirola ere, saskibaloiarekin, 1 Formularekin eta golfarekin batera. Futboleko jokalariei futbolari deritze.

Munduan osoan, FIFA erakundeak kudeatzen du futbola, eta sei konfederaziotan banatuta dago: AFC, CAF, CONCACAF, CONMEBOL, OFC eta UEFA.

Historia

Futbola munduan

Futbola Euskal Herrian

Futbol zelaia

Futbol zelaia

Jokorako lekua 45 eta 90 metro bitarteko zabalera eta 90 eta 120 metro bitarteko luzera duen belarrezko zelaia izaten da. Area bakoitzean hiru zutoinek osatutako ate bat egoten da. Zelaia bi zatitan banatzen da eta ateen aurrean bina area egoten dira: area txikiak atezaina inork oztopatu ezin duen gunea da, eta area handia atezainak baloia eskuaz jokatu dezakeena eta defentsak ari den taldeak egiten duen falta penalti bezala adierazten dena.

Zelaiaren ezaugarriak

Ondorengo arau hauek kontuan izan behar dira ere:

  • Neurriak: 90-110m luze eta 45-90 zabaleko laukizuzena izan behar da.
  • Markatzeko modua: Zelaia <12cm-ko zabalera duen marra nabariarekin markatu behar da. Ertz bakoitzean poste bat kokatzen da, >1.5m neurtzen zuena eta banderatxo bat zuena gainean. Zelaia erditik banantzen da marra batez. Zelaiaren erdian puntu bat dago, eta puntua zentroa izanik, 9.15m-ko erradioa duen zirkunferentzia bat dago.
  • Ate marra: Bi marra ate marratik perpendikularki, ate zutoin bakoitzaren barrualdetik 5.5m urrunduta eta zelaiaren barrualderantz 5.5m sartuta. Bi marra horiek, ate marraren paraleloa den beste marra batekin elkartuko dira.
  • Area penala: Bi lerro perpendikular markatuko diote ate lerroari 16,5m-tara. Ate zutoin bakoitzaren barruko partearen, 16,5m sakondu. Eta lerro paralelo batekin elkartuko dute helburuaren lerroa zelaian. Penalaren area bakoitzean penal puntu bat marraztuko da zutoinen arteko erdi marraren 11m-ko distantzian. Area penal bakoitzaren kanpoaldetik erdi-zirkulu bat marraztuko da, penal puntua zentrua izanik 9.15m-ko erradioaren distantziara.
  • Izkinako area: Izkinaren bandera bakoitzetik 1m-ko erradioa duen zirkunferentzia zatia marrazten da zelaiko lau ertzetan.
  • Atezaindegiak: Ate marra bakoitzaren erdian atezaindegiak jarriko dituzte, 2 zutoin bertikalez egongo dira osatuta, izkinaren banderen distantzia 7.32m izanik eta langaluze horizontal batez elkartuta, langaluzearen eta lurraren arteko distantzia 2.44m izanik. Ateak lurrera finkatuta egon beharko dira, arriskurik ez egoteko. Atezaindegiak zuriak izaten dira normalean.

Jokoaren arauak

Sakontzeko, irakurri: Futbol arauak

Futbol partida baten 10 jokalari eta atezain batek osatutako bi taldek jokatzen dute. Talde batek gola lortu duela esaten da baloia arerioaren atean sartzea lortzen duenean. Jokoaren helburua arerioak baino gol gehiago lortzea da.

Baloia eskuekin hartu dezakeen bakarra atezaina da, beti ere area handiaren barruan. Talde bereko jokalari batek atezainari baloia eman eta gero eskuarekin hartzen badu, falta da.

Jokalari batek baloia alboko marratik kanpora botatzen badu, alboko sakea egiten du aurkako taldeak, bere zelaiko hondoko marratik kanpora badoa kornerra eta beste taldearen zelaiko hondoko marratik kanpora ateko sakea.

Epaileak jokalariak ohartarazi egin ditzake arauz kontrako ekintzaren bat eginez gero. Futbolean ohartarazpenak txartel horia eta txartel gorria erakutsiz egiten dira, ekintzaren arabera. Bi txartel hori edo gorri bat ikusten dituen jokalariak zelaia utzi behar du, egotzita. Epaileak talde bereko 5 jokalari egozten baditu, partida amaitutzat ematen da, talde honek galtzen duelarik.

Partida batek 45 minutuko bi zati izaten ditu, 15 minutuko atsedenarekin tartean. Jokoan zehar izandako geldiuneak direla-eta, epaileak minutu batzuk luzatu dezake zati bakoitza. Denbora tarte honi deskontu-denbora deritzo.

