Guldborgsund

Koordenatuak: 54°46′11″N 11°52′57″E / 54.7697°N 11.8825°E / 54.7697; 11.8825
Wikipedia, Entziklopedia askea
Guldborgsund
Danimarkako udalerria
Nykøbing Falster Lolland eta Falster uharteen artean Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaSeelandia eskualdea
Herri nagusiaNykøbing Falster (16.405)
AlkateaJohn Brædder
Posta kodea4800–4992
HerriburuaNykøbing Falster (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak54°46′11″N 11°52′57″E / 54.7697°N 11.8825°E / 54.7697; 11.8825
Map
Azalera903,42 km²
Altuera1 m
MugakideakVordingborg Municipality (en) Itzuli eta Lolland
Demografia
Biztanleria60.979 (2016)
Dentsitatea67,23 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2007ko urtarrilaren 1a
Hiri senidetuakRostock, Iisalmi (en) Itzuli, Eutin, Liepāja eta Harju konderria
guldborgsund.dk

Guldborgsund Danimarkako Seelandia eskualdeko udalerria da, Falster uhartea eta Lolland ekialdea hartzen dituena. Herri nagusia Nykøbing Falster da eta bertan dago udaletxea.

Udalerria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko erreforman sortu zen Nykøbing Falster, Nysted, Nørre Alslev, Sakskøbing, Stubbekøbing eta Sydfalster herriak elkartzerakoan. Izena Falster eta Lolland uharteak banatzen dituen Guldborgsund itsasarteak ematen dio.

Nykøbing Falster[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII mendean Falster uhartean Guldborgsund itsasartea kontrolatzeko eta lurraldea wendoen erasoetatik babesteko helburuaz eraikitako gotorlekuaren oinean eratuz joan zen herria. Gotorlekua gaztelu bihurtuz joan zen, eta alargundutako erreginen bizilekua izan zen. Erregina hauetako asko alemaniar jatorrikoak zirenez alemaniarren kolonia sortu zen herrian.

XVIII medean Daniar Koroaren zorrak ordaintzeko Falster uhartea saldu egin zen eta gaztelua behera bota zuten. Gaur egun hondarrak baino ez dira gelditzen.

Hiria handituz joan zen eta itsasartearen beste aldean Sundby herrixka sortu zen. Federiko IX.a zubiak elkartzen ditu alde biak gaur egun.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tsarraren etxea (Czarens Hus): Nykøbing Falsterren dagoen 1700ko egurrezko etxea, ziurrenik herriko etxerik ezagunena. Horrela deitzen da bertan egon baitzen Petri I.a Errusiakoa. Etxe zaharragoak ere badaude 1580ko bat kasu.
  • Aalholm gaztelua (Aalholm Slot): Nysted herriko kaia zaintzeko 1200 inguruan eraikia izan zen. Danimarkako gotorleku zaharrenetakoa da.
  • Middelaldercentret: Ertaroko herri bat irudikatzen duen aire libreko museoa da. Sundby herrixkan dago

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]