Azkoitia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Azkoitia

 Gipuzkoa
Azkoitiko eliza.
Azkoitiko eliza.
Izen ofiziala Azkoitia
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Urola Erdia
Alkatea Javier Zubizarreta (EAJ)
Herritarra azkoitiar
Koordenatuak 43°11′24″N 2°18′36″W / 43.19000°N 2.31000°W / 43.19000; -2.31000Koordenatuak: 43°11′24″N 2°18′36″W / 43.19000°N 2.31000°W / 43.19000; -2.31000

Gipuzkoa - AzkoitiaLocation in Gipuzkoa.svg

Eremua 55,40 km2
Garaiera 110-850 (113 udaletxean) m
Distantzia 57 km Donostiara
Posta kodea 20720
Biztanleria 11.754 bizt. (2014) — (Green Arrow Up.svg 73)
Euskaldunen % 76,44
Dentsitatea 212,17 bizt./km²
Sorrera 1331
http://www.azkoitia.net

Azkoitia Gipuzkoako erdialde-mendebaldeko udalerri bat da, Urola Erdia eskualdekoa. 55,4 km² ditu, eta 11.754 biztanle.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkoitia izena, dirudienez, honela osatu zen: haitz + goi + ti. Hau da, jatorriz «haitzaren goialdean dagoen tokia» esan nahi du segur aski.[1]

Azkoitia izenaren bukaerako –a artikulua da. Hortaz, udalerriaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Azkoitia, Azkoitiarekin, Azkoitian...; baina Azkoitiko, Azkoititik, Azkoitira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Azkoiti maitea, Azkoiti osoan, Gure Azkoiti hau...[2]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu iparraldean Deba; hegoaldean Antzuola, Urretxu eta Zumarraga; ekialdean Azpeitia; eta mendebaldean Mendaro, Elgoibar, Soraluze eta Bergara.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkoitia Goi Erdi Arotik Iraurgi izenarekin ezagutzen den tokian dago, Urola ibaiko haranaren erdialdean. Gizakia ingurune horretan europar neolitiko-garaitik bizi da, behar bada K. a. 1. milurtekoa baino lehenagotik, Izarraitzen dauden Mari-Kurtz trikuharriek erakusten duten bezala; herritik hurbil ere Munoaundiko kastroa dago, Txilintxo mendian, burdinaren garaiko kokalekua. Bertan bizi izan ziren K.a. VI. eta I. mendeen artean.

Azkoitiko lehen hiri-esparru izan zen San Martingo kokaleku zaharrean, erromatar garai berankorreko eta goi erdi aroko aurkikuntzak nabarmentzen dira, IV. eta IX. mendeen arteko errauste-kutxak, oso interesgarriak garai benetan garrantzitsua izan zen une bateko euskal kultura ezagutzeko.

Lurralde- eta gizarte-erakunde gisa Iraurgi haraneko lehen idatzizko erreferentzia 1186-1189 urteetakoa (edo behar bada lehenagokoa) dela dirudi, eta Iruñeko gotzaindegira lotuta egongo litzateke. Bertan, Baldako Santa Maria eliza aipatzen da. Bere hondakinak hilerrian gordetzen dira, Balda dorretxearen inguruko lurretan. Halaber, jaurerriaren antzinatasuna ere aipatzen du eta bere goiburuari jarraitzen dio: "antes Balda que Azcoitia".

1319 inguruan, bi mende baino gehiagotan herriaren historia markatu zuten bandokideen borroka odoltsuen adierazgarri den gertakari garrantzitsua eman zen, hots, Joan Martinez de Oinaz kapareak, oinaztarren aldeko beste hainbat jaun eta adiskiderekin Baldako Santa Mariako eliza erre zuen. Gertakari horretan Baldako jaun ganboatarra eta bere semea hil zituzten.

Aspalditik gertatzen ziren etengabeko borrokek —garaiko egoera sozioekonomikoa ahaztu gabe, haien jatorrian baitzeuden— eraginda beharbada, Azkoitiko herriak Alfontso XI.a Gaztelakoa erregeari hiribildu izatearen pribilegioa eskatu zion, hirigune gisa Iraurgiko goiko zona hartuz. 1324ko urtarrilaren 4an lortu zuen. Hiribilduari honako izen hau eman zitzaion: "San Martin de Ahezcoytia de Yraurgui".

Hiribildua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandoen arteko borrokek jarraitu izanaren ondorioz, San Martingo biztanleek, hiribildua Urola ibaiaren beste aldera eramateko eskatu zuten, Baldaren etxearen lurren ondora, segurtasun-arrazoiengatik. Erregalia 1331ko uztailaren 9an eman eta sinatu zen. Egun hori hiribildu berriaren sorrera gisa hartu da, eta Miranda de Yraurgi izena hartu zuen. Hala ere, Azkoitiaren izen zaharra gorde eta nagusitu zen, sortutako hiribilduarena ofizialki eta praktikan gutxienez 1456tik desagertuz.

Azkoitiko udaletxea.

Hala ere, askotan Azkoitiko herria konprometitu zuten senitarteko nagusien arteko lehia odoltsuek Baldako Santa Maria eliza behin betiko hiribilduaren barrura eramatea eragin zuten, Fernando I.a Gaztelako erregearen aginduz. Horretarako, 1509 eta 1510ean datatutako Julio II.a aita santuaren buldak jaso zituen. Sakramentuaren lekualdaketa gorabeheratsua izan zen; izan ere, tradizioaren arabera, Baldako jaunak, bere goiburuari jarraituz seguru aski, arkabuz tiro batez Aldareko Sakramentua garraiatzen zuen apaiza hil zuen, eta nora inork ez zekiela ihes egin zuen lauhazka bizian.