Jokoaren 90 minutuaren igarotakoan, berdinketarekin amaituz gero, luzapena jokatu daiteke partidak derrigorrezko irabazle bat izan behar badu; adibidez, kanporaketetan. Luzapen hau 15 minutuko bi zatik osatzen dute. Hala eta guztiz ere berdinketak jarraitzen badu, penalti jaurtiketak egiten dira irabazlea erabaki arte. Penalti gehien sartzen dituenak irabazten du norgehiagoka.

Jokalarien funtzioak

Atezaina:Futbolean, atezaina aurrekariak golik ez sartzeko funtzioa duen jokalaria da, horretarako eskuez baliatu ahal delarik (beti bere area barruan aurkitzen bada). Oso posizio espezializatua da eta taldeetan arruntena atezain bakarra edukitzea izaten da. Bizkarrean izaten duen zenbaki ohikoena 1, 13 edo 25 izaten da.

Atzelaria: taldearen jokalari atzeratuenak dira, hauek, kontrako taldea gola ez sartzearen funtzioa dute. Atzelarien dortsal ohikoenak 2tik 6ra izaten dira. Normalean, jokalri indartsuenak eta handienak atzelariak izaten dira eta ia beti futbol partidu bateko talde batek lau atzelariekin jolasten du, bi zentral eta bi lateral osotuta.

Erdilaria: Erdilaria futbolean zelaiaren erdian jolasten duen pertsona da. Posiziorik ospetsuena da kirol honetan, hauek bai defentsa lanetan eta baita eraso lanetan murgiltzen direlako. Beste gauza batzuen artean, baloiak berreskuratzea, erasoetarako jokaldiak egitea edota baloiaren jabetza mantentzea da beraien lana.

Euskal Herrian badaude erdilari ospetsu asko, ospetsuenak Xabi Alonso, Mikel Arteta eta Raul Garcia dira.

Aurrekariak: Aurrelaria futbolean jokatzen duen jokalari bat da, eraso posizioetan ibiltzen delarik, hots, aurkariaren atetik hurbil, taldearen aldeko gol gehientsuenak eginez.

Posizio hain aurreratu honekin defentsa lan gutxiago egiten du baina taldeko gol zenbateko handienak dakar.

Bizkarreko zenbaki ohikoenak 7, 9 eta 11 izaten dira, eskuin hegalean, erdian edo ezker hegalean badabil.

Munduko aurrelari ospetsuenak, Cristiano Ronaldo, Messi, ribery etb... dira.

Futbolari ospetsuak

...

Talde garrantzitsuak

Mundukoak

Euskal Herrikoak

Ipar Euskal Herrian ez dago futbol talde garrantzitsurik, estatuko lehen edo bigarren mailan jokatu duenik. Izan ere, beste kirol batzuek indar handiagoa dute Ipar Euskal Herrian; errugbiak, bereziki.

Selekzio nazionalak

...

Euskal Herriak Euskal Herria ez du talde ofizialik, baina bada Euskal Herriko futbol selekzioa, lagunarteko partidak jokatzen dituena.

Futbol Txapelketa Nagusiak

Espainiakoak

Frantziakoak

Europakoak

Afrikakoak

Amerikakoak

Mundukoak

Mundiala (selekzioak)

Erreferentziak

  1. Guttman, Allen. «The Diffusion of Sports and the Problem of Cultural Imperialism». In Eric Dunning, Joseph A. Maguire, Robert E. Pearton. The Sports Process: A Comparative and Developmental Approach. Champaign: Human Kinetics. 129. orr. ISBN 0-88011-624-2. «the game is complex enough not to be invented independently by many preliterate cultures and yet simple enough to become the world's most popular team sport»
  2. Dunning, Eric. «The development of soccer as a world game». Sport Matters: Sociological Studies of Sport, Violence and Civilisation. London: Routledge. 103. orr. ISBN 0-415-06413-9. «During the twentieth century, soccer emerged as the world's most popular team sport»
  3. «Team Sports». Catastrophic Injuries in High School and College Sports. Champaign: Human Kinetics. 57. orr. ISBN 0-87322-674-7. «Soccer is the most popular sport in the world and is an industry worth over US$400 billion world wide. 80% of this is generated in Europe, though its popularity is growing in the United States. It has been estimated that there were 22 million soccer players in the world in the early 1980s, and that number is increasing. In the United States soccer is now a major sport at both the high school and college levels»

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Futbol Aldatu lotura Wikidatan