Aalholm gaztelua

Koordenatuak: 54°39′52″N 11°43′25″E / 54.664444444444°N 11.723611111111°E / 54.664444444444; 11.723611111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aalholm gaztelua
Aalholm Slot
Aalholm gaztelua.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
UdalerriaGuldborgsund
Kokapen fisikoaLolland
Koordenatuak54°39′52″N 11°43′25″E / 54.664444444444°N 11.723611111111°E / 54.664444444444; 11.723611111111
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1585
Arkitektura
Ondarea

Aalholm gaztelua (danieraz Aalholm Slot) Danimarkako Guldborgsund udalerriko Nysted herrixkan dagoen gaztelua da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lolland uhartearen hegoaldean, oso toki onean kokaturik dago gaztelua, kostalde ondoan dagoen Nysted Nor uharte txiki baten gainean baitago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregeak ingurua gobernatzeko jarritako basailuaren gaztelua izan zen Aalholm.

1286an frantziskotarrek inguruan beren monasterioa eraiki zuten eta 1300an hasi zen Aalholm gazteluaren eraikuntza. 1585 artean hainbat berriztatze lan izan zituen. 1550ean esate baterako frantziskotar monasterioaren adreiluak erabili ziren lan honetarako.

Suediarrekin 1657-1660 artean izandako gerrek nabarmen kaltetu ziuten eta hurrengo urteetan utzita egon zen teilatu eta leihorik ez zeukala. 1725ean Emerentia von Levetzow-ek erosi zuen gaztelua. Raben-Levetzow familiak, 1768an egoera txarrean zegoen hegoaldeko zatia behera bota zuen eta ekialdeko zatia erabat berriztu. Azkenik 1889an zati berriak gehitu zizkioten.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970. hamarkadan museoa eratu zen. Museoaren atalik berezi eta ezagunena Stubberupgaard granja zaharrean dagoen automobil zaharren museoa da. Europa zeharreko bilduma ikusgarrienetakoa da Johan Otto Raben-Levetzow gazteluko baroiak eratu zuena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]