Abarkagileen greba (1920)
Itxura
| Abarkagileen greba | |
|---|---|
| Mota | greba |
| Denbora-tarte | 1920ko urriaren 6a - ezezaguna |
| Kokaleku | Azkoitia |
| Estatu burujabe | Euskal Herria |
Abarkagileen greba 1920an Azkoitian hasi zen lan munduko gatazka izan zen.[1]
Gertakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920ko urriaren 6an, Grebara jo zuten Azkoitiko abarka fabriketako langileek. Langabezia gora zihoala eta, bizi-baldintza duinen alde jo zuten grebara. Errepresio gogorrarekin erantzun zieten ugazabek, lantegiak itxi eta Guardia Zibila bidaliz. Tailer atarian zazpi langile zauritu zituen poliziak.[1]
Makiñisten Anaitasunak
eskuorri bat plazaratu zuen, euskara hutsean. “Azkoitiko erriari, langilleei batez ere: Kaleko arriak berak ere negar egingo lukete adituko balute zenbait langilleren etxian gertatutzen dana. Negarra ez da sendagaia. Malkua begiyatatik irtenarekin ez dezu arkituko zure zoriona”.[1]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iñigo Aranbarri. Gure Mendea: Ehun urte euskal kulturan, Lasarte-Oria:Argia, 1999, 320 or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 «Efemeridea: Grebara jo zuten Azkoitiko abarka fabriketako langileek eta poliziak zazpi zauritu zituen» Argia (kontsulta data: 2026-10-07).