XV. mendean, hiria sortu eta hurrengoan alegia, hiri-barruti berrian, bandoen arteko gerra amaigabearekin, eta bandoen eta hiribilduen arteko lehiarekin lotutako hainbat gertakari historiko eman ziren. Adibidez, 1436an Azkoitia erre egin zuten, eta 1456an, nobleziak entitate horiei eta erregeari botatako erronka eman zen. Idiakeztarren etxeak dauden hego-ekialdeko atean erronkaren kartela jarriz hasi zen, eta hainbat urte geroago, senitarteko nagusi asko herritik kanporatuz eta euren etxe gotorlekuak boteaz amaitu zen. 1458an sortu zen hiribilduko kontzejua bere interesak oztopo gutxiagorekin zuzentzen eta garrantzi berezia hartzen hasi zen. Egoitza Kale Nagusian zuten, baina hala ere XVIII. mendean Plaza Zaharreko eraikin barroko berri eta garrantzitsura eraman zuten, euren gero eta autonomia handiagoaren froga gisa.

XVI. mendean Azkoitiak pisu handia hartu zuen Probintzian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lau egoitza ibiltarietako bat eta korrejidorearen egoitzetako bat bihurtu zen.

Azkoitia, XVII. mendean, europar kulturaren gune aurreratua izan zen. Izan ere 1763an, Xabier Munibe Peñafloridako Kondeak bultzatuta, pentsamendu ilustratuaren haztegia den Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zen Insausti jauregian, hiribilduaren ondoan.

1766an, laboreen garestitzearen eta prezio eta horniduraren politika ofizialaren ondorioz Gipuzkoako hiribilduetan eman zen matxinada Urolako herri honetan sortu eta herrialde osora zabaldu zen.

XIX. mendean Gerra Karlistak egin ziren eta burdinoletan oinarritutako ekonomia amaitu zen. Gertakari horiek eragin handia izan zuten Azkoitian. Garai honetan industrializazioa eman zen —ehungintzaren fabrikazioa nagusi zen— eta, hiriaren eskalaren aldaketaren ondorioz, hiria gune zaharretik eta lehen errebaletatik kanpo zabaldu zen, gehienek alde zaharrean bizitzen jarraitzen bazuten ere.

XX. mendean industrian oinarritutako ekonomia baterantz bideratzen da herria. 1920an Urolako trena sortu zen eta gorakada demografiko handia eman zen. Bizitokiak jatorriko gunetik kanpora irteten dira, eta Azkoitia berri eta zabala, 1960ko hamarkadatik aurrera batez ere, ibarreko espazioak okupatzen hasi zen, baina erreferentzia gisa hirigunea izaten jarraitu zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkoitia Gipuzkoako hirigune garrantzitsua izan da mendeetan zehar, baina XX. mendeko industrializazioak ez zion ekarri, beste herri batzuei bezala, biztanleen hazkunde nabarmenik. 1950etik 1980ra zerbait hazi zen populazioa, baina 1980eko hamarkadan mendearen amaieraraino iraun zuen beherakada hasi zen. XXI. mendearen lehen hamarkadan biztanle kopurua berriro hazi zen.

Azkoitiko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko hauteskundeetan Bildu alderdiak eskuratu zituen zinegotzi eta boto gehien, eta talde horren kide Pello Bastarrika hautatu zuten alkate.

2015eko hauteskundeetan Bilduk bi zinegotzi galdu zituen eta Eusko Alderdi Jeltzaleak hiru irabazi zituen, alderdirik bozkatuena bihurtuz eta gehiengo osoa eskuratuz. Horren ondorioz, EAJko Javier Zubizarreta hautatu zuten alkate.

Azkoitiko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 17
2.901 (% 50,01)
6 / 17
1.876 (% 31,95)
Euskal Herria Bildu*
6 / 17
1.946 (% 33,55)
8 / 17
2.596 (% 44,21)
Irabazi
1 / 17
442 (% 7,62)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 17
386 (% 6,65)
1 / 17
448 (% 7,63)
Azkoitia Bai
2 / 17
690 (% 11,75)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturria.

Azkoitiko hirigune historikoa, 2005eko urtarrilaren 25an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu multzo sailkapenarekin.[3]

Hauek dira monumentu multzo izendatutako gunearen mugak: Santa Klara komentuko ekialdeko baratzea eta ipar-ekialdeko atzealdea; Santa Klara kalearen atzealdea (59. zenbakitik 35.era); kale bereko iparreko lerrokatzea (33. zenbakitik 1.era); Balda dorretxearen atzealdea; Inazio Iriarte Margolaria kalearen iparraldeko lerrokatzea; Floreaga jauregiko atzealdea, Aizkibel kaleraino; Aizkibel kaleko kalezulotik Aingeru kalera eta Altuna Portu etxeko atzealdera. Altuna Portu etxeko atzealdea; Urola ibaiaren hegoaldeko ertza; Jausoro etxea eta San Jose ermita; Urola ibaiaren eskuinaldea edo hegoaldea, gainean dagoen Udal Merkatua barne hartuta, Santa Klararen komentuko baratzearen ekialdeko muturreraino.[3]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko hizkera»

Herriko hizkera edo Azkoittiko euskerie, hau Urolaldeko hizkeraren barnean dago eta era berean erdialdeko euskara edo gipuzkera eta mendebaleko euskara edo bizkaieraren arteko euskalki mota bat da.

Azkoitiar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Robert LAWRENCE TRASK: The history of Basque, Routledge, 1997. Ikus 337. orrialdea.
  2. Euskaltzaindia: 140. araua: Gipuzkoako herri izendegia.
  3. a b Izendapena EHAAn

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azkoitia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